Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bizkarrezur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau hezurrari buruzkoa da; musika taldea gaitzat duena beste hau da: «Bizkar Hezurra»
Bizkarrezur
Xehetasunak
Honen parteHezurdura
Kokapenabizkarra
Konponenteakcervical spine(en)Itzuli
thoracic spine(en)Itzuli
lumbar spine(en)Itzuli
Sakroa
Kokzixa
Artikulazioaburezurra
Pelbisa
Kutxa torazikoa
Latinezcolumna vertebralis
Terminologia anatomikoa

Bizkarrezurra edoerrakiaornodunenbizkarrean zehar doanornoz osatutakohezur multzoa da. Bizkarrezurra,eskeleto axialaren parte da[1].

Gizakion bizkarrezurraornoez etaornoarteko diskoez osaturik dago. Ornoak beren posizioaren arabera izendatzen dira, eta erreferentzia-puntu anatomiko gisa erabil daitezke prozedura batzuk gidatzeko; besteak beste, gerrialdekoziztadak (anestesia epidurala, errakideoa, eta abar). Bizkarrezurraren baitan sortzen den barrunbea, bizkarrezur-kanala deitzen da eta bere funtzioa, bertatik pasatzen denbizkarrezur-muina ezkutatu eta babestea da[2].

Hezur eta kartilagoz osaturik dagoen egitura konplexua da; artikulatua eta erresistentea. Bizkarrezurra malgua izaten da eta gorputz emborraren mugimendua ahalbidetzen du; baina malgutasun hori ez da berdina egitura osoan zehar.

Egitura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

50.000 animalia-espezie inguruk dute bizkarrezurra[3]. Animalia motaren arabera, orno kopurua eta erregio motak aldatu egiten dira.

Arrainetan, erregio tronkala eta isats-aldea bereizten dira. Tetrapodoetan, lepo-aldea eta gerrialdea gehitzen dira.Ugaztunetan aldiz, erregio tronkala, alderdi toraziko eta lunbarrean bereizten da.

Gizakia, normalean, 33 ornorekin jaiotzen da eta heldutasunera iristean, 26 izan oi ditu[4]: 7orno zerbikal, 12toraziko, 5lunbar,sakroa etakokzixa.

Goitik hasita, lehen 24 ornoakornoarteko diskoen bidez artikulatzen eta bereizten dira, eta beheko azken bederatziak, helduetan, beren artean fusionaturik daude; bost sakroan eta lau kokzixean.

Ornoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ornoa
Ohiko orno baten egitura

Orno tipikoen egituran bi zati bereizten dira:gorputza etaarkua[5]. Gorputza aurreko aldean aurkitzen da eta zilindro forma du. Orno-arkua berriz, atzeruntz orientaturik kokatzen da; hau da, pertsonaren atzeko aldean geratzen den atala da . Bi zatien arten, orno-foramen edo bizkarrezur-kanal izeneko zuloa eratzen da, bizkarrezur-muinari pasabidea eta babesa emanez.

Ornoaren alboko ikuspegia

Sakroa eta kokzia fusionaturiko ornoz osaturik daudenez, ez dute foramenik beren baitan.

Orno-arkuan,apofisiak deritzen hezur protuberantziak bereitzten dira. Hiru motatako apofisiak daude:

  • Arantza apofisia[6]: Edoapofisi zorrotza. Bakarra da. Arkuaren erditik atzerutz irteten den hezur xafla da. Bertan lotzen dira arantza muskuluak.
  • Zehar apofisiak: Bi dira, ezker eta eskuin eta izenak dioen bezala, zeharka atzerantz doaz. Hauen gainetik nerbio rakideoa igarotzen da eta honez gain, muskulu eta ligamentuekin ere lotzen dira.
  • Apofisi artikularrak: Ornoen arteko artikulazioa ahalbidetzen dute. Lau dira (bi goikaldean eta bi behekaldean) eta simetrikoki kokaturik daude bizkarrezun-kanalaren bi aldeetan. Orno baten behekaldeko apofisi artikularrak, hurrengo ornoaren goikaldekoekin artikulatzen dira.

Ornoarteko diskoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Ornoarteko diskoa
Ornoarteko diskoa

Ornoarteko diskoa ornoak bizkarrezurretik bereizten dituen kuxin bakoitza da. Egiturakartilaginosoa dute eta ornoen mugimendu arinak antolatu eta ahalbidetzen ditu. Ornoen artean kokatzen dira eta hauek elkarrekin mantentzen dituztenlokailu gisa jarduten dute, bata bestearen artean irristatzea eraginez eta bizkarrezurraren mugimendua ahalbidetuz[7]. Maila zerbikal, dortsal eta lunbarrean dauden bi ornoen arteko egitura da. Bi zati ditu:

  • Nukleo mamitsua (nucleus pulposus): erdiko zatia da, gelatinakara motakoa. Ornoen arteko konpresio-indarrak xurgatu eta murrizten ditu.
  • Zuntzezko eraztuna (annulus fibrosus): fibrokartilagoko eremu zabalago bat inguratzen duen kolagenozko kanpo-eraztun batek osatzen du. Horrela, ornoen arteko errotazioa mugatzen du.

Funtzioak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkarrezurraren funtzioak askotarikoak dira. Gehien bat sostengu estatiko eta dinamikoko elementu gisa parte hartzen du etaornodunengrabitate-zentroa mantentzen laguntzen duen faktoreetako bat da.[8]

Bizkarrezurrabizkarrezur-muina babesten duen eskeletoaren euskarri-egitura nagusia da, eta gizakia “zutik” mugitzeko aukera ematen du, oreka galdu gabe. Honez gain, garezurraren euskarri ere bada.

Gainera bizkarrezur-muina babesten duen egitura nagusia da.

Bizkarrezur-muina

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bizkarrezur-muina eta nerbio espinala

Bizkarrezur-kanalaren barruan doan nerbio-kordoia da,garunaren luzapentzat jo daitekeena. Garunarekin batera,nerbio-sistema zentrala osatzen du. Bizkarrezur-muinak informazioa garraiatzen du garunetik gorputzera eta gorputzetik garunera. Muinasubstantzia gris etazuriaz osaturik dago. Garunean ez bezala, substantzia grisa (gorputz neuronalak) muinaren barrualdean kokatzen da, eta substantiza zuria (axoiak) aldiz, kanpoaldean[9].

Bizkarrezur-muinetik 31 parenerbio espinala sortzen dira[10]. Nerbio espinal hauek, ornoen alboetatik irteten dira gorputzeruntz: zortzi zerbikaletan, hamabi torazikotan, bost lunbarretan, bost sakroan eta bat kokzian.

Bizkarrezurraren atalak gizakietan

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erregio bakoitzeko ornoak forma eta tamaina desberdinak dituzte. Bakoitzaren ezaugarri indibidualen eta kokapenaren arabera, izen desberdina jasotzen dute.

  • Erregio zerbikala (7 orno, C1-C7)
  • Erregio torazikoa edo dortsala (12 orno, T1-T12)
  • Erregio lumbarra (5 orno, L1-L5)
  • Sakroa (5 orno, S1-S5)
  • Kokzia (4 orno)

Erregio zerbikala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erregio zerbikala
Erregio zerbikala

Lepoaldean kokatzen diren eta honen mugimendua ahalbidetzen duten zazpi hezurrek osaturiko atala da. Orno txiki eta delikatuak dira. Erregio zerbikala bi ataletan banatzen da; goiko bizkarrezur zerbikala eta behekoa.

Goi bizkarrezur zerbikala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Mugimendu zibernetikoa ahalbidetzen duten egiturek osatzen dute. Inplikatutako lehenen ornoa,Atlas izenez ezagutzen da (C1). Garezurrarekin artikulatzen da burua gora eta behera mugitzea ahalbidetuz. Artikulazio honi, atlanto-okkzipitala deitzen zaio.

Bigarrena,Axis-a (C2), orno zerbikal sendoena da. Honi esker, ezker-eskuin mugimendua egin daiteke. C1-C2 arteko artikulazioa atlanto-axiala deitzen da. Orno hauek, ez dituzte gainontzeko ornoen ezaugarriak betetzen; horregatik, orno atipikoak deritze[11]. Honez gain, haipatutako bi artikulazioetan, ez dago ornoarteko diskorik.

  • Atlas ornoa
    Atlas ornoa
  • Axis ornoa
    Axis ornoa
  • Artikulazio atlanto-okzipitala
    Artikulazio atlanto-okzipitala
  • Artikulazio atlanto-axiala
    Artikulazio atlanto-axiala

Bizkarrezur zerbikal baxua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Atal honetako orno eta artikulazioek bi motatako mugimenduak ahalbidetzen dituzte: flexoluzapena eta inklinazio-errotazio mugimendu mistoa. Gainera, erraboil eta bizkarrezur-muinaren babeste funtzioak betetzen ditu; baita burua egonkortzen eta euste funtzioa ere. C2-C3 artikulzioak ematen dio hasiera atal honi, bizkarrezurreko lehen ornoarteko diskoa bertan kokatzen delarik.

Erregio torazikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erregio dortsala edo torazikoa
Erregio dortsal/torazikoa

Erregio toraziko edo dortsala ere deitzen zaio bizkarrezurraren atal honi. Hamabi hezurrez osaturiko bizkarrezurraren erregio zentrala da. Orokorrean,gehiegizko mugimenduak saihesteko zurruntasun handia duen atala da. Ornoen tamaina handitzen joaten da garezurretik aldendu eta gerrira gerturatzen den heinean.

Orno hauen ezaugarri nagusia, bi alboetan sahietsekin artikulatzeko dituzten gainzalak dira. Orno toraziko huek,sahietsek etabularrezurrak, bizi-organoak (bihotza,birikak etaodol hodi garrantzitsuak) babesten dituztenkaxa-torazikoa osatzen dute.

Erregio lumbarra

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bost hezurrrek osaturiko atala. Erregio honetako ornoak handienak dira eta oso egitura sendoa dute; pisu handia jasaten baitute. Flexio-luzapen mugimendu esnguratsuaa ahalbidetzen dute, baita alboko flexioa eta errotazio margen txiki bat ere.

Sakroa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakroa eta pelbisa

Sakroa edo errain-hezurra, bost orno fusionatuk osatzen duten piramide formako hezur motz eta simetrikoa da. Erregio honetan ez dago ornoarteko diskorik ezta bizkarrezur-kanalik ere. Oinarria, erpina eta lau aurpegi ditu (aurrealdea, atzekaldea lateralak).

Sakroa, bi alboetan pelbisaren hezurkoxalekin artikulatzen da[4]. Giltzadura hori finkoa da eta haurdunaldiaren azken aldian bakarrik mugi daiteke. Aurretik atzerako balantza moduko mugimendu txiki batzuk eginez, fetoa erditze-kanaletik igarotzea errazten dute[6].

Kuriositate moduan, erromatarrek izen hori eman zioten, sakrifizioetan jainkoei eskaintzen zitzaien "hezur sakratua" zelako[12].

Kokzia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Kokzia

Kokzia edo uzkornoa, lau orno fusionatuk osaturiko hezurtxoa da (batzuetan 6 ere izan daitezke)[6]. Sakroan bazala, hauen artean ez dago ornoarteko diskorik. Sakroaren erpinarekin artikulatzen da[13]. Uzkornoa errudimentarioa da gizakietan, eta beste animalia-espezie batzuen isatsaren aztarnatzat hartzen da[6].

Giza bizkarrezurraren kurbadurak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkarrezurreko kurbadurakornoen formagatik, baitaornoarteko diskoen formagatik sortzen dira. Gizakietan, bizkarrezurrak zenbait kurba ditu:zerbikala,torazikoa,lunbarra etapelbikoa.

Kurba zerbikalakonbexua da aurrerantz; kurba guztietan gutxien markatzen dena da. Kurba torazikoa, aurrerantzkonkaboa da. Gerrialdekoa nabarmenagoa da emakumeetan gizonetan baino. Konkaboa da aurrerantz, etakurba lordotikoa deitzen zaio. Pelbis-kurba kokzian amaitzen da.

Giza bizkarrezurrak bi kurbadura mota nagusi ditu: aurretiko-atzeragokoak (bentrodorsalak) eta lateralak[14].

Kurbatura bentrodortsalak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Kurbatura normalak. Zifos dortsala eta lordosi lumbarra

Bi kurbadura mota deskribatzen dira: zifosia eta lordosia[15]. Zifosia, sabelaldera (aurrera) konkaboa eta dortsaleko (atzealdera) konbexitatea duen kurbadura da. Lordosia, aldiz, sabeleko konbexitatea eta dortsaleko konkabotasuna duen kurbadura da. Giza bizkarrezurra lau erregiotan banatzen da, eta horietako bakoitzak kurbadura mota bereizgarria du:

Jaioberrietan, bizkarrezurrak zifosi zerbikal handi bat besterik ez du. Lordosi lunbarra eta zerbikala gero agertzen dira.

Kurbadura lateralak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gizakietan, bizkarrezurrak kurbadura torazikoa ohartezina du. Gorputzaren alde funtzionalaren kontrako konbexutasuna izaten du; hau da, ezkertiek eskuinerantz izango dute kurbaduera eta eskubiez ezkerrerantz . Biztanleen artean izaera eskuina nagusi denez, gehienek ezkerreko konbexitateko kurbadura lateral torazikoa dute[16]

Kurbadura patologikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Eskoliosia

Bizkarrezurreko gehiegizko kurbadura edo kurbadura anormalak, bizkarreko gaixotasun edo patologia gisa sailkatzen dira. Ezohiko kurbadura ohikoenak hauek dira:

  • Zifosi torazikoa (hiperzifosia): gehiegizko kurbadura zifotikoa (konbexua) da plano sagitalean. Horrek "joroba" edo konkor deritzona sortzen du[17].Osteoporosiaren ondorio arruntetako bat den arren, kondizio hau multifaktoriala da eta gizonetan emakumeetan baino gehiago ematen da[18]
  • Lordosi lunbarra (hiperlordosia): gehiegizko kurbadura lordotikoa (konkaboa) da plano sagitalean. Hiperlordosi lunbarra deitu oi zaio.Haurdunaldian zehar maiz gertatzen den egoera da; baina erditzean, kurbadura berriro egoera normalera bueltatzen da.
  • Eskoliosia: Kurbadura lateralari dagokio. Kurbadura anormal arruntena da; biztanleen %0,5ak pairatzen du. Ohikoagoa da emakumeen artean[19], eta orno baten edo gehiagoren bi aldeen hazkunde desorekatuaren ondorio izan daiteke. Biriketakoatelektasiak eragin ditzake eskoliosiak (biriketako lobulu baten edo gehiagoren deflazio partziala edo osoa),asma edopneumotoraxa pairatu duten pazienteetan ikusi den bezala.
  • Zifoeskoliosia, zifosi eta eskoliosiaren konbinazioa.

Patogenia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkarrezurrean hainbat patologia existizen dira. Besteak beste, lehen haipatutako kurbadurei dagozkienak (Hiperzifosia, hiperlordosia eta eskoliosia) eta jarraian azalduko direnak. Batzuk sortzetiko gaixotasunak dira, bestak aldiz, bizitzan gertatzen diren aldaketek eragin ditzakete (zahartze prozesua, istripuak, tumoreak, eta abar)

Arantza bifidoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Arantza bididoa

Sortzetiko malformazioa da. Embrioioaren garapen prozesuanhodi neurala ez da ongi ixten eta ondorioz, bizkarrezurra garatzean, orno-arkua ez da ongi formatu eta ixten[20]. Batzuetan,meninge espinalak eta bizkarrezur-muina, ondo itxi ez den orno-arkutik kanporantz irteten dira; horriarantza bifido kistikoa deitzen zaio. Protrusio hau gertatzen ez denean, ezkutukoarantza bifidoa deitzen zaio. Kasu batzuetan, orno-arku guztiak osatugabe egon daitezke.[21]

Klippel Feil sindromea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Sortzetiko gaixotasuna da. Gutxienez bi orno zerbikal fusionatzen direnean ematen da. Sintoma ohikoenak hauek dira: lepo motza, garondoan beheko lerroa eta bizkarrezurraren goiko aldearen mugikortasun mugatua[22].

Hernia diskala[23]

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Hernia diskala

Ornoarteko diskoaren kanpoko eraztunean, hau da, zuntzezko eraztunean (anulus fibrosus) gertatzen den desplazamendu edo urradura baten emaitza da. Gertakari honen ondorioz, nukleo mamitsua (gelatina leun motako materiala) bere lekutik irten eta hernia izeneko irtengunea sortzen da. Irtengune honek, kokapenaren arabera, inguruko nerbio espinaletan zein orno muinean presioa eragin dezake, mina sorraraziz. Adibideetako bat,ziatika[24] da.

Kasu batzuetan zuntzezko eraztuna konkortuta egon daiteke, baina urratu gabe; beraz. nukleo mamitsua ez da irteten bere tokitik. Kondizio honi,protusio deritzo eta herniak baina arinagoak dira.

Bizkarrezur-kanalaren estenosia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkarrezur-estenosia bizkarrezurreko edozein erregiotan gerta daitekeen bizkarrezur-kanalaren estutze bat da. Kanal estuak bizkarrezur-muinean edo nerbio-sustraietan presioa eragiten du[25] eta defizit neurologikoa eragin dezake. Sintomek besoetako edo hanketako mina, logalea edo ahultasuna ekar dezakete; baitamaskuriaren kontrola galtzea,heste-kontrola galtzea edodisfuntzio sexuala pairatzea.[25]

Listesi

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Listesi edo espondilolistesi bat, orno baten aldameneko orno batekiko desplazamendua da; bizkarrezurra deslerrokatuz.

Muineko lesioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Paraplejia motak

Bizkarrezur-muineko lesioa bizkarrezur-muinari egindako kaltea da, edozein mailatan gerta daiteke eta aldi baterako edo betiko ondorioak eragin ditzake. Sintomak, kaltea gertatu den kokapenetik, beheranzkoak izaten dira eta mugimendua eta/edo sentsibilitateari eragiten die[26]. Kokapenaren eta larritasunaren arabera, sintomak aldatu egiten dira, sormintzetik paralisiraino; hesteetako edo maskurikoinkontinentzia barne. Epe luzeko emaitzak ere asko aldatzen dira, indarberritze osotiktetraplegia edoparaplegia iraunkorrera. Ondorioz, muskulu-atrofia, borondatezko kontrol motorraren galera,espastizitatea, presioak eragindakoultzerak,infekzioak etaarnas arazoak gerta daitezke besteak beste.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Fernando Pardos Martinez, Kenneth Kardong. (2007). Vertebrados Anatomia comparada, funcion y evolucion.. MCGRAW-HILL INTERAMERICANA - M.U.A ISBN978-84-481-9091-0. PMC1178954989. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  2. Romero, L. V. (2015). Anatomía y Fisiología del sistema nervioso. XinXii.
  3. Krogh, David. (2011). Biology : a guide to the natural world. (5th ed. argitaraldia) Benjamin Cummings ISBN978-0-321-61655-5. PMC649077636. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  4. abDrake, Richard L.. (2005). Gray's anatomy for students. Elsevier/Churchill Livingstone ISBN0-443-06612-4. PMC55139039. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  5. Biomecánica de la columna vertebral. Canarias médica y quirúrgica.
  6. abcd Traumatologia hiztegia. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco 2017 ISBN978-84-457-3430-8. PMC1050743351. (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  7. 1972-, Monasterio Uría, Álex,. (2008). Columna sana. Editorial Paidotribo ISBN978-84-8019-962-9. PMC310073610. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  8. La Fundación Kovacs: Espalda.org - Cómo es y como funciona la espalda.
  9. Alvarez Davila, Katherine Evelig. (2017). Medula espinal. Universidad Inca Garcilaso de la Vega, 17-19 or..[Betiko hautsitako esteka]
  10. Netter, Frank H.. Atlas de anatomía humana. 5ª edición.. Elsevier, 159 or..
  11. (Gaztelaniaz)Sanabria, M.V. (2012). Anatomía y exploración física de la columna cervical y torácica. Medicina Legal de Costa Rica, 29(2),. Medicina Legal de Costa Rica, 77-92 or. ISBNISSN 2215-5287..
  12. Diccionario etimológico.
  13. Ortiz-Maldonado, Jessie Karolina. (2016). Anatomía de la columna vertebral. Actualidades. Revista Mexicana de Anestesiologia. Vol. 39.
  14. Anatomía humana. 4° edición - Buenos Aires: Médica Panamericana; Tomo 1, Página 43. or..
  15. Alteraciones de la columna vertebral.. España: Universidad de Murcia.
  16. La columna vertebral..
  17. (Ingelesez)Fon, Gt; Pitt, Mj; Thies, Ac. (1980-05-01). «Thoracic kyphosis: range in normal subjects» American Journal of Roentgenology 134 (5): 979–983.  doi:10.2214/ajr.134.5.979. ISSN0361-803X. (Noiz kontsultatua: 2023-03-08).
  18. What is Kyphosis? Causes, Symptoms And Treatment. Your Body Posture.
  19. Tejeda Ortho-tips. ;7(2):75-82., BM. (2011). Escoliosis: concepto, etiología y clasificación.. Ortho-tips. 7 (2), 75-82 or..
  20. (Ingelesez) «Spina Bifida: Condition Information»..
  21. ISBN978-1-4160-6257-8..
  22. (Gaztelaniaz) Síndrome de Klippel Feil. National Center for Advancing Translational Sciences.
  23. Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]..
  24. Euskalterm.. (2015). [Gaixotasunak Hiztegia]. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).
  25. ab "Spinal Stenosis". National Institute of Arthritis and Musculoskeletal and Skin Diseases..
  26. Entendiendo la lesión medular: Parte 1—El cuerpo antes y después de la lesión. Model System Knowledge Translation Center (MSKTC).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bizkarrezur&oldid=9987012"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp