Bled (ˈbleːt ahoskatua), (alemanez:Veldes),Esloveniako hiria da,Karniola Garaian dagoena. 2014ko erroldaren arabera 8.192 biztanle ditu. Esloveniako hiri turistikoenetakoa da.
Karavanke mendilerroaren hegoaldean kokaturik dago etaAustriarekiko muga 50 kilometrotara dauka.Bled aintziraren ertzean kokatzen da,Pokljuka lautadan. Biak ala biak ereTriglav Parke Nazionalaren barnean daude.
Bledeko lurraldeaMesolito garaitik izan da populatua baina gaur egungo herriguneak k.o. 600 urtearen inguruko asentamendueslaviarrean dauka jatorria. 788an Carantania printzerriafrankoek konkistatu zuten eta bavariarren esku gelditu zen Bled.
Lehenengo aipamena ordea Karniolako markako agiri batean agertzen da, 1004anUeldes izenarekin. 1011ean gaztelua aipatzen da. Bi agirietanHenrike II.a enperadoreak lurraldeaBrixengo printze-apezpikuari ematen dio eta bere menpe jarraitu zuen hurrengo 800 urtetan. Dena den, apezpikuak 300 kilometrotara zuen egoitza eta oso gutxitan bisitatu izan zuen Beld. Kontrol gutxi honen ondorioz XVI mendean protestantismoa nagusitu zen Bleden denbora luzez izan ez zen arren.
1808an Brixengo apezpikuaren menpe izatetikAustria-Hungariako Inperioaren parte izatera pasa zen, baina urte bereanNapoleondar Gerretan Iliriar probintzietan sartu zuten. 1813an Austriak berreskuratu zuen eta 1838an berriz ere Brixengo apezpikuari eman zion. 1848an sistema feudala bertan behera utzi zen eta industrializazioa iritsi zen Bledera. Arnold Rikli (1823–1906) naturopata suitzarrak Bledeko klima epela osasunerako egokia zela aldarrikatu zuen eta bainuetxe turismoa bultzatu zuen nabarmen. Mundu guztiko aristokratak etorri ziren denboraldiak bertan igarotzera.
1918an Austria-Hungariako inperioa desegin zen eta Jugoslaviaren parte bihurtu zen. 1947anJosip Broz Titok bertan eraiki zuen bere egoitza.
2011 urtean Munduko arraunketa txapelketak antolatu ziren Bled aintziran, aurrez 1966, 1979 eta 1989an ere bertan jokatu ziren. Xake txapelketa garrantzitsuak ere izan dira bertan, 1961 eta 2002an kasu.