Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Boltxebike

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boltxebikeen bilera, 1920. Eseriak (ezkerretik hasirik):Enukidze,Kalinin,Bukharin,Tomski,Laxevitx,Kamenev,Preobrazhenski,Serebriakov,Lenin andRikov

Boltxebikeak[1] (errusieraz:большевик, “Gehiengoaren aldekoak”) Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrataren fakzioetako bat izan ziren.Leninen aldeko kideek hartu zuten izen hori 1903an, alderdiaren II. kongresua irabazi ondoren; beste fakzioaJulius Martovenmentxebikeak (errusieraz:меньшевики, “Gutxiengoaren aldekoak”) ziren.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Boltxebikeek, Leninen tesiei jarraiki (geroagoleninismo deitu zena), alderdi komunista itxi, profesionalizatu, homogeneo eta antolakuntza gaitasun handikoa nahi zuten: langile-mugimenduaren abangoardia izango zen eta iraultzaile profesionalez osatua: mentxebikeek alderdiaren oinarriekiko irekitasuna hobesten zuten, ordea.

Alderdiaren baitako zatiketa bere II. Kongresuan jazo zen,Londresen1903an. Leninek alderdiaren antolakuntza ikuspegi berezkoa garatu nahi izan zuen, nahiz eta alderdiaren gehiengoa Mertoven alde egon. Hala ere, Mertoven tesiak gutxiengoa izan ziren Zuzendaritza Komitean (hortik datorkiomentxebike izena: “gutxiengoa”).

1905eko Iraultzak porrot egin eta gero, boltxebikeek jarrera gogortu etaborroka armatuaren alde egin zuten. Horren ondorioz, bi joeren arteko gatazka areagotu etaGeorgi Plekhanov Leninengandik bereizi zen;1912an boltxebikeek alderdi berria, alderdi komunista, sortu zuten, Lenin buru zela.

1917koOtsaileko Iraultzaren ondoren, boltxebikeak erabat nagusitu ziren, etaUrriko Iraultza boltxebikeek egin zuten nagusiki. Horren ondoren,Errusiako Alderdi Komunista (boltxebike) izena hartu zuten, etaSobietar Batasuneko Alderdi Komunista (boltxebike) geroago.1952anboltxebike erreferentzia kendu zen izenetik.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Zehazki hiztegia — EHU


Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Boltxebike&oldid=9587572"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp