Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Boio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaBoio
Motaisolated human group(en)Itzuli etaetnia
KontinenteaEuropa
Hedapen mapa
Boioen migrazio mugimenduak Europan barna
Boioen migrazio mugimenduak

Boioak,Galian jatorria zuten zelta herri bat izan ziren, garai goiztiarretatik gorpu errausketa praktikatzen zutena. Bi taldetan banatu ziren,Europa erdialdera abiatu zen bat, etaItaliako penintsularen iparraldean barneratu zen beste bat.

Talde hauetako bat, gaur egunTxekiar Errepublikako eskualdeetako bat denBohemian finkatu zenK.a. V. mendean, eta, aditu batzuen arabera, eskualdeari izena eman zioten, Bohemiak, dirudienez,boioen bizilekua esan nahi baitu. Eskualdetik,markomanoek kanporatu zituztenI. mendean.

Beste taldea,Italian sartu zenK.a. 400 inguruan,senoiekin batera, etaPo ibaiaren haranean finkatu ziren. Felsina etruriar hiriak, bere izena, Bononia izen zeltagatik aldatu zuen (egungoBolonia dena), boioen hiriburu bihurtu zen hiria.

K.a. 218an etaBigarren Gerra Punikoa gertatzen ari zen bitartean,Anibalen tropei laguntza eman zieten. Urte batzuk beranduago,K.a. 191n,Erromak behin betirako garaitu zituen, errepresalia krudelak jasanez etaAlpeen beste aldera erbesteratuak izanez.

  • Boioen estatera baten aurkia.
    Boioen estatera baten aurkia.
  • Boioen estatera baten ifrentzua.
    Boioen estatera baten ifrentzua.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Boio&oldid=9199979"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp