Karlomagnok IX mendean bi merkatu-bidek bat egiten zuten eremuan sortu omen zuen herria. Dena den, bere lehen aipamenaKoloniako artzapezpikuak egin zuenCofbuokheim izenarekin 1041ean. 1321ean herri eskubideak jaso zituen, baina herri txikia izaten jarraitu zuen XIX. mendera arte.
Ikatz eta altzairuaren industria sortu zenean Bochumen biztanleria 4.500etik (1850) 100.000raino igo zen (1914). Populazio hazkuntza hori inguruko herriak bereganatzeagatik eta Poloniatik etorritako immigrante andanagatik izan zen.
Ruhr eremuan armagintza industria ugari zegoenez,Bigarren Mundu Gerran bereziki eraso zioten 1943 eta 1944an. Hiriaren %38 "bakarrik" deuseztu zen, baina industria eremu ia guztia suntsitu zuten.
Gerraren ondoren, britainiarrek okupaturiko Alemanian etxerik gabe gelditutako jendearentzat bi errefuxiatu eremu ezarri behar izan zituzten. Oraindik ere eztanda egin gabeko bonbak topatzen dira aldian aldian.
Udaletxea (Rathaus): 1927 eta 1931 artean eraiki zen Karl Roth arkitektuaren diseinu modernoari jarraiki. Brontzezko estatua ugari zeuden, baina denak urtu ziren gerrarako. 1943ko bonbaketak bete-betean jo zuen hiria eta kalteak ugariak izan ziren. August Vogelek eginiko iturri biek ordea, (Edertasunaren iturria eta Alaitasunaren iturria) ez zuten kalterik izan. 1951n 28 kanpaidun kariloia ezarri zen.
San Pedro eta San pabloren eliza (Propsteikirche): Bochumeko eliza zaharrena da. Karlomagnok 785-800 artean eraikia dela esaten da. XI. eta XVI. mendeetan berreraikia da.
San Pabloren eliza (Pauluskirche): Erreformaren ondorenkatolikoek etaprotestanteek istiluak izaten zituztela eta, bigarren eliza bat eraiki behar izan zen. Hau da hiriko eliza protestante nagusia.
Blankenstein gaztelua (Burg Blankenstein): XIII. mendean eraikitako gaztelua da, gaur egun atea eta dorre bat baino ez dira ageri.
Haus Kemnade gaztelua: Lubaki batek babesturiko gaztelua da. 1393an aipatu zen lehenengo aldiz;pizkunde garaiko etabarroko estiloko gehikuntzak ditu.
Rietkötter garagardotegi zaharra (Altes Brauhaus Rietkötter): Bochumeko etxe zaharrenetakoa da, 1630ean eraiki baitzen. 1777an bihurtu zen garagardotegi.
Hiriko futbol taldea denVfL Bochum gaur egun bigarren mailan ari bada ere, garai hobeak ezagutu ditu. 1997an eta 2004ean bosgarren egin zuenBundesligan eta birritan izan daKopako finalista, 1968an eta 1988an. Europan ere jokatu du,UEFA Kopan hain zuzen ere.