Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Boleyn Ground

Koordenatuak:51°31′55″N0°02′22″E / 51.531944444444°N 0.039444444444444°E /51.531944444444; 0.039444444444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Boleyn Ground
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaLondresko eskualdea
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
Londresen banaketa administratiboaNewham
Londresko esparruaUpton Park
Koordenatuak51°31′55″N0°02′22″E / 51.531944444444°N 0.039444444444444°E /51.531944444444; 0.039444444444444
Map
Historia eta erabilera
Berrikuntza arkitektonikoa1993 - 1995
Irekiera 1904
First match1904koirailaren 1a
Aire-erasoa1944koabuztua
Closure2016komaiatzaren 10a
Eraistea 2017
Inaugurazioa1904
JabeaWest Ham United F.C.
KudeatzaileaWest Ham United F.C.
Kirolafutbola
ErabiltzaileaWest Ham United F.C.1904 - 2016
Edukiera35.016 eta 35.333
Suntsipena2017
Webgune ofiziala

Boleyn Ground izenez ezagutzen zen futbol zelaiaLondresko Upton Park kalean zegoen,Ingalaterran. Zelai honetanWest Ham United izeneko taldea jolastu izan du bere hasieratik,1895 urtetik2016 urtera arte. Ingalaterrako 1. ligan aritzen da.

Deskripzioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oso famatua da bere aurrealdeagatik zeinetan gaztelu moduko bi dorre dituen. Estadio honi kalearen izenez ere ezagutzen da. Talde honetako zaleeiThe Hammers deitzen diete. 35.000eserleku inguru dauzka eta Ingalaterrako estadio zaharrenetarikoa daAnfieldekin batera. Liverpooleko zelaia bezala, bere forma berezia da, harmailak oso bertikalak dira eta zelaitik oso hurbil daude. Horregatik, jokalariek kaiola batean sartuta bezala sentitzen dira. Hala eta guztiz ere, zaleen etengabeko kanta indartsuak dira estadio honetan partiduetan sentitzen den presioaren errudunak.Premier Leagueko edozein jokalaririk ados egongo legoke Boleyn Ground Ingalaterrako estadio zailenetakoa dela esatean[erreferentzia behar]. Beste alde batetik, esan beharra dago, Charlton Athletic 1990eko hamarkadan zelaia erabili zuela, zailtasun ekonomikoak zirela eta.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Estadio honen historia oso aberatsa da, adierazi beharrekoa da,1914ko abuztuan,V-1 izeneko bonba alemaniarrak eztanda egin zuela zelaiaren hego-mendebaldeko kornerrean[erreferentzia behar]. Hori zela eta, klub ingelesak bederatzi partidu ezin izan zituen jokatu bere zelaian. Hala ere, zorigaitz hau ez zuen talderen errendimendua oztopatu, bederatzi partiduak irabazi baitzituen. Denboran zehar, estadio zahar honek hainbat erreforma izan zituen baina 2013 klubeko agintariek erabaki zuten 2016an bere historia bukatzea estadio berri bat egiteko. Boleyn Grounden jolastutako azken partidua, 2016ko maiatzaren 10ean jokatu zenManchester Uniteden kontra; harmaila historiko hauek ikusiko zituzten 2398. partidua zen eta azkena. Tentsio itzela zegoen Upton Parken bi taldeek Europako postu baten lehian zeudelako. Hori zela eta, partidua baino lehen West Ham Unitedekohooliganak etsaiaren autobusa harrikatu zuten, leihoak apurtuz[erreferentzia behar]. Azkenean, talde lokala 3-2 irabazi zuen etaWinston Reid izeneko defentsa australiarra izan zen estadio historiko honetan gola sartu zuen azkena bere taldeari hiru puntu garrantzitsu eta Europako postu bat emanez.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Boleyn_Ground&oldid=9895259"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp