Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bokata

Artikulu hau nabarmendua da. Informazio gehiago nahi baduzu, egin klik hemen.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikulu hau arropak garbitzeari buruzkoa da; janaria gaitzat duena beste hau da: «ogitarteko»
Arropa lehortzen, garbitu ondoren,Varanasin,India.
Garbitegi bat Parisen.
Emakume bat arropa eskegitzenHabanan.

Bokata,gobada edolixiba egiteaarropa eta besteoihal batzuk garbitzean datzan prozesua da. Garbitasuna historiaren parte da gizakiak arropa erabiltzen hasi zirenetik. Beraz, kultura ezberdinek giza premia unibertsal horretaz baliatu dituzten metodoek interesa dute hainbat ikerketa eremutan. Arropa-garbitzaile lanak, tradizionalki, sexuen arabera oso bereiziak izan dira, kultura gehienetanemakumeek izan dute erantzukizuna, baitaarropa-garbitzaile ofizioan ere.Industria-iraultzak, pixkanaka-pixkanaka, garbiketa lanetarako konponbideak mekanizatu zituen, batez eregarbigailua eta, geroago,lehorgailurekin. Garbiketa,sukaldea etahaurren zaintza bezala, etxean zein kanpoan egiten da, horretarako prestatutako industrian[1].

Historian zehar bokatak leku anitz hartu ditu.Ibaien ertzetan edoputzuetan egitetik, herri batzueklatsagiak eraiki zituzten, emakumeen bizitza sozialean aldaketak ekarri zituena. Mendebaldean garbigailua etxeetan sartu zen XX. mendean, baina badira halaber berariaz sortutako lekuak,garbitegiak bezala, edo profesionalki arropa garbitzen dutentindategiak. Etxe askotangarbigela dago eta eraikin partekatuetan ohikoa da hainbat zerbitzu dituen gune bat eskaintzea,Eskandinaviakotvättstuga bezala.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ibaiak eta ur-ibilguak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lixiba ur-ibilguetan egin zen lehenik, urak orbanak etausainak ekar zitzakeen materialak eraman zitzan. Oraindik ere horrela egiten da garbiketa herrialde txiroetako landa-guneetan. Arropa mugitzeak zikinkeria kentzen laguntzen du, horregatik askotan ibai bazterreko arroka lauen kontra igurtzen zen arropa. Prozesuan laguntzeko, zurezkolixiba-palak erabiltzen ziren, arropa jo eta garbitzeko[2]. Zurezko edo harrizko elementu ildaskatuak ere erabiltzen ziren, denborarekin eramangarriak; egurrezko erretiluarilatsazur deitzen zaio.Xaboia,gantzaz etaerrautsez eginda, Antzinarotik ezagutzen da.Mesopotamian jada aipatzen da xaboiaren antzeko material bat, "nesken harriak garbitzeko" erabiltzen zena[3]; ezagutzen zen halaberPalestinan[4] etaAntzinako Egipton[5].Antzinako Erromansapoa deskribatu zen,oliba olioarekin egina[6], baina arropa garbitzeko gizagernua erabili ohi zen[7]. Xaboia ez zen ohikoa Erdi Aroan, eta horrexen ondorioz, pobreenek ez zuten erabili XVIII. mendean hedatu zen arte; hala ere, soilik zikin zeuden eremuetan igurzteko erabiltzen zen[8].Siriako lehen hirietan errautsa garbiketarako erabiltzen zela uste da[9].

Behin garbi, arropari ahalik eta ur gehiena ateratzeko biratzen eta kiribiltzen zen, berezikikotoi etalihozko arropetan. Teknika hori Antzinako Egipton jada erabiltzen zen, bainaartilearekin prozesua ezohikoagoa da, arropa hondatzen delako[10]. Ondoren, aireak lehor zitzansoketan eskegitzen ziren, gehienetan ibaiaren alboetan. Horrelakorik ezean, belarren gainean edo zuhaitzetatik zintzilik ere jartzen ziren arropak, lisatu aurretik lehor zitezen.

Prozesu neketsua zen, eta horregatik ez zen maiztasun handiarekin egiten, soilik arropa zikin kopuru handia biltzen zenean. Arropa finagoak zituztenek, berezikialkandorak edo material garestiz egindakoak, ez ziren hainbeste indarrez garbitzen eta beste arropetatik bereizita lixibatu ohi ziren[8].

  • Emakumeak arropa garbitzen Arga ibaiaren bazterrean, Iruñean, 1903an.
    Emakumeak arropa garbitzenArga ibaiaren bazterrean,Iruñean, 1903an.
  • Emakumeak garbitzen Arabako ibai batean, 1925 inguruan.
    Emakumeak garbitzen Arabako ibai batean, 1925 inguruan.
  • Garbitzaileak Los Cañosen, Bilbo
    Garbitzaileak Los Cañosen, Bilbo
  • Neskak garbitzen, Eulalia Abaituaren argazkia.
    Neskak garbitzen,Eulalia Abaituaren argazkia.
  • Emakumea Bilboko itsasadarrean arropa garbitzen, XX. mende hasieran. Eulalia Abaituaren argazkia.
    Emakumea Bilboko itsasadarrean arropa garbitzen, XX. mende hasieran.Eulalia Abaituaren argazkia.
«Ezpeldoiko bukata

Ala bukata ederra!
Bereterretxen atorretarik
hiru dozena omen da."

»

Bereterretxen khantoria


Latsagiak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Latsagia»
Emakumeak bokata egitenAnoetako latsagian, 1915.

Jendea bizi den lekuetan ur garbiak garrantzi handia du komunitatearen biziraupenerako eta hainbat jardueraren garapenerako; hori dela eta, ur ibilguak bereziki zaindu izan dira, eta hainbat udal-arauditan horren adibideak daude. Hala,Gasteizko1427ko udal-araudiak dioenez "... errebaleko biztanleei baimena eman zitzaien, norbait iturri publikoan arropa garbitzen harrapatu ezkero, hura atxilotzeko".Zerion, berriz,1608an errekanurtaro jakin batzuetan baino ez zitekeen garbitu; horrekin ur eskasia denboran ganaduei edateko ura bermatzea bilatzen zen.Apilaizen,1781ean errekan lixiba-putzuak prestatzea debekatu zen, "bestela biztanle bakoitzak bere etxe aurrean garbitoki bat nahiko luke". Biztanleria herrietan kontzentratu ahala, bokata desantolatuaren arazoak gero eta nabarmenagoak ziren, eta araudi haiekin aurre egin nahi izaten zitzaien,XIX. mende erdi aldean latsagi komunalak eraikitzen hasi ziren arte. Horrela,1882an adibidez GasteizenZadorra ibaian latsagia eraikitzeko akordioa hartu zen; eta behin instalazioa prest zegoenean, erreka eta asketan bokata egitea debekatzea.[11]

Industrializazioak ekarri zuen hirien hazkuntzak ez zuen izanurbanismoan eta etxeen eraikuntzan garbiketa lanen inguruko prestakuntzarik. Hiri handietan ez zegoen arropak garbitzeko leku egokirik edo ur ibilgurik eta etxeetan ez zen egoten arropa garbitzeko leku berezirik; garbileku komunalak higiene behar bat izan ziren, eta urbanismoan aditu batzuek horren inguruan idatzi zuten, adibidezIldefons Cerdàk. Bartzelonari buruz idazterakoan aipatu zuen 28 latsagi komunal zeudela, guztiak pribatizatuta, bat 6.563 biztanleko; eta Parisen, une berean, 171 garbileku zeuden, 8.244 garbiketa posturekin[12]. Hiri, askotan eraikinen beheko solairuetan zeuden garbileku horiek, hala ere, ez zuten izaten baldintza onik.1918an Bartzelonako Maizterren Sindikatuak eskatu zion Udalari "barruti bakoitzean latsagi publiko doakoak sortzea, gaur egungo hobekuntza guztiekin, langile guztiek erabili ahal izateko"[12].

Garbigailua etxeetan sartu arte, beraz, bokata gunekomunal hauetan egiten zen.Europa osoan zehar, ordain zezaketen herriek,latsagiak eraiki zituzten, garbitzeko prozesua modu egokiagoan egin ahal izateko. AskokAro Modernoan eta areAro Garaikidean eraiki bazituzten ere[13], herri batzuek,Hernanik kasu,garbitoki bat izan zuten1016. urtetik[14]. Uraiturburu batetik bideratu ohi zen eraikin baten barnealdera, askotanparetarik ez zeunteilatu bat baino ez. Latsagietan, maiz, bi ontzi izaten ziren, bata arropa ura eta xaboiarekin garbitzeko eta, bestea, urarekin xaboia kentzeko. Ura batetik bestera zihoan etengabean. Alboetanlatsarriak zeuden, garbiketa prozesua errazten zuten harri zeiharrak, askotan ildaskatuak, arropa beraren aurka igurtzi ahal izateko. Latsagiak erreka-bazterrak baino nabarmen erosoagoak ziren. Latsagi batzuetan putzua gerriaren altueran egoten zen, belaunikatu behar izan gabe arropa garbitu ahal izateko, baina beste batzuetan lurrean bertan zegoen. Garbitzaileakeuritik babesten ziren, euren bidaia denbora murrizten zen, eraikinak maiz herriaren bazterrean eskuragarri egoten baitziren eta hotzak eragiten zituen hainbat gaixotasun saihesten ziren. Latsagiak publikoak izan ohi ziren, familia guztientzat irekiak, herriko eraikuntza komunal bat. Herri askotan oraindik diraute, erabilera zehatzik gabe,turismoaz gain.

Latsagien erabileraemakumeen lana izan ohi zen[13]. Bertara joateko saski edosuil batean eraman ohi zen arropa, buruaren gainean,sorki izeneko zapi bat jarrita karga hobeto banatzeko[13]. Emakumeentzako gune izateak, arazoak partekatzeko eta emakumeen artean bestela eman ezin ziren elkarrizketak izateko aukera ematen zuen[15]. Espazio publikoa izanagatik ere, bertan egiten zen jarduera emakumeek soilik egiten zutenez, eta etxeko jarduerari lotua zenez, Manriquek eta Alberdik mantentzen dute, adiera hertsian, espazio pribatua zela[13]. Latsagien garbiketaz arduratzen zen pertsonaaguazila izan ohi zen, ordea (Nafarroan, maiz,albinte deitua). Leitzan, adibidez, astean behin, larunbatetan, garbitegia hustu, garbitu eta berriro betetzen zuten.

Bokata handia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Leitzan bokata handia edolixua egiteko prozesua azaltzen duen kartelaren moldaketa.

Urteko hainbat unetan ohikoa zen etxeetan bokata handia egitea,izarak, etxeko oihalak eta garbiketa sakona behar zuten elementuekin. Bokata handi hauek ohikoagoak zirenudaberri hasieran, askotanAste Santua baino lehen, udan, beroa probesteko eta, beste batudazkenean, negua hasi aurretik. Lan horietan, etxeko emakume guztiek hartu ohi zuten parte, zaharrenetik gazteenera. Herri batzuetan urtean behin herritar guztiek batera egiten zuten lan egun bat zen,Frantzian, adibidez,grande buée izena hartzen zuena[16]. Zenbait lekutan bokatari buruzko sinesmenak zeuden, hala nola Abaltzisketan: bertakoek uste ziutn lan hori ezin zela Ostiral Santuan egin, arropa zuria gorritua irten zitekeelako.[11]

Lanak hainbat egun hartzen zituen, orokorrean hiru, frantziar tradizioan «Purgatorio», «Infernu» eta «Paradisu» izena ematen zitzaienak. Beste leku batzuetan egun osoko lana zen, eta urtean seitan egiten zen[13]. Lehen egunean arropa guztia hartu eta tinako batean uretan beratzen ezartzen zen, gau osoa bertan utziz. Bigarren egunean, bezperan beratutako arropa horilixiba-ontzi edo kuela izeneko ontzi handietan sartzen zen: egurrezko ontzi berezia, kono formaduna (ahoa estuagoa ipurdia baino). Oinarrian ezarritako izara zahar bat gainean, arropa geruzatan ezartzen zen (zikinena behean), eta gainean izara zaharraren ertzekin estalita, edo trapu zuri batekin. Trapu zuri horren gainean garbiketa produktuak ezartzen ziren (normalki,errautsa,potasio karbonato asko baitu horrek garbitzen du arropa; beheko sutik ateratakoa erabiltzen zen, bahetuz findu eta gero).[11]Barandiaranek prozesu hori jaso zuenHazparnen, eta bertan arropa eramateko ontziarikuba deitzen zitzaion eta azpian jarzten zen ontziaripertz.Julio Caro BarojakGoierrinastontzi terminoa jaso zuen gainean jartzen zen oihalarentzat[13][17]. Kuba hori zurezkoa izan ohi zen, baina kasu batzuetan,Altsasun bezala,lixibarri izeneko harrizkoak erabiltzen ziren.

Ondoren, ura (batzuetan usain ona ematen zuten landareekin) irakiten zen eta errautsaren gainetik botatzen zen. Tarte batean, ura lixiba-ontziaren azpitik ateratzen zen eta berriro biltzen zen pertzan. Ur hori berriro berotu eta goitik botatzen zen. Azkenik, ateratzen zen uraren eta botatzen zenaren tenperatura berbera zenean, arropa egosita zegoela esaten zen eta jada prest zegoen azken pausorako: errekan edo latsagian garbitzea. Azken pauso honetan arropari ahalik eta ur gehien ateratzen zitzaion, lehen azaldutako moduekin. Arropa zabaldu eta lehortzen uzten zen.

Bokata handi horien ostean, jai eguna izaten zen, herri bazkari batekin eta dantzekin.

Tresnak

Garbigailua eta beste tresna mekanizatu batzuk

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Industria iraultzak aldaketa handiak ekarri zituen mekanizazioari zein arroparen ekoizpenari dagokionez.Christina Hardymenten arabera, etxe-tresna mekanizatuen asmakuntzak bidea ireki zuen emakumeen askapenerako[18]. Hiru izan dira mekanizatutako tresna garrantzitsuenak:arrabol bidezko lehorgailua,garbigailua etaarropa-lehorgailua.

Arrabol bidezko lehorgailua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Mieleren1930ko garbigailu bat, arrabol bidezko lehorgailu batekin.

Europa Iparraldeko herrialdetanarrabola lehortzeko eta, aldi berean, lisatzeko erabili da Erdi Arotik[19]. Bi eskurekin egiten zen prozesuan, arropa arrabolean kiribildu eta, beste eskuarekin taula batekin ura kendu eta hedatzen zen. Prozesu hori mekanizatzen izan zen lehenetakoa industria iraultzarekin, bi arrabolekin sortutako makinek arropa nolabait lisatu eta ura kentzeko aukera ematen zutelako.

XIX. mendeko bigarren erdian tindategietan lurrun bidez mugitzen ziren arrabol lehorgailuak erabiltzen hasi ziren. Denborarekin, hala ere, garbigailu elektrikoak eta bere biraketa azkarrak arrabola zaharkitu zuten, jada ez zelako beharrezkoa ura mekanikoki kentzea. Oraindik erabiltzen ziren arrabolak handiak ziren, batez ere etxe aberatsetan eta tindategi industrial handietan eta, kasu batzuetan, baziren "arrabol emakume" batzuk lan hori egiten zutenak beren jabetzako makinaz. Arrabolak zurezkoak izan ohi ziren, eta geroago,kautxuzkoak.

Steel Roll Mangle Co.k,Chicagon, gasarekin berotzen zen arrabol bidezko lehorgailu bat sortu zuen 1902an. 1930ko hamarkadan elektrikoak sortu ziren, oraindik eraikin batzuetako garbitegi komunaletan daudenak. Arropa alde batetik sartzen da eta biratzen duten arrabolek arropa berotu eta presionatzen dute, ur guztia kenduz. Prozesua lisatzea baino azkarragoa da.

Garbigailua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Garbigailu»

Garbigailuaren lehen patenteaIngalaterran erregistratu zen 1690. urtean. 1767an,Henry Sidgierrek britainiar patente bat lortu zuen danbor birakaria zuen garbigailu baterako, eta 1862an,Richard Lansdalek bere "garbigailu birakari trinkoa" erakutsi zuen[20].

Ameriketako Estatu Batuetan lehen patenteaNew HampshirekoNathaniel Briggsentzat izan zen arren 1797an, 1836an Patenteen Bulegoan gertatutako sute baten ondorioz diseinatutako garbigailu motaren berririk ez dago.John E. Turnbullek 1843an garbigailu bat patentatu zuen.

1904an jada Estatu Batuetan garbigailu elektrikoak iragartzen ari ziren, eta Estatu Batuetako salmentak 1928an 913.000 unitatera iritsi ziren. 1940an, Estatu Batuetan argindarra eskura zuten 25.000.000 etxeetatik % 60k garbigailu elektriko bat zuen. Hala ere, neurri batean,1940ko hamarkadaren amaieratik 1950eko hamarkadaren hasierara, garapen ekonomikoaren ondorioz ugaritu zen etxeetan.Europan 1960ko hamarkadaren hasieran, eguneroko aparatu bihurtzen da. Europako industria-enpresa garrantzitsuak garbigailu ugari fabrikatzen hasi ziren (Miele,AEG Electrolux,Zanussi,Siemens,Bosch,Balay,Samsung,LG). Laster bilakatu zen etxean garbigailu bat izatea ospe eta prestigio sozialaren adierazpena.

Garbigailuaren bilakaera estetikoa eta funtzionala oso garrantzitsua izan da, batez ere azken urteotan,mikroelektronika aplikatuta. Estetikari dagokionez, 1980ko hamarkadan oso zabalduta zeuden etxetresna elektriko panelagarriek diseinu kurbo eta estilizatuei eta kolore-barietate ugariri bide eman diete.

Garbigailuek, gaur egun, arropa mota bakoitzarentzat programa ezberdinak dituzte, arropa nahasteko aukera ematen dutenak barne; tenperatura aukeratzeko modua dago, eta prozesuan zehar detergentea edo lixiba gehitzen da unearen arabera. Garbigailuek zentrifugatua egiten dute amaitzerakoan, ur gehienak kenduz.

  • Eskuz eragindako zurezko garbigailu bat.
    Eskuz eragindako zurezko garbigailu bat.
  • Mugimendu bidezko garbigailua.
    Mugimendu bidezko garbigailua.
  • Aurretik kargatutako garbigailua.
    Aurretik kargatutako garbigailua.
  • Goitik kargatutako garbigailuak.
    Goitik kargatutako garbigailuak.
  • Garbigailuak garbitoki handi batean.
    Garbigailuak garbitoki handi batean.

Arropa-lehorgailua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Arropa-lehorgailuek arropa eskegitzeko prozesua azkartzen dute, garbigailua eta gero bertan sartuta. Normalki, biratzen duen danbor bat izaten du, aire beroarekin hezetasuna ebaporatzeko. Arropek, hala ere, kalteak izan ditzakete prozesu horretan, ehun batzuek leuntasuna galtzen baitute. XX. mendearen amaiera aldean,garbigailu eta lehorgailu funtzioa egiten zuen elektrogailua sortu zen.

Ezagutzen den lehen lehorgailua 1800ean sortu zuen M. Pochonek Frantzian[21]. Henry W. Altorferrek lehen lehorgailu elektrikoa sortu zuen1937an, eta J. Ross Moorek hainbat diseinu egin zituen XX. mendearen hasieran[22].Brook Stevensek kristalezko leihoa zuen lehen lehorgailua sortu zuen 1940ko hamarkadan.

Lisaketa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Lisaburdina» eta «Lisaketa»
Lisaburdina bilduma bat.

Elektrizitatea sartu aurretik, lisaburdinak errekuntzaren bidez berotzen ziren, bai sutan jarrita, bai barruanikatza jarrita.Henry W. Seeley estatubatuarrak "plantxa elektriko" bat asmatu zuen eta1882koekainaren 6an patentatu zuen. Ia hamabost librako pisua zuen (6,8 kg) eta denbora asko behar zuen berotzeko[23]. Erresuma Batuko Elektrizitate Elkartearen arabera, 1880an karbonozko arkua zuen xafla elektriko bat agertu zen Frantzian, baina datu hori zalantzazkoa da[24].

K.a. I. mendean,Txinan ikatz beroz betetako metalezko lapikoak erabiltzen ziren ehunak lisatzeko[25]. Ondorengo diseinu bat ikatz beroz bete zitekeen burdinazko kaxa bat zen, aldizka hauspo bat akoplatuz aireztatu behar zena. XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, lisaburdina asko erabiltzen zirenkerosenoa,etanola,balea olioa,gas naturala,karburo gasa (azetilenoa, karburo lanparetan bezala) edogasolina bezalako erregaiekin berotzeko. Etxe batzuek hodi sistema bat zuten, gas naturala edo karburo gasa gela ezberdinetan banatzeko, argiak ez ezik, lisaburdinak ere martxan jartzeko. Sute arriskua egon arren, erregai likidoaren xaflak Estatu Batuetako landa eremuetan saldu zirenBigarren Mundu Gerrara arte.Keralan, Indian, koko-oskolak erretzen erabiltzen ziren landare-ikatzaren ordez, antzeko berotze-ahalmena baitute. Metodo hori erreserbako gailu gisa erabiltzen da oraindik ere, energia-mozketak ohikoak baitira. Beste lisaburdina batzuek metalezko txertaketa beroak zituzten, ikatzaren ordez.

XVII. mendetik aurrera, burdina urtuzko xafla lodia baino ez ziren lisaburdinak sortu ziren Erresuma Batuan, triangeluarrak eta kirtendunak, eta sutan edo berogailu batean berotzen ziren. Garbitegiko langile batek xafla solidoen multzo bat erabiltzen zuen, iturri bakar batetik berotzen zirenak: erabiltzen zen lisaburdina hozten zenean, berehala beste bero batekin ordezka zitekeen.

Mundu industrializatuan, diseinu horien ordez, lisaburdina elektrikoa erabili da,korronte elektriko baten beroketaerresistiboa erabiltzen duena. Plaka beroa, zola deitua,aluminioz edoaltzairu herdoilgaitzez eginda dago, ahalik eta leunena izan dadin; batzuetan, marruskadura baxuko beroari aurre egiten dion plastiko batez estalia dago, marruskadura plaka metalikoaren azpitik murrizteko. Berogailuatermostato batek kontrolatzen du. Termostato horrek korrontea konektatu eta deskonektatzen du, hautatutako tenperatura mantentzeko. Erresistentziaz berotutako lisaburdina elektrikoaren asmakuntzaNew Yorkeko Henry W. Seeleyri ematen zaio 1882an. Lehen lisaburdina elektrikoek ez zuten tenperatura doitzeko modu errazik, eta kontrol termostatikodun lehen lisaburdina elektrikoa1920ko hamarkadan agertu zen. Geroago,lurruna erabili zen arropa lisatzeko. Lurrun plantxaren asmakuntzaren merituaThomas Searsena da. Merkatuan eskuragarri zegoen lurrunezko lehen lisaburdina elektrikoa1926an sartu zuen EldecNew Yorkeko lehorketa eta garbiketa enpresa batek, baina ez zuen arrakasta komertzialik izan. Lurrun elektrikoko lisaburdina baten eta motelgailu baten patenteaChicagokoMax Skolniki eman zitzaion 1934an. 1938an, Skolnikek lurrunezko lisaburdina elektrikoak egiteko eskubide esklusiboa eman zion New YorkekoSteam-O-Matic Corporationi. Hura izan zen nolabaiteko ospea lortu zuen lehen lurrun-lisaburdina, eta 1940ko eta 1950eko hamarkadetan lurrun elektrikoko lisaburdina gehiago erabiltzeko bidea ireki zuen.

Historia soziala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bokatak historia sozial zabala eratu du. Alde batetik, ekimen ekonomiko gisa, lanpostuak sortu dituelako eta, berarekin batera, horretaz arduratzen ziren gizaki taldeak. Bestetik, ordaindu gabeko ekimen gisa, emakumeei eskainitako guneak sortu dituelako, lehen azaldu den bezala. Herrialde askotan, gainera, garbitegi partekatuak sortu dira eraikinetan, gune komunal gisa funtzionatzen duten eremuak.

Antzinako Erroma

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ponpeiakofullonica Stephani.

Oihalak garbitzen zituztenAntzinako Erromako langileakfullon deitzen ziren,fullo singularrean. Oihalak, horma baxuz inguratutako nitxoetan zeuden tina txikietan tratatzen ziren, zapaltze edofullo postuak bezala ezagutzen zirenak. Bainuontzia urez eta produktu kimiko alkalinoz (batzuetangernuarekin) betetzen zen.Fulloa bainuontzian jartzen zen eta oihala zapaltzen zuen. Tratamendu honen helburua agente kimikoak oihalean aplikatzea zen, beren lana egin ahal izateko, koipeak kenduz. Postu horiek hain dira ohikoak aztarnategi arkeologikoetan, ezenfullonicaeak identifikatzeko erabiltzen diren.Fullonicae horiek, maiz, komun publikoetatik zuzenean zetozen hoditeria izaten zuten, gernua bildu eta garbiketan erabili ahal izateko[26]. Gernua horren preziatua zenez,Vespasianoren garaian zergak ere izan ziren gernuaren erabilpenaren gainean,urinae vectigal izenarekin.[27].

Antzinako Erroman arropa garbitzeko prozesuak gaur egun zikintzen dituzten produktuak direla esango genuke. Erromatarren kulturan, garrantzitsua zen pertsonak itxura garbia izatea,lautus egotea. Arropa garbitzeko prozesuan gernuaz gain, buztina, sulfurodun materialak,creta fullonica,terra umbrica edo beste sustantziaalkalino batzuk[28] eta karea erabiltzen ziren[29], eta langileak oinekin garbitzen zituen[26].

Jatorriari edo etniari lotutako lan gisa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zuluak Hegoafrikan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1850etik1910era,Hegoafrikakozuluak europarren arropak garbitzeaz arduratu ziren, baiboerrenak, bai britainiarrenak. "Garbiketa ondo jantzitako zulu espezialisten esku zegoen, prestigiozko eta ondo ordaindutako ogibide bat". Urteen joan-etorrian, zuluekAmaWasha izenekogremio-egitura bat sortu zuten,sindikatu baten antzekoa, haien baldintzak eta soldatak zaintzeko, eta "XIX. mendeko Natalgo Afrikako langileen talde boteretsu bat bihurtu zen, handiena ez bazen"[30].

Dhobi kasta Indian

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Dhobi ghat, Mumbai.

Indian bokata gizonezkoen lanbidea izan ohi zen. Garbitzaile batidhobiwallah deitzen zitzaion, etadhobiakasta taldeen izen kolektiboa bilakatu zen[31][32]. Garbilekueidobhi ghat izena ematen zitzaien, eta hortik datoz ere hainbat lekutako izena, adibidezMahalaxmi Dhobi GhatMumbain,Dhoby GhautSingapurren etaDhobi GhautPenangen,Malaysia.

Ipar Amerika eta txinatar migrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran etaXX. mendearen hasieran,Ameriketako Estatu Batuetako etaKanadakoetorkin txinatarrak garbitegiko langile gisa aritu ziren masiboki. XIX. mendearen erdialdean milaka txinatar iritsi ziren AEBko mendebaldeko kostaldera,Kaliforniako urre sukarrak etaAmeriketako Estatu Batuetako lehen trenbide transkontinentalaren eraikuntzak bultzatuta. Hala ere, laster hasi ziren diskriminazioa pairatzen, eta hartzen zituzten lanetatik kanporatzen zituzten. Dismikrinazioak,ingelesaren ezagutza faltak eta kapitalik ezak tradizionalki emakumezkoenak ziren lanetara sartzera eraman zituen, Mendebaldean oraindik ez baitzegoen emakume gehiegi eta, gainera, txinatar emakumeen migrazioa debekatuta baitzegoen,prostituzioa egiten zutenaren aitzakiarekin[33]. 1900 inguruan, Ameriketako Estatu Batuetako txinatar etniako lau gizonetik batek ikuztegi batean lan egiten zuen, normalean egunean 10-16 orduz[34][35]. Txinan, ez zen ohikoa gizonezkoek garbitegietan edo garbitzaile lana egitea[33].

Kalifornian, txinatarren aurkako migrazio legeak onartzen hasi ziren. XIX. mendearen amaieran,San Franciscoko garbitokietako langileen % 89 txinatar jatorrikoa zen Hirian zeuden 320 garbitegietatik % 95 egurrezko etxoletan zeuden eta hiriaren gobernuak lege berri bat onartu zuen debekatuz egurrezko etxeetan garbitegiak egotea lizentziarik gabe. Honela, 200 bat garbitegi txinatarretik bakarrari eman zitzaion baimena, ez txinatarrei zortzitik bati eman zitzaien bitartean[36]. Horren ondoriozYick Wo v. Hopkins epaiketa famatua izan zen, non lehen aldiz erabaki zen arrazaren arabera neutrala zen lege batek aplikazio arrazista baldin bazuen, AEBko legea urratzen zuela.[37]

Kalkuluen arabera,New York hiriko txinatarrek 3.550 garbitegi zuzentzen zituztenDepresio Handiaren hasieran. 1933an, hiriko zinegotzien batzarrak lege bat onartu zuen txinatarrak negoziotik kanporatzeko. Besteak beste, AEBetako herritarrei mugatzen zien garbitegien jabetza.Chinese Consolidated Benevolent Association elkartea hura eragozten saiatu zen, eta horrelaChinese Hand Laundry Alliance talde ezkertiarra (CHLA) sortu zen. CHLAeskubide zibilen talde orokorrago bat bezala funtzionatzen hasi zen geroago; haren kopurua asko murriztu zenFBIk BigarrenBeldur Gorrian (1947-1957) jomugan jarri ondoren[34].

  • Txinatarren aurkako garbiketa tresna baten propaganda. Txinatar arazoa konpontzeko mezuarekin. Eskuorria itxia.
    Txinatarren aurkako garbiketa tresna baten propaganda. Txinatararazoa konpontzeko mezuarekin. Eskuorria itxia.
  • Eskuorria irekia.
    Eskuorria irekia.

Emakume arropa-garbitzaileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Donostiako emakume arropa-garbitzaileak, Urumean, 1920 inguru.
Manzanaresko garbitzaileen bokata lekua, Errege Jauregiaren azpian.

Munduko kultura askotan arropa garbitzea emakumezkoen lan gisa sailkatu da. Batez ere Industria Iraultzaren ostean, eta hirietako bizitza handitzearekin batera, ohikoago bilakatu zen emakume asko zerbitzari aritzea etxeetan[38]. Denborarekin, arropa garbitzaile lana ere hedatu zen, emakume askorentzat diru-sarrera bat sortuz.Burgesiaren hedatzearekin,turismoaren zabaltzearekin[39] eta langileen arropa kopuru beharra handitzearekin batera, garbiketa beharrak ere areagotu ziren, munduan milaka emakumezko ogibide honetara eraman zuena[12]. Are eta gehiago, garbitzaile lana hain zen gogorra eta hainbeste denbora eskatzen zuen, ezen diru sarrerak egonkortzen ziren heinean, familia gehienek kanpoan kontratatzen zuten lehen lana zela[33].

AEBko zentsuak 58.102 emakume garbitzaile zituen 1870ean; 108.198, 1880an; 216.631, 1890ean; eta 335.282 ziren jada, 1900ean[33]. Emakume zuriek, ordea, nahiago zuten diru gutxiago baino independentzia handiagoa ematen zuten industriako edo komertzioko lanak hartu eta, honela, garbitzaile lana migrazioarekin lotu izan zen[33]. Parisen, 1880an, 94.000 emakumezko eta 10.000 gizonezko zeuden garbitzaile lana egiten[40], horietako askoSena ibaiaren inguruan antolatutako ontzietan. Lan horri buruzko erreferentzia asko ere aurkitzen dira Euskal Herrian[41]. Munduan zehar, hala ere, emakumeek maila ekonomiko baxuko lan hauek hartzeak arazo sindikalak zekartzan, bereziki diru-sarrera familia unitatearen arabera neurtzen zen garai batean[42]. Eta lan hori hartzen zuten emakume askok ez zuten kontraturik, familiarentzako deklaratu gabeko diru-sarrera sortuz baina, aldi berean, kotizazio laboralik eta inongo onarpen legalik gabe[12].

Gorago aipatu den bezala, Bartzelonan latsagiak ez ziren publikoak, enpresariek pribatizatuak baizik. Horrela, enpresaburu horiek ziren emakumeak kontratatzen zituztenak, bertara etxeetatik iristen zitzaien arropa garbitzeko. Hala ere, baziren emakume autonomoak, zerbitzua erabiltzearren ordaintzen zutenak[12]. Era berean, baziren garbiketa enpresak ere, batez ere emakumezkoak kontratatzen zituztenak. Emakume horiek arropa jaso, guztia garbitu eta, egun batzuetara, etxeetan banatzen zuten berriro ere, garbi[12]. Hiri handi gehienetan lan hau egiten zuten emakume taldeak zeuden, batzuetan gremio gisa funtzionatzen zutenak[43], baina kasu askotan euren artean antolatu gabekoak, MadrilenManzanaresen inguruan garbitzen zutenak bezala[44]. Han-hemenka badaude emakume garbitzaileek egindako greben inguruko aipamenak[45].

Garbitegi partekatuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Tvättstuga baten ordu erreserbak egiteko sistema,Suedian.

Europako leku gehienetan garbitegiak etxeetan sartu badira ere,Suediako etaFinlandiako apartamentu blokeetan ohikoa datvättstuga izeneko garbitegi partekatu bat egotea, eraikineko bizilagun guztiek erabiltzekoa. Finlandian,pesutupa edopyykkitupa esaten zaio.Hungariako langile eraikinetan ere ohikoa da horrelako gela bat,mosókonyha izenekoa.Tvättstugan garbigailu bat baino gehiago eta arropa lehortzeko hainbat tresna eta gela egoten dira, prozesua ahalik eta azkarren egiteko helburuarekin. Garbigailuak erabiltzea doakoa izaten da, baina eraikineko erabiltzaileek ordua erreserbatu behar dute, guztiek erabili ahal izateko.

Ameriketako Estatu Batuetako apartamentu blokeetan ere egoten da inoiz garbiketa egiteko leku komunal bat. Kasu gehienetan txanpon bidez funtzionatzen duten makinak izaten dira, eta kokapena beheko solairua izaten da.

Arropa eskegitzeko debekuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Esekitoki batAlemanian.

Munduko leku askotan arropa kalean eskegitzeko debekuak ezarri dira. Euskal Herriko hirietan, oro har, ezin da arropa eskegi kanpora ematen duen balkoi batean,Espainiako hainbat lekutan bezala[46].Bilbon jada 1906an debekua ezartzen zuen ordenantza bazegoen[47]. Ameriketako Estatu Batuetanright to dry mugimendua sortu da horren inguruan, estatuen eta herri bakoitzeko legeen arabera legala edo ilegala baita kalean arropa lehortzea.Floridan, adibidez, guztiz legala da arropa kanpoan jartzea, eta legeak ez dio inori eskubide hori kentzen[48]. Floridaren ostean, beste estatu batzuetan ere antzeko legeak onartu ziren.

Berotze globalarekin, ordea, airean lehortzearen aldeko mezuak entzuten dira. Izan ere, lehorgailuek energia kontsumo oso handia dute, eta arropa airearekin lehortzeak kontsumo hori jaisten laguntzen du. Kalkuluen arabera, hiru estatubatuarretik batek arropa esekitokian lehortuko balu, urtean bost hilabetez, 2,2 milioi tona CO2 gutxiago igorriko lirateke atmosferara.[49]

Prozesuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garbiketa oharrak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Nazioarteko garbiketa oharrak, koreerazko testua duen jantzi batean.

Oihal berrien garapenarekin, beharrezkoa izan zengarbiketa oharrak gehitzea arropen etiketaren baitan. Horrela, 1963anGINETEX Europako elkartea sortu zen Frantzian, nazioarteko estandar batzuk finkatzen saiatzeko[50]. 1970eko hamarkadaren hasieranISO 3758 estandarra sortu zen, oihalen zaintza arautzen duena. 1993an, 2005ean eta 2012an estandar hori gaurkotu eta hedatu zen[51][52].

Ipar Amerikan, Kanadako Estandarren Kontseiluak 1987an CAN/CGSB-86.1-M87 araua onartu zuen, koloretan oinarritutako garbiketa arau bat: berdeak garbitu, horiak kontuz eta gorriak gelditzeko esan nahi zuen. 2003an sistema hori alboratu zen nazioarteko estandarretara biltzeko[53].Australian,Txinan etaJaponian piktograma osagarriak daude. 2021ean karaktere horiek ez zeudenUnicoderen barnean[54].

Garbiketa oharrek garbiketa tenperatura, lixibaren erabilera, lehortzeko arauak, lisatzeari buruzko oharrak eta erabil daitezkeen edo debekatuta dauden produktu kimikoak zehazten dituzte.

Detergente kimikoen erabilera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ivory xaboiaren iragarki klasikoa.
Detergenteen apal bat,supermerkatu batean.
Lagarto xaboia.

Errauts eta xaboi sinpleen ondotik, lehendetergente edo garbitzeko produktu sintetikoak XIX. mendearen hasieran sortu ziren.1813anEdmond Frémykoliba olioa etaerrizino-olioaazido sulfurikoarekin elkartu zituen lehen xaboi sintetikoa lortzeko; hiru urte beranduagoFriedlieb Ferdinand Rungek aurkitu zuen produktu hori,Turkiako Olio Gorria, eraginkorra zela garbiketarako[55].Euskal Herrian bi enpresa sortu ziren1860ko hamarkadan xaboiak egiteko: lehenaLagarto[56], bigarrenaChimbo[57]; mende amaieran iritsi zenBilore. AEBetan,Ernst Twitchellek1898anTwitchell prozesuaren bidez xaboi sintetiko komertziala sortzeko bidea aurkitu zuen[58].1907anOtto Röhmekentzimak erabili zituen detergente batean.Röhm & Haas sortu zuen eta bere aplikazioarekin1914an jada garbiketarako detergenteak ekoizten zituen;1920anBurnus izeneko produktua sortu zuen, Alemanian gehien erabilitako detergentea[59].1910ean kotoia leuntzeko lehen produktu sintetikoak garatu ziren[60].

Lehen Mundu Gerrak olioaren eta gantzen murrizketa handia eragin zuen, eta enpresa asko guztiz sintetikoak ziren xaboien garapena ikertzen hasi ziren. AlemanianI.G. Farbenindustekesterraksodio metalikoarekin erreduzituzalkohol oleikoak sortu zituen; Erresuma BatuanImperial Chemical IndustriesekLissapol produktua sortu zuen;American Cyanamid and Chemical Corporationekazido sukzinikoaren esterrekin egiten zirenAerosol etaVatsol produktu komertzialak[55].1930eko hamarkadan elementutentsoaktiboak aurkitu ziren, xaboi tradizionala zokoratzen lagundu zuen asmakizuna.1932an Procter & GamblekDreft detergentea sortu zuen, guztiz sintetikoa; produktua arrakastatsua izan zen, baina ez zuen ondo garbitzen ur gogorretan.1941eanDavid Byerlyk aurkitu zuensodio tripolifosfato gutxi botata arropa gogor geratzen bazen ere, asko botata, garbitu eta leun geratzen zela. Horrela jaio zenTide detergentea, arrakasta itzela izan zena[61].

Bigarren Mundu Gerran fibra sintetikoak egiten hasi ziren, ez zegoelako kotoi eta artile nahikorik.DuPontekeknylona bezalako produktuak sortu zituen, garbitzeko prozesu ezberdina zutenak. Gerran ere, etxeko olioa birziklatzeko kanpaina jarri zen abian AEBetan.1946an arropa sintetikoek zutenelektrizitate estatikoa kentzeko produktuak garatu ziren[62].1948andietanolamidak erabilita detergente likidoak garatu ziren[63]. Asmakuntza horiekin,1950reko hamarkadan AEBetan detergente sintetiko gehiago saldu ziren xaboi klasikoak baino.1957anUnileverrekurea erabili zuen leuntzailetzat[64].1960an lehen leuntzaile likidoa sortu zen, eta jada hamarkada hartan marka askok antzeko produktuak atera zituzten, oihal berriak sortzearekin batera[60], eta1968anamonio kuaternarioa erabiltzen zuen lehen leungailua patentatu zen; handik hamarkada batera,Colgate-Palmolivekborohidratoa zuen konposatu bat erabilita, arropa horitzea ekiditen zuen leungailua sortu zuen[65]. Arropa zuritzen zuen lehen leungailua1978an patentatu zen.

Arropa zuritzeko produktuak gero eta ohikoagoak izan ziren1990reko hamarkadatik aurrera. P&Gk1991npolimerofluoreszenteak zituen detergente bat sortu zuen, eta urte batzuk lehenago koloretan erabil zitekeenlixiba.1998an usain ona pixkanaka askatzen zuen material solidoa patentatu zen, garbitzerakoan batera arroparen usaina hobetzeko[66].Downyk produktu hori orokortu zuen AEBetan hamarkada bat geroago[67].2020ko hamarkadan, detergente gehienak nahasketa kimiko konplexua dira, elementu tentsoaktiboekin, ura leuntzeko produktu kimikoekin, lixibekin, entzimekin, zuritzaile optikoekin, polimeroekin eta leuntzaileekin[68].

Garbiketa lehorra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Oihal batzuk ezin dira garbitu ura erabilita, hondatzen direlako, kolorea galtzen dutelako edo bestelako ezaugarriak aldatzen direlako. Kasu horietangarbiketa lehorra erabiltzen da, ura ez den bestedisolbatzaile batekin. Izenak lehorra dela dioen arren, arropak likidoan sartu ohi dira, XIX. mendeankerosenoarekin edogasolinarekin[69], gaur eguntetrakloroetileno bezalako disolbatzaileekin.1-bromopropanoa etapetrolioaren eratorriak oraindik ere erabiltzen dira[70]. Garbiketa lehorra, normalki,tindategietan egin ohi da, ez baita izaten etxean egiteko prozesua.

Arazoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Osasun arazoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lanaren zailtasunak, historian zehar garbitzeko hartu beharreko posturak zein ur hotzetan denbora luzez egoteak arazo fisikoak sortu izan ditu garbitzaileen, bereziki emakumeen artean. Gaur egun, erabilitako detergenteetan egon daitezkeen produktu kimikoetako batzuek ere arazoak sortu dituzte.

Ospelak, uraren tenperatura-aldaketek eragindako narritadurak, larruazaleko narritadurak produktu toxikoak manipulatzeagatik,erreumak, biriketako gaitzak,bronkitisa etapneumoniak denbora gehienean bustita egoteagatik,lunbalgiak, lepoko eta bizkarreko minak eta artikulazioetako lesioak, egun osoan jarrera konkortua izateagatik[15][71][72].De Quervainen tenosinobitisari buruz egindako ikerketa batean aurkitu zen emakume garbitzaileak zirela gaixotasun hau pairatzen zuen talderik handiena[73].

Osasunaren gainean efektua izan dezaketen detergenteen osagaien artean erabili zen lehenengoa1,4-dioxanoa dago,gibelean etagiltzurrunetan kalteak eragin ditzakeenak, 1951n erabiltzen hasi zen sustantzia bat[74].1989an leuntzaileetan erabiltzen dendimetoxanoak hanturak sor zitzakeela ikusi zen[75]. Handik bi urtera leuntzaile batzuekminbizia sor dezaketen sustantziak dauzkatela adierazi zen, eta hurrengo urtean lehorgailuetan erabiltzen diren produktuak toxikoak izan zitezkeela ere ikusi zen[76]. Leungailu industrial batzuen emisioek arnasketa-gaixotasunak sor ditzakete ere.Washingtoneko Unibertsitateak egindako ikerketa batek aurkitu zuen gehien saltzen diren detergenteen artean ehun bat konposatu hegazkor daudela, eta ez zirela agertzen produktuaren etiketetan. Gainera, sei produkturik salduenena artean bostek minbizia sor dezaketen aireko kutsadura sortzen duten hegazkorrak dituzte[77].Nonilfenola azal eta begientzat narritagarria da,epididimokoespermaren kopurua jaisten du etaestroaren zikloa luzatzen du[78].Amoniakoren konposatu eratorri batzuek ere osasunean eragin larria izan dezakete[79]. Lehorgailuetatik ateratzen den aireak ere minbizia sor dezaketen sustantziak ditu[80].

Uraren kutsadura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Alga ugari,eutrofizazioaren ondorioz,Sichuango erreka batean.

Detergente eta xaboiak ez dira poluzioaren eragile nagusiak, bainauraren kutsaduran ere eragina dute.1970reko hamarkadan hasi zen mugatzen detergenteetakofosfato kopurua. Fosfatoak errazten dukaltzio etamagnesio ioiak kentzea, garbiketa efizienteago eginez. Hala ere, bertatik ateratzen den uretatik fosfato horiek kentzea zaila da eta, toxikotasun baxua badu ere,eutrofizazioa eragiten dualgen hazkuntza kaltegarria[81][82].Europar Batasunak eta AEBek debekatu dute detergenteetan fosfatoak jartzea[83][84].

Kulturan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bi korear emakume arropa lisatzen,dadeumi metodoaren bidez.

Bokatari, eta bereziki arropa kolpatzeari lotutako kanten kultura dago munduko hainbat lekutan.Eskozian, eta migrazioaren ondorioz,Kanadan, ohikoak dirawaulking song deritzenak, artilezko arropak behin eta berriz kolpatzearekin batera emakumezkoek kantatu ohi zituztenak[85][86].Korean,Txinan,Korean etaJaponian antzeko tradiziotik dator koreerazdadeumi izeneko metodoa[87]. Parisen, Senan garbiketa egiten zuten emakumeekinauteri moduko bat antolatzen zuten, azken urteotan berreskuratu dena.

Xaboienpublizitateak garrantzi handia izan du XX. mende osoan zehar.Procter & Gamble enpresak hainbat iragarki garrantzitsu garatu zituen, bereziki bereIvory xaboirako.1920ko hamarkadan familia baten bizian zentratzen hasi ziren, guztiak euren xaboiaren kontsumitzaileak. 1932anThe Puddle Family irrati-nobela ekoizten hasi ziren; hortik datorkietelenobeleisoap opera izena ingelesez. Lehen saioetan, hamabost minutukoak, protagonistak 20-25 aldiz esaten zuenOxydol izeneko produktuaren izena, eta handik urtebetera salmentak gora egin zuten nabarmen[88].1939koabuztuaren 26anBrooklyn Dodgeren etaCincinnati Redsen arteko partida telebistaz eskaini zenNew York inguruko telebista-jabe eskasei, inoiz telebistan eskainitako lehenbeisbol partida. Tartean, Procter & Gamblek ere lehen telebista iragarkia eskaini zuen[89].

Bigarren Mundu GerranWalt DisneykOut of the Frying Pan, Into the Firing Line laburmetraia sortu zuen, etxeko olioa birziklatuzglizerina lortzera animatuz, nahiz eta helburu nagusiaarmagintza izan[90]. Txinatarren eta estatubatuarren arteko harremanari buruz,Ry Cooderrek famatu egin zuen1949koChinito, Chinito kantak[91] txinatar ogibide horren inguruan sortutakoarrazismoari egiten dio erreferentzia[92].Jack CotterillekGeorge Formbyk 1932an sortutakoChinese Laundry Blues kanta komikoan txinatar garbitegiak ere aipatzen dira.

Emakume garbitzaileak artean

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)«How People Used to Wash: The Fascinating History of Laundry» The Scrubba Wash Bag (kontsulta data: 2021-06-15).
  2. World of a slave : encyclopedia of the material life of slaves in the United States. Greenwood 2011 ISBN978-0-313-34943-0. PMC711786656. (kontsulta data: 2021-06-15).
  3. (Ingelesez)Levey, Martin. (1958-09). «Gypsum, Salt and Soda in Ancient Mesopotamian Chemical Technology» Isis 49 (3): 336–342.  doi:10.1086/348678. ISSN0021-1753. (kontsulta data: 2021-06-15).
  4. «Bedouin Century: Education and Development among the Negev Tribes in the Twentieth Century» www.berghahnbooks.com (kontsulta data: 2021-06-15).
  5. (Ingelesez)«Adventist Youth Honors Answer Book/Arts and Crafts/Soap Craft (General Conference) - Wikibooks, open books for an open world» en.wikibooks.org (kontsulta data: 2021-06-15).
  6. «Martial VIII» www.thelatinlibrary.com (kontsulta data: 2021-06-15).
  7. (Ingelesez)Hill, Jennifer R.. (2006-04). «957: Masters of Mictrition: The Fullers of Ancient Rome» Journal of Urology 175 (4S): 309–309.  doi:10.1016/S0022-5347(18)33182-3. ISSN0022-5347. (kontsulta data: 2021-06-16).
  8. ab (Ingelesez)«The Brief History of Laundry» Ontario Home Economics Association (kontsulta data: 2021-06-15).
  9. (Ingelesez)Miller, Robert. (1980-02). «Water use in Syria and Palestine from the Neolithic to the Bronze Age» World Archaeology 11 (3): 331–341.  doi:10.1080/00438243.1980.9979771. ISSN0043-8243. (kontsulta data: 2021-06-22).
  10. «Textile» www.ucl.ac.uk (kontsulta data: 2021-06-15).
  11. abcHidalgo, Juanjo. (2006). Hacer la colada, una dura tarea del pasado en manos de mujeres. AVNIA Kultur Elkartea, 15 zenbakia, 68-86 or. or..[Betiko hautsitako esteka]
  12. abcdefTatjer, Mercè. «El trabajo de la mujer en Barcelona en la primera mitad del siglo XX: lavanderas y planchadoras».Scripta Nova: revista electrónica de geografía y ciencias sociales, [en línia], 2002, Vol. 6, https://raco.cat/index.php/ScriptaNova/article/view/59064
  13. abcdef (Gaztelaniaz)«Lavaderos: espacio público, genérico, de trabajo, de relaciones interpersonales. Cambios acaecidos. Guipúzcoa 1850-1950» www.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2021-06-16).
  14. Santolaria del Campo, Oihana. (2017-09-22). Evolución Histórico-constructiva de los edificios residenciales del casco histórico de Hernani. (kontsulta data: 2021-06-16).
  15. ab (Gaztelaniaz) Los antiguos lavadores y la socialización de las mujeres | Tribuna Feminista. 2019-03-27 (kontsulta data: 2021-09-06).
  16. (Frantsesez)Beaucarnot, Jean-Louis. (2010-11-10). Entrons chez nos ancêtres. JC Lattès ISBN978-2-7096-3607-0. (kontsulta data: 2021-06-16).
  17. Caro Baroja, Julio. (1972). Los vascos.. ([3. ed., 2. reimp.]. argitaraldia) Istmo ISBN84-7090-010-2. PMC3123488. (kontsulta data: 2021-06-16).
  18. Hardyment, Christina. (1988). From mangle to microwave : the mechanization of household work. Polity Press ISBN0-7456-0206-1. PMC16872028. (kontsulta data: 2021-06-16).
  19. «Mangle board of Scandinavia - Folk art from Northern Europe» www.mangleboard.com (kontsulta data: 2021-06-16).
  20. «1862 London Exhibition: Catalogue: Class VIII.: Richard Lansdale - Graces Guide» www.gracesguide.co.uk (kontsulta data: 2021-06-23).
  21. Binggeli, Corky. (2003). Building systems for interior designers. J. Wiley & Sons ISBN0-471-26651-5. PMC51830635. (kontsulta data: 2021-06-23).
  22. Acton, Johnny. (2006). Origin of everyday things. New York : Sterling ISBN978-1-4027-4302-3. (kontsulta data: 2021-06-23).
  23. (Ingelesez) Henby w. 1882-06-06 (kontsulta data: 2021-07-04).
  24. «Musée du Lavage et du Repassage» museelr.chez.com (kontsulta data: 2021-07-04).
  25. «History of ironing and irons - flat-irons, sad-irons, mangles» web.archive.org 2013-11-27 (kontsulta data: 2021-07-04).
  26. ab (Ingelesez)Bradley, Mark. (2002). «‘It all comes out in the wash’: Looking harder at the Roman fullonica» Journal of Roman Archaeology 15: 20–44.  doi:10.1017/S1047759400013829. ISSN1047-7594. (kontsulta data: 2021-09-03).
  27. (Gaztelaniaz)«Por qué los antiguos romanos tuvieron que pagar impuestos por la orina» BBC News Mundo (kontsulta data: 2021-09-03).
  28. De Feo, G.; De Gisi, S.. (2013-05-01). «Water and wastewater management in the treatment process of a Roman fullonica» Water Supply 13 (3): 599–605.  doi:10.2166/ws.2013.003. ISSN1606-9749. (kontsulta data: 2021-09-03).
  29. Kranzberg, Melvin; Singer, Charles. (1960). «Charles Singer and "A History of Technology"» Technology and Culture 1 (4): 299–302.  doi:10.2307/3101190. ISSN0040-165X. (kontsulta data: 2021-09-03).
  30. (Ingelesez)Atkins, Keletso E.. (1986-03). «Origins of the AmaWasha: the Zulu Washermen's Guild in Natal, 1850–1910*» The Journal of African History 27 (1): 41–57.  doi:10.1017/S0021853700029194. ISSN1469-5138. (kontsulta data: 2021-09-03).
  31. (Ingelesez)«Dhobi» People Groups of India 2011-01-09 (kontsulta data: 2021-09-03).
  32. CHANNA, SUBHADRA MITRA. (1991). «Caste, 'Jati' and Enthnicity—Some Reflections Based on a Case Study of the Dhobis» Indian Anthropologist 21 (2): 39–55. ISSN0970-0927. (kontsulta data: 2021-09-03).
  33. abcdeWang, Joan S.. (2004). «Race, Gender, and Laundry Work: The Roles of Chinese Laundrymen and American Women in the United States, 1850-1950» Journal of American Ethnic History 24 (1): 58–99. ISSN0278-5927. (kontsulta data: 2021-09-04).
  34. ab Chinese American voices : from the gold rush to the present. University of California Press 2006 ISBN978-0-520-93832-8. PMC64466216. (kontsulta data: 2021-09-03).
  35. Hoe, Ban Seng. (2003). Enduring hardship : the Chinese laundry in Canada. Canadian Museum of Civilization ISBN0-660-19078-8. PMC53460989. (kontsulta data: 2021-09-03).
  36. (Ingelesez)«Yick Wo v. Hopkins, 118 U.S. 356 (1886)» Justia Law (kontsulta data: 2021-09-03).
  37. (Ingelesez)Bernstein, David E.. (2008-09-04). Revisiting Yick Wo v. Hopkins. (kontsulta data: 2021-09-03).
  38. (Gaztelaniaz)Bartucci, Viviana E.. (2015-03-03). «Imagen y espacio. Las lavanderas y la ciudad de Buenos Aires (ca. 1840-1920)» épocas 0 (10) ISSN2250-6292. (kontsulta data: 2021-09-05).
  39. «El trabajo femenino en San Sebastián - Euskonews» www.euskonews.eus (kontsulta data: 2021-09-05).
  40. (Frantsesez)Coffignon, Ali (1861-19 ) Auteur du texte. (18..). Paris-vivant. Les coulisses de la mode / par A. Coffignon.... (kontsulta data: 2021-09-06).
  41. «Arropa garbitzea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (kontsulta data: 2021-09-05).
  42. Daly, Mary E.. (1981). «Women in the Irish Workforce from Pre-industrial to Modern Times» Saothar 7: 74–82. ISSN0332-1169. (kontsulta data: 2021-09-05).
  43. (Gaztelaniaz)Bartucci, Viviana E.. (2015-03-03). «Imagen y espacio. Las lavanderas y la ciudad de Buenos Aires (ca. 1840-1920)» épocas 0 (10) ISSN2250-6292. (kontsulta data: 2021-09-06).
  44. José, Tania Gálvez San. (2014-05-21). «Las Interferencias: Las Lavanderas y los Decretos Leyes» Las Interferencias (kontsulta data: 2021-09-06).
  45. (Ingelesez)Hine, Board of Trustees Professor of African American Studies and Professor of History Darlene Clark; Hine, Darlene Clark; King, Wilma; Reed, Linda. (1995-04). We Specialize in the Wholly Impossible: A Reader in Black Women's History. NYU Press ISBN978-0-926019-81-2. (kontsulta data: 2021-09-06).
  46. (Gaztelaniaz)Escandón, Pelayo. (2018-10-15). «¿Por qué no puedo tender la ropa en la fachada de mi edificio?» El País ISSN1134-6582. (kontsulta data: 2021-09-03).
  47. (Gaztelaniaz)«Ropa tendida» El Correo 2007-08-15 (kontsulta data: 2021-09-03).
  48. (Ingelesez)«Right to Dry: Why Hanging Your Clothes Out to Dry Shouldn't Be a Crime» Best Drying Rack (kontsulta data: 2021-09-03).
  49. (Gaztelaniaz)«Ropa tendida, sí. Ropa tendida, no» La Vanguardia 2010-10-21 (kontsulta data: 2021-09-03).
  50. (Ingelesez)GINETEX. «GINETEX > ginetex» GINETEX (kontsulta data: 2021-06-23).
  51. (Ingelesez)14:00-17:00. «ISO 3758:2012» ISO (kontsulta data: 2021-06-23).
  52. (Ingelesez)Broeksma, Karin. (2016-06-21). «Japan adopts the GINETEX textile care labelling symbols» IAF (kontsulta data: 2021-06-23).
  53. Government of Canada, Industry Canada. (2003-04-17). «Guide to Apparel and Textile Care Symbols» www.ic.gc.ca (kontsulta data: 2021-06-23).
  54. (Ingelesez)Office-Watch.com. (2019-03-25). «Laundry care symbols in Word, Excel and PowerPoint» Office Watch (kontsulta data: 2021-06-23).
  55. abHARWOOD, F. COURTNEY. (1957). «MODERN DETERGENTS» Journal of the Royal Society of Arts 105 (5003): 467–484. ISSN0035-9114. (kontsulta data: 2021-06-23).
  56. «ABC MADRID 11-11-1964 página 28 - Archivo ABC» abc 2019-08-13 (kontsulta data: 2021-06-23).
  57. «Jabón Chimbo, Jabón tradicional puro, desde 1863» www.jabonchimbo.com (kontsulta data: 2021-06-23).
  58. (Ingelesez)«Twitchell Process: (Twitchell Hydrolysis)» Comprehensive Organic Name Reactions and Reagents (John Wiley & Sons, Inc.): conrr631. 2010-09-15  doi:10.1002/9780470638859.conrr631. ISBN978-0-470-63885-9. (kontsulta data: 2021-06-23).
  59. (Ingelesez)Spooner, Anna. «Who Invented Laundry Detergent» LoveToKnow (kontsulta data: 2021-06-23).
  60. ab«How fabric softener is made - history, used, parts, composition, procedure, product, industry, machine, History, Design» www.madehow.com (kontsulta data: 2021-06-23).
  61. (Ingelesez)«Development of Tide laundry detergent receives historical recognition» EurekAlert! (kontsulta data: 2021-06-23).
  62. «Historpedia - Fashion During WWII (Fall 2012)» sites.google.com (kontsulta data: 2021-06-23).
  63. Longman, George Frederick. (©1975 [1976]). The analysis of detergents and detergent products. Wiley ISBN0-471-54457-4. PMC1218417. (kontsulta data: 2021-06-23).
  64. (Ingelesez) Fabric softener containing urea inclusion compound of hydrogenated tallow quaternary ammonium salt. 1957-11-25 (kontsulta data: 2021-06-23).
  65. (Ingelesez) Textile softener composition. 1967-11-29 (kontsulta data: 2021-06-23).
  66. «Goldschmidt earns fabric softener patent» Focus on Surfactants 2003 (6): 5. 2003-06  doi:10.1016/s1351-4210(03)00634-6. ISSN1351-4210. (kontsulta data: 2021-06-23).
  67. «Downy History - Learn More About Downy | Downy» downy.com (kontsulta data: 2021-06-23).
  68. «Keeping up with detergent chemistry» www.aocs.org (kontsulta data: 2021-06-23).
  69. Green health : an A-to-Z guide. Sage Publications 2011 ISBN978-1-4129-7459-2. PMC698746667. (kontsulta data: 2021-06-23).
  70. (Ingelesez)Tirsell, David C.. (2000). «Dry Cleaning» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (American Cancer Society)  doi:10.1002/14356007.a09_049. ISBN978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2021-06-23).
  71. (Gaztelaniaz) Cuando los trapos sucios no se lavaban en casa (I) : enIgualdade. (kontsulta data: 2021-09-06).
  72. Morales, Daniel Jesús Quesada. (2018). «El trabajo de las mujeres en la Granada de los siglos XIX y XX: lavaderos públicos y lavanderas de los ríos Darro y Genil» GeoGraphos: Revista Digital para Estudiantes de Geografía y Ciencias Sociales 9 (110): 233–265. ISSN2173-1276. (kontsulta data: 2021-09-07).
  73. (Ingelesez)S. A., Abou El Magd; N., El Laithy; G. F., El Sharkawy; A. A., El Hawary; N. M., Asal; G. S., Nageb. (2004). De quervain's tenosynovitis and occupation: an epidemiological study., 159–176 or. (kontsulta data: 2021-09-06).
  74. Makar, A. B.; McMartin, K. E.; Palese, M.; Tephly, T. R.. (1975-06). «Formate assay in body fluids: application in methanol poisoning» Biochemical Medicine 13 (2): 117–126.  doi:10.1016/0006-2944(75)90147-7. ISSN0006-2944. PMID1. (kontsulta data: 2021-09-06).
  75. Parker, Philip M.. (2008-06-03). Hadfield: Webster's Timeline History, 1727 - 2007. (kontsulta data: 2021-09-06).
  76. (Ingelesez)«7 Toxic Reasons to Ditch Dryer Sheets | Make Your Clothes Healthier» Healthy Living How To 2013-04-03 (kontsulta data: 2021-09-06).
  77. (Ingelesez)Steinemann, Anne C.. (2009-01). «Fragranced consumer products and undisclosed ingredients» Environmental Impact Assessment Review 29 (1): 32–38.  doi:10.1016/j.eiar.2008.05.002. (kontsulta data: 2021-09-06).
  78. (Ingelesez)US EPA, OCSPP. (2015-09-21). «Nonylphenol (NP) and Nonylphenol Ethoxylates (NPEs)» www.epa.gov (kontsulta data: 2021-09-06).
  79. (Ingelesez)Bello, Anila; Quinn, Margaret M; Perry, Melissa J; Milton, Donald K. (2009-12). «Characterization of occupational exposures to cleaning products used for common cleaning tasks-a pilot study of hospital cleaners» Environmental Health 8 (1): 11.  doi:10.1186/1476-069X-8-11. ISSN1476-069X. PMID19327131. PMCPMC2678109. (kontsulta data: 2021-09-06).
  80. (Ingelesez)Kessler, Rebecca. (2011-11). «Dryer Vents: An Overlooked Source of Pollution?» Environmental Health Perspectives 119 (11): a.  doi:10.1289/ehp.119-a474a. ISSN0091-6765. PMID22171377. PMCPMC3226517. (kontsulta data: 2021-09-06).
  81. (Ingelesez)«Safety evaluation of substitutes for phosphates in detergents» Water Research 7 (1-2): 309–320. 1973-01-01  doi:10.1016/0043-1354(73)90171-1. ISSN0043-1354. (kontsulta data: 2021-09-07).
  82. (Ingelesez)«Synthetic detergents: 100 years of history» Saudi Pharmaceutical Journal 25 (6): 934–938. 2017-09-01  doi:10.1016/j.jsps.2017.02.006. ISSN1319-0164. PMID28951681. PMCPMC5605839. (kontsulta data: 2021-09-07).
  83. (Ingelesez)«Press corner» European Commission - European Commission (kontsulta data: 2021-09-07).
  84. «USGS WRI99-4007 Review of Phosphorus Control Measures in the United States and Their Effects on Water Quality» pubs.usgs.gov (kontsulta data: 2021-09-07).
  85. Women of The Outer Hebrides - Waulking Song | AI Enhanced 1941 Film [ 60 fps.] (kontsulta data: 2021-06-22).
  86. (Ingelesez)Speer, Jean Haskell. (1985-11). «Waulking o’ the web: Women's folk performance in the Scottish Isles» Literature in Performance 6 (1): 24–33.  doi:10.1080/10462938509391592. ISSN0734-0796. (kontsulta data: 2021-06-22).
  87. (Koreeraz)«다듬이돌» terms.naver.com (kontsulta data: 2021-06-22).
  88. Swasy, Alecia. (1993). Soap opera : the inside story of Procter & Gamble. (1st ed. argitaraldia) Times Books ISBN978-0-307-82422-6. PMC681749864. (kontsulta data: 2021-06-23).
  89. (Ingelesez)Kiesewetter, John. «Reds-Dodgers Played First Televised Baseball Game» www.wvxu.org (kontsulta data: 2021-06-23).
  90. PLUTO-Out of the Frying Pan Into the Firing Line by Walt Disney Studios. (kontsulta data: 2021-06-23).
  91. Chinito Chinito 1949 canción en español song. (kontsulta data: 2021-09-03).
  92. (Ingelesez)«Pop CD of the week: Ry Cooder, Chavez Ravine» the Guardian 2005-06-12 (kontsulta data: 2021-09-03).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bokata&oldid=10537200"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp