Artikulu hau Italiako hiriari buruzkoa da; Unibertsitateko prozesua gaitzat duena beste hau da: «Boloniako prozesua » BoloniaBologna Italiako udalerria Administrazioa Herrialdea Italia Italiako eskualdeak Emilia-Romagna Italiako hiri metropolitarra Boloniako metropoli-hiria Alkatea Matteo Lepore (en) Izen ofiziala Bologna Jatorrizko izena Bologna Posta kodea 40121, 40122, 40123, 40124, 40125, 40126, 40127, 40128, 40129, 40131, 40132, 40133, 40134, 40135, 40136, 40137, 40138, 40139 eta 40141ISTAT kodea037006Geografia Koordenatuak 44°29′38″N 11°20′34″E / 44.4939°N 11.3428°E /44.4939; 11.3428 Azalera 140,86 km² Altitudea 54 m Mugakideak Calderara di Reno ,Casalecchio di Reno ,Castenaso ,Pianoro ,Sasso Marconi ,Zola Predosa ,Anzola dell'Emilia ,Castel Maggiore ,Granarolo dell'Emilia etaSan Lazzaro di Savena Demografia Biztanleria 387.971(2023ko urtarrilaren 1a ) Dentsitatea 2.754 bizt/km² Informazio gehigarria Telefono aurrizkia 051Ordu eremua UTC+01:00 etaUTC+02:00 Hiri senidetuak Leipzig ,Zagreb ,Bari ,Valentzia ,Tesalonika ,Saint Louis ,Kharkiv ,La Plata ,San Fele ,Pollica ,Tuzla ,Coventry ,Hamamatsu etaMeknes Katastro kodea A944Sailkapen sismikoa 3(Txikia) Matrikula BOcomune.bologna.it
Bolonia [ 1] (italieraz eta ofizialkiBologna ;emiliano-romagnoloz Bulåggna ;latinez :Bononia )Italiako hiria da,Emilia-Romagna eskualdeko etaBoloniako metropoli-hiriko hiriburua.Po ibaiaren ertzean dago. 140,73 km²ko eremua du eta2015ean 386.386 biztanle zituen[ 2] .
Boloniako Unibertsitatea Mendebaldeko Europako zaharrena da,1088an sortu baitzuten. Hirigune historikoa Europako bigarren handiena da (handienaVeneziakoa da) eta hobekien kontserbatu direnetako bat.
Antzinako etruriar hiri hau (Felsina), erromatarren kolonia izan zen (Bononia). Hiri librea zen XII. mendean; zuzenbidean espezialduriko unibertsitatea sortu zuten bertan. Izatez,Boloniako Unibertsitatea Europako zaharrena da,1088an sortua.
XV. mendea arte Bentivogliotarren esku geratu zen. Julio II.ak Bolonia Aita Santuaren estatu egin zuen (1513). XIX. mendean zehar izandako askatasun higikundeak austriarrek zapaldu zituzten. 1860. urtean Bolonia Italiako erresumaren esku geratu zen. Bigarren Mundu Gerran amerikarrek askatu zuten (1945).1980an Boloniako sarraskia gertatu zen.
Italiako hiririk aberatsenetakoa eta ederrenetakoa da. Garrantzi handiko industria (metalurgia, kimika industria, janari industria, doikuntza mekanika, zapatagintza).
Eliza ospetsuak eta Pizkundeko jauregiak ugari dira hirian. Nabarmen hiriaren ikusmiretan, XII. mendekoAsinelli dorrea , ondoan duenGarisenda dorrearekin :Dorre Bikiak edoBoloniako Bi Dorreak izenarekin ezagunak dira.[ 3] Jauregien artean,Palazzo dei Banchi ,Palazzo dei Notai ,Palazzo d'Accursio ,Palazzo del Podestà eta beste batzuk.
Hirien artean eliza nagusiaSan Petronio basilika da, hiriko zaindari eta santuaren (Petronio ) adbokaziokoa. Beste basilika nabarmen batzuk diraSanti Bartolomeo e Gaetano deritzona,San Francescorena ,Santa Maria dei Servi , etaSanto Stefanorena , zeina zazpi elizaz osatuta dagoen multzo ikusgarri bat den. Hiriko katedrala San Petriren adbokaziokoa da, eta beste eliza aipagarri batzuk diraSan Giacomo Maggiore (1263koa) etaSanta Maria della Vita .
Hiriko ondare arkitektonikoaren parte dira zenbait enperantza, hala nolaSanto Stefanorena ,Piazza Maggiore plaza nagusia,Piazza della Mercanzia eta beste batzuk. Hiriko hainbat kalek dituztenarkupeak oso bereizgarriak dira, eta 2021etikGizateriaren ondare daude izendatutaBoloniako arkupeak .
Datu klimatikoak (Bologna) Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5 8 13 18 23 27 30 29 25 19 11 6 18 Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2 1 4 8 12 16 18 18 15 10 4 -0 9 Pilatutakoprezipitazioa (mm) 43 46 61 66 66 53 43 58 61 71 81 61 711 Iturria: Intellicast[ 4]
Piazza Maggiore enparantzan ezkerretik: Palazzo dei Banchi, San Petronio basilika, Palazzo dei Notai, Palazzo d'Accursio. Porta Saragozza atea.
Canale delle Moline , erroten kanala.
Boloniako arkupe ospetsuak.
Bi Dorreak: Asinelli eta Garisenda.