Bolbizio horia | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Filuma | Basidiomycota |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Bolbitiaceae |
Generoa | Bolbitius |
Espeziea | Bolbitius vitellinus Fr., 1838 |
Basionimoa | Agaricus vitellinus |
Bolbizio horia (Bolbitius vitellinus)Bolbitiaceaefamiliakoonddoespezie bat da.[1] Ez da erabiltzen sukaldean, haragi urtsua eta urria duelako.
Sinonimoa:Bolbitius titubans.
Kapela: 1 eta 5 cm bitarteko diametrokoa. Likatsua, hori-sufre kolore bizikoa, hori-arrautza gorringo kolorekoa, ertzean zurbilagoa; arrautzaren edo ezkurraren formakoa, gero kanpai itxurakoa, azkenean zabaldu egiten da. Mintzezko ertza eta gogor ildaskatua.
Orriak: Libreak, estu, hasieran zurixkak, gero okre kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 5 eta 10 cm bitarteko altuerakoa eta 2 eta 5 mm-ko diametrokoa, zurixka edo horixka, irintsua, mehea eta hauskorra.
Haragia: Oso mehea, hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia:Bolbitius terminoa latinetik dator, idi-simaurraren, esan nahi duen "Bolbitius" hitzetik. Bere hazkuntza-giroa dela eta.Vitellinus epitetoa ere latinetik dator, arrautza-gorringoa esan nahi duen "vitellus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Sukaldaritzarako baliorik gabea.[3]
Zaila da antzeko beste espezie batekin nahastea.[4]
Udaberrian eta udazkenean. Ondo ongarritutako belarretan edo gorozki degradatuetan.[5]
Amerika osoa, Europa, Errusia, Japonia, Ozeania, Hegoafrika, Kenya.[6]