Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Txinatar aza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bok choy» orritik birbideratua)
Txinatar aza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica rapa
AzpiespezieaBrassica rapa subsp. chinensis
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakchinese cabbage(en)Itzuli
BasionimoaBrassica chinensis

Txinatar aza (Brassica rapa subsp.chinensis)Brassicaceae familiako landarebelarkara da, hau da, ortuetan lantzen diren belar itxurakobarazkia. Nahiz etaaza hitza izan, berezarbi (Brassica rapa)azpiespezie bat da.Txinan du jatorria eta oso erabilia da txinatar sukaldaritzan eta Asiakoan oro har. Euskal Herrian eta Europan ere hasi da erabiltzen eta ekoizten azken urteetan. Hosto-mami zuri handiak, hosto berde zabalak eta pella handiak dituzte,[1]zerbaren itxurakoak. Beste izen batzuk ere baditu:Pak Choi,Paksoi edoBok Choy.

Zaporea eta erabilera sukaldaritzan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ohiko azaren antzerako zaporea du, baina, askoz suabeagoa da.[1] Txikoriaren, arbiaren eta azaren zaporeak gogorarazten du. Sukaldean, txikiturik, gordinik (gaztea denean bereziki), gutxi egosita, entsaladan eta gratinaturik jan daitezke.Wokean,soja saltsarekin etaanakardoekin ere oso ondo geratzen dira.[2][3][4] Beste azen modura, zuntz, ur etabitaminatan oso aberatsa da, kaloria gutxi dauka, asegarria da eta aldi berean liraina eta digeritzeko erraza.

Barietateak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Pekinensis

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Aza txinatarra pekinensis (Pe tsai)

Hosto berde eta luzeak,peziolo zuriak. Ipar Txinan kultibatzen denez,Pe (iparra)tsai (landarea) du izena. 50-60 cm-ko altuera izatera iristen da.[1]

Chinensis

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

HasieranLinnaeusek landare hauekBrassica chinensis barnean sailkatu zituen. Landare hauek ez dira burubiltzen, hosto leun eta ilun berde dira (zerba baten antzekoak). Beste barietatea baino txikiagoa izaten da, ez da 40 cm-ra iristen.[1]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abcd«Aza asiarra» baratzeparkea.ekogunea.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  2. «Asiako azak, gure baratze eta platerentzat aproposak | Karabeleko» www.karabeleko.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  3. (Gaztelaniaz)Fuchs, Liliana. (2017-02-13). Pak choi, la col asiática que parece una acelga: cómo usarla en la cocina. (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).
  4. (Gaztelaniaz)«Pak Choi - Juan Mari Arzak» hogarmania.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-03).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Txinatar_aza&oldid=8424324"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp