Bojan Krkić Pérez (serbieraz:Бојан Кркић Перез;1990ekoabuztuaren 28a - ), ezagunagoaBojan izenarekin,Katalunian jaiotakofutbolaria da. Gaur egunDeportivo Alavesen jokatzen du,Stoke Cityren lagapenaren ondorioz.
TxikitanBartzelona FCan jokatzen zuen, gazte mailako kategoriatan. 17 urte eta 19 egun zituela jokatu zuen lehen partida lehen taldearekin,Lionel Messik ezarritako erekorra gaindituz. Lehen denboraldi horretan 12 gol sartu zituen 48 partidatan. Lau urte pasa zituenCamp Noun jokatzen, 41 gol sartu zituelarik 162 partidatan. 2011anAS Romak fitxatu zuen, 12 milioi euro ordianduta. Erroman zegoela 37 aldiz jokatu zuen eta 7 gol sartu zituen 2011-12 denboraldian. Hurrengo urtean lagata jokatu zuenAC Milanen, hiru gol sartuz 27 partidatan.
Romak ez zuen bere kontratua luzatu eta, beraz Bartzelonara itzuli zen, berriro lagataAmsterdamgo Ajaxera joan zen arte. 2014anStoke Cityk fitxatu zuen, 1,8 milioi euro ordainduz.