| Boletales | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Azpierreinua | Dikarya |
| Filuma | Basidiomycota |
| Klasea | Agaricomycetes |
| Ordena | Boletales E.-J. Gilbert, 1931 |
| Azpibanaketa | |
BoletalesAgaricomycetes klaseko onddoenordena bat da. Talde honetako espezieek askotarikofruitu-gorputzak dauzkate. Boletoak dira kiderik ezagunenak, eta duela gutxi arte, Boletales ordenan boletoak soilik sartzen ziren. Orain beste onddo batzuk ere sartzen dira, hala nolaAgaricus generokoak,gasteromizetoak, etab.
Boletales ordena boletoak deskribatzeko sortu zen. Hala ere, ezaugarri filogenetiko eta mikromorfologikoetan oinarrituta, boletoak ez diren beste hainbat espezie ere ordena honetan sailkatzea erabaki da, esaterako,Gomphidiaceae etaPaxillaceae familiak (boletoen antzeko haragia daukate, belaki itxurako poroak, etaespora etazistidioen antzeko ezaugarri mikroskopikoak) edoSclerodermataceae etaRhizopogonaceae familiak ere.