Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bona Dea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bona Dea
Antzinako Erromako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakFauna(en)Itzuli etaGynaikeia(en)Itzuli

Bona Dea,erromatar mitologian, ugalkortasuna,kastitatea eta osasunaren jainkosa da.Maia edoFauna bezala ere ezagutzen zen, bere greziar baliokideaPan zenFaunoren alaba izateagatik.

Ohi, tronu batean eserita etaugaritasunaren adarra edo kornukopia bat eusten irudikatzen da. Bere ezaugarria sugea da, sendatze ikur, eta, honegatik,Erromako bere tenpluan, sagaraturiko sugeak kontserbatzen ziren. Bere irudia, sarri,antzinako Erromako txanponetan zegoen.

Gurtza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bona Dea, emakumearen ugalkortasuna eta birjintasunarekin lotutako jainkosa bat zen. Sendatzearekin ere lotuta zegoen: gaixo asko, bere tenpluan tratatuak ziren sendabelarrekin. Oso gurtua zenplebeio,esklabo,liberto eta emakumeen aldetik. Osasuna, eta esklabotzatik askatzeko deitua zen, edo, emakumeen kasuan, ugalkortasunerako. Bere gurtza oso antzinakoa zen eta bertan, emakumeentzako bakarrik ziren errituak zeuden.

Jainkosa,Aventino muinoan gurtua zen, baina, bere aldeko erritu sakratuakerromatar magistraturen baten etxean egiten zirenabenduak 4ean. Magistratuaren emazteak zuzentzen zituen,vestaren birjinek lagundua. Bertan, gizonezkoen parte hartzea debekatuta egoteaz gain, gizonezko irudien edo animalia harren margoak ere ez ziren onartzen. Gela, lore eta landareekin apaindua zegoen, bainamirtoa ez zen onartzen, tradizioaren arabera, Faunok, Bona Dea, hau hil arte, mirto adar batekin jo baitzuen. Ez da askorik ezagutzen zeremoniari berari buruz, baina, ustez, bere jatorria, nekazaritzarekin lotuta zegoen.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Jainko-jainkosak
Jainko-jainkosa abstraktuak
Kondairazko fundatzaileak
Testuak
Ohiturak
Ikus, gainera
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bona_Dea&oldid=9245186"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp