KostaldeaPlentzian. Inguruak oso labartsuak dira, baina Butroek laugune bat sortzen du Plentzia etaGorliz artean
Bizkaiko kostaldea malkartsua da, baina orokorrean hondartza handiak daude. Gainera bi itsas-adar daude bertan:Nerbioiko itsasadarra etaUrdaibai.
Bizkaiko kostaldean bost alde nagusi egin ditzakegu errazago aztertzeko. LehenengoaMuskizetikAbrara doa, bigarrenaAbratikPlentziara, hirugarrena hortikUrdaibaira, laugarrenaUrdaibai bera litzateke, eta bosgarrena UrdaibaitikOndarroara. Gune hauetariko bakoitzak bere ezaugarriak ditu, nahiz eta oro har, nahiko antzekoak izan.
Bizkaiko kostan Euskal Herrian iparralderen dagoen lekuetako bat dago,Matxitxako lurmuturra. Gainera, hainbat irla eta irlatxo daude,Billano,Izaro edoAketxe besteak beste.
Kostako gune batzuetan itsasoak hegi handiekin topo egiten du, adibidez,Ogoño lurmuturran, 200 metro baino gehiago dituena.
Bizkaiko ibaien mapa, arroen arabera koloreztatuta.
Bizkaiko ibaiak laburrak dira, eta urte osoan dute ura.Ibaizabalen arroak hartzen du ur gehien, baina badira garrantzia duten beste ibai batzuk, hala nolaLea,Oka etaButroe.
Bizkaiko klimaklima ozeanikoa da, tenperatura ertainekin eta urte osoan zehar banatutako euriarekin. Barnealdea hotzagoa da, etaOtxandion edoUrduñan, adibidez,klima kontinentalerako trantsizioa dago. Elurra gehiagotan egiten du mendietan.
Bilbon, 1.200mm ur erortzen dira urtero, eta batez besteko tenperaturak 9 °Ctik 20 °Cra bitartekoak dira.
Beste bi puntu hartuta klimaren estremoak ikusiko genituzke. Horretarako klima hotza eta euritsua duenOtxandio eta klima epelagoa eta haizetsuagoa duenGalea Lurmuturra hartuko genituzke:
Otxandioko batez besteko tenperaturak eta tenperatura maximoen eta minimoen batezbestekoa adierazten duen grafika. Ikus tenperatura tartea -5etik 30era dela eta minimoa eta maximoaren artean diferentzia handia dagoela.
Punta Galean tenperaturak leunagoak dira eta haize ufada handiak izaten dira, batez ere negu partean. Ikusi batez besteko tenperaturak ez direla normalean 0tik behera ez 25etik gora joaten eta aldeak txikiak direla.
Natura 2000 sareak babesa eta kontserbazioa behar duten guneak zerrendatzen ditu[1]. Bizkaian badaude horietako gune batzuk, mendiguneak zein ibai bazterrak babesten dituztenak.
Babes Bereziko Eremuak bi dira:Gorobel mendilerroa,Urduñako hegoaldean, Arabatik ere hedatzen dena. Urdaibaiko itsasadarra bera babestuta dago, natura gune nagusia baita.
Basogintza jarduera nabarmena da Bizkaian. Bertako zuhaiztiak moztu ziren aspaldi etapinua zeineukaliptoa erruz landatu dira,papergintza industrian erabiltzeko, batik-bat. Hori dela eta, mendi askotan aurki daitezkeen espezieak ez dira bertakoak.
Bizkaiko historiapaleolitikoan hasi zen, hainbat kobazulotan aurkitu ziren margoek adierazten duten bezala.Erromatarrek eragin eskasa izan zuten lurraldean eta hori dela etaeuskarak bizirik dirau gaurdaino.
Bizkaia beraErdi Aroan eratu zen, eta1200. urteanGaztelak konkistatu zuen arte nafarra izan zen. Nafarroako lehen errege-leinu xemenotarren lurraldea izan zen[erreferentzia behar].
Paleolitoko artea ere sortu zen. Benta Laperranbisonteak etahartzak irudikatuta daude.Areatzan eta Santimaminen ere hainbat animalia daude: lehenengoan gizakiak, batez ere emakumeak, ikusten dira eta bigarrenean bisontea,zaldiak,ahuntzak...
Neolitoaren lehenengo aztarnakK. a. 4. milurtekoak diraEuskal Herrian, baina aldaketek beste milurteko bat behar izan zuten guztiz gauzatzeko.K. a. 3. milurtekoan abeltzaintza eta nekazaritza sortu ziren. Hala ere, Bizkaian ez zen izan aldaketa handirik etaKobeaga, Santimamine eta Arenatzan aurkitu ziren abeltzaintzaren lehenengo aztarnak:ardiak etaahuntzak.
Buztingintza sortu zen, dekorazio gabekoa,Beaker kultura azaldu zen arte. Bizkai osoan hedatu zen biztanleria, gune irekietan kanpamentuak ezarri zituena, nahiz eta kobazuloak ere erabiltzen jarraitu zuten.
Erromatar geografoek hainbat datu eman zituzten antzinako bizkaitarren inguruan. Euren esanetan bi euskal tribu zeuden gaur egungo Bizkaian:Karistioak etaAutrigoiak. Karistioak Bizkaiaren erdigunean bizi ziren, Bilbotik ekialdera,Arabako iparraldean etaDeba ibarrean. Autrigoiak, berriz, Bizkaia eta Arabako mendebaldean bizi ziren,Kantabria,Errioxa etaBurgosen ere bai. Toponimia aztertuta uste daeuskaraz hitz egiten zutela.[1].Beraz, badirudiBizkaieraren muga Karistioen eremuan zegoela.
Ez dago inongo berririk euskaldunek erromatarrekiko erresistentzia izango zutela esaten duenik, feudalizazioaren garaian izan ezik.Flaviobriga etaPortus Amanus nonbait egongo ziren Bizkaian, baina ez dira orain arte inon aurkitu.Foruan, berriz,Gernikatik gertu, erromatar presentzia argia aurkitu da[2].
Erromatarren garaiko azken aldian, feudalizazioa gertatu zen, eta, badirudi erresistentzia izan zela aldaketa horrekiko, matxinada batzuk tartean.
Bizkaia Nafarroako Erresumaren barruan 1030. urtean.
Erdi Aroaren hasieran Bizkaiko historia ezin daEuskal Herriko historiatik banandu.Bisigodo etaFrankoak behin baino gehiagotan saiatu ziren konkistatzen baina ez zuten lortu etade facto lur independentea izan zen. Garai honetako hainbat agintarikdomuit vascones jartzen zuten euren txanponetan, nahiz eta egia ez zen.
Bizcahia toponimoa topa daiteke 24 aldizDonemiliaga KukulakoBecerro Galicanoan, (gehi sei aldizBizcahie, gehi 3 aldizBizcahiam...). Esate baterako -fol. IIIv-,934. urtean datatuta (baina adituen ustez beranduagokoa[2]):
«
{A}lava, cum suis villis ad suas alfoces pertinentibus, id est, de Losa et de Buradon usque Eznate: ferrum. Per omnes villas, inter domus decem, una reia.
De rivo de Galharraga usque in flumen de Deba, id est, totaBizcahia, et de ipsa Deba usqueSanctum Sebastianumd'Ernanni, id est, totaIpuzcua, a finibusAlava usque ad ora maris. Quicqu<i>d infra est de unaqu<a>que alfoce: singulos boves.
[...] Enneco Lopez, et uxor mea domna Tota, donamus pro anima de filio nostro, Sancio Ennecones, inBizcahia, collazos et hereditates, id est: in Gorritiz, illos palacios de Madariaga, cum omni pertinentia; terras et mazanares de illos salices de Urreguenna Iuso, cum omni pertinentia. In Vertandona, nostra ratione. Et in Catoica, nostra ratione. Et in Gondorso, [...]
Kodex edo behi-larruzko agiritegi berean,Becerro Galicanoan, hogeita lau aldiz aipatuko daBizcahia, behin eta berriro garai hartako grafiaren koherentzia hura zainduz. Bizcahia dokumentatzen da: 574. folioan (1070. urteko datarekin), 570. folioan (1072. urteko datarekin), 226. folioan (1075. urteko datarekin), 579. folioan (1081. urteko datarekin), 571. folioan (1082. urteko datarekin), 68. folioan (1083. urteko datarekin), 516. folioan (1083. urteko datarekin), 566. folioan (1085. urteko datarekin)... Hiru aldiz dokumentatzen da1087. urtean, bi aldiz1088. urtean, berriro ere1195. urtera aldera, eta azkenik, berriro ere,1210. urtean...Bizcahie ere sei aldiz topa daitekeBecerro Galicanoan,Bizcaia behin,Bizcaye beste behin,Bizcahiam hiru aldiz etaBizcaico beste behin.[4]
Gaztelako Erresumarekin egoniko gatazkak handiak izan zirenXI. etaXI. mendeetan. GaztelarrakErrioxako lurjabe handiek lagunduta erreboltak egin zituzten, Gaztelako feudalismoak euren interesak babesten zituelako. Gaztelaren aldekoekHaron zuten euren zentroa, Haroko jaunek lortu baitzuten sortu berri zen Bizkaiaren agintea. Bizkaia honek hasiera bateanUribe,Busturia,Markina,Zornotza etaArratiako eskualdeak hartzen zituen, etaUrduñako hiria ere. X. mendeanMomo Biscahiensis izeneko Bizkaiko konde baten aipua badago ere, hautsi gabeko konde (eta gero jaunen) lerroa 1043. urtean hasten da,Eneko Lopez lehenengoz aipatzen denean. Hala ere Bizkaia azkar izan zenNafarroarekin berbatua eta1199-1200era arte Bizkaiko Jaunek ezin izan zuten euren titulua egonkortu.
Herentziaz Iñigo Lopezen hurrengoek jaso zuten titulua eta1370anJoanes I.a Gaztelakoak infanteak lortu zuen eta berazGaztelako erregeek jaso zuten titulua zuzenean. HorrelaKarlos I.akEspainiako erregearen titulura gehitu zuen, beti ere Bizkaikoforuen zina egiten bazuen. Foru horietan esan behar zuena zen subiranotasuna bizkaitarrengan zetzala, eta beraz Jaunaren kontra erabakiak har zitzaketela.
JaunekGernikako Arbolaren azpian zin egin behar zituzten foruak bertan egiten zelarik Batzar Nagusia.
Napoleonen gerren ostean euskal probintziek euren forua galtzeko arriskua ikusi zutenEspainiar Gorteen tendentzialiberala zela eta. HonekGerra Karlistak sortu zituen, non Bizkaiak karlistak babestu zituen. Herri batzuek, batez ere Bilbok,Madrilekin bat egin zuten. Gerraren bukaeran Bizkaiak zuen autonomia murriztu zen.
2009an 1.152.658 biztanle zituen Bizkaiak (1.148.871 b. 2013-01-01ean[5]). Dentsitatea 519,90 biz/km2ekoa da. Bi datu hauekin Euskal Herriko herrialderik populatuena da.Espainiako probintzien artean dentsitate altuena dutenetatik hirugarrena da, eta populazioari dagokionez bederatzigarrena.
Eskualdeen arabera banaketa eginez gero, populazioaren gehiengoaBilbo Handian bizi dela ikusten dugu. Hala ere, populazioa bertan asko murriztu da1981etik2001erako tartean.Mungialdean, berriz, igo egin da.
Hurrengo grafikoetan ikusten denez azkeneko hamar urteetan guztietan heriotza gehiago egon dira jaiotzak baino. Bakarrik2007an jaio dira emakumezko gehiago hil direnak baino. Datu hauek argi uzten dute populazioaren jaitsiera natural bat dagoela. (Iturria:Eustat)
Migrazioei dagokionez bi joera nagusi izan dira azkeneko urteetan. Hasiera batean,1980ko hamarkadako industria krisiaren ondorioz, aurreko hamarkadetan etorritako hainbat langile berriro ere euren jaioterrietara itzuli ziren, eta horrek saldo negatiboa eman zuen. Baina2000. urtetik aurrera joera hori aldatu eta saldoa positiboa izan da. Ez dago alde handirik migrazioetan gizon eta emakumeen artean.
Bizkaiaren banaketa administratiboak historian zehar izandako gertaerei erantzuten die. Bizkaia udalerritan banatzen da, eta udalerri bakoitzak kudeaketarako, legegintzarako eta lege horiek exekutatzeko eskumenak ditu. Era berean, hainbat udalerri batzen dituzten mankomunitateak daude, zerbitzu publikoen kudeaketarako. Horretaz gain, ofizialki dagoen banaketa bakarrabarruti judizialena da. Zuzenbidearen ikuspuntutik infantzoiak edolur laua bereizi egiten dira forurik gabeko lurretik.
Bizkaiko Foru Zuzenbide Zibilaren arabera,lur laua Bizkaiko Lurralde historikoko lurralde guztiak dira beste zuzenbide bat dutenak kenduta, hau da, hiriak eta hiribilduak kenduta.
Bizkaiko lur lauaren zati dira, orobat,Laudio etaAramaio,[7] nahiz etaArabako udalerriak izan.
Bizkaiko hiriak eta hiribilduak (gorriz), eta lur lauak (laranjaz)Oharra: Bilbon izan ezik, Bizkaiko udalerri guztietan eraikita ez dauden lurrak ere lur lau dira
Bizkaiko hiri eta hiribilduek ekonomia sistema ezberdina zuten. Bestelako forua zuten etaharresiak eraikitzeko eskumena ere bai. Hauek dira Bizkaian dauden hiri eta hiribilduak:
Legearen arabera, Bizkaiko forurik gabeko herriak bakarrik izango dira eraikitako mugen barnean sartzen direnak edo urbanizatuak dauden lurrak. Hiribildua hazten bada lur berri horiek foru propioa izaten jarraituko dute. Bilbon, ordea, udalerriaren hedadura osoa da lur ez aforatua.
Mungia,Larrabetzu etaErrigoiti ere izan ziren hiribilduak, baina herritarrek eskatuta, itzuli egin ziren forura.
Hiribildu batetik elizate bat bereizten bada antzinako forua berreskura dezake.Ajangizek1991n etaArratzuk1992an prozesu hori egin zuten,Gernikatik banandu baitziren.
Gernika munduko herririk zoriontsuena da. Haritz baten gerizpean biltzen den baserritarren batzarrak erabakitzen du arazoez, eta beti hartzen ditu erabakirik zuzenenak.
Bizkaiko antzinako banaketa administratiboan garrantzi berezia zutendeiadar-mendiek. Hauetan deiadar egiten zen Batzar Nagusietara joateko eta sua pizten zen tontorrean. Hurrengoak dira:
Gaur egunEAJ da alderdi hegemonikoa. Ia-ia udalerri guztietan irabazten du etaBizkaiko Foru Aldundiaz gain, gorteetan dauden eserlekuen gehiengoa ere eskuratzen du.
*2011nBildu etaAralar banaturik aurkeztu ziren. 2011ko datuetan bi taldeen jarleku eta bozken batura agertzen da. **2011nEzker Batua-Berdeak koalizioa aurkeztu zen.
Bigarrenak Bilbo etaGasteiz,Logroño etaZaragoza lotzen ditu. Gainera hau N1 errepidearekin batzen deneanMadrila joateko bidea ere bada.
Horretaz gain badira trafiko handia jasatzen duten errepideak,Txorierriko korridorea edoAvanzada moduan. Ezkerraldea eta Uribe Kosta lotzeko eraiki zenArrontegi Zubiak garrantzi handia du garraioari dagokionez.
Bigarren mailako errepideek gainontzeko herriak lotzen dituzte, askotan autopista hauetariko batekin, nahiz eta eurekiko paralelo beste doako errepide bat joan ohi den. HorrelaMungiarantz edoGernikarantz dauden errepideek pisua handia hartzen dute, bietatikBermeora ere irits daitekeelarik.
Azkenik, eta autopista egonda ere,ElorriotikArrasatera doan portuak garrantzi handia du.Barazar etaUrkiola portuek geroz eta erabilera murritzagoa dute, nahiz eta trafikoa mantendu.
Bizkaibus Bizkaiko autobus zerbitzua eskaintzen duen elkartea da.Autobus zerbitzua eskaintzen zuten enpresa ezberdinak batu egin zirenBizkaiko Garraio Partzuergoaren barnean. Batu ziren enpresak,EuskoTren,Adnor,Compañia de Autobuses Vascongados, etaPESA izan ziren besteak beste. Gaur egun 108 linea ezberdin daude, batzuk uda garaikoak baino ez diren arren, adibidez, hondartzetako zerbitzua eskaintzen dituzten lineak.
Bizkaitik orokorrean eta bereziki Bilbotik konpainia ugarik egiten dituzte bidaiak. Euskal Herriko gainontzeko hiriburuekin batzen dituztenak hauexek dira:
Euskal Herritik kanpora ere Bilbotik egin daitezke hainbat bidaia, Bartzelona, Madril, Kantabria, Zaragoza, Andaluzia, Mediterraneoko hainbat lekutara. Era berean ere atzerrira egin daitezke errepidezko bidaiak.
Eragileen arteko koordinaketa kudeatzeazBizkaiko Garraio Partzuergoak arduratzen da. Gainera, eragile guztietan erabiltzeko tituluak jaulkitzen ditu,Barik txartela euskarritzat duela. Hurrengoak dira trenbide lineak:
Bilboko Renfeko Aldirien sareak ere lau linea ditu: C-1 (Bilbo-Abando – Santurtzi), C-2 (Bilbo-Abando – Muskiz), C-3 (Bilbo-Abando – Urduña, eta C-4 (Bilbo-Concordia – Balmaseda).
Renfe Feve
Renfe Fevek zonakatutako linea bat ustiatzen du: R-3b (Bilbo-Concordia – Karrantza).
BilbobusBilbo udalerri barneko autobus zerbitzua da. Sareak 44 linea ditu: hogeitazazpi linea orokor, zortzi auzolinea (A letraz identifikatuta) linea berezi bakarra (E letraz identifikatuta) eta zortzi gautxori (G letraz identifikatuta).
2016an Bilbobusek 25.927.839 bidaiari garraiatu zituen.[12]1995. urtean metroa ezarri ostean bidaiari beherakada handia izan zen.
SopelbusSopela udalerri barneko autobus zerbitzua da. Sopelako herria, Metro geltokia eta hondartza batzen ditu. Autobusa uda garaian ibiltzen daekainaren 15etikirailaren 15era.
Etxebarri BusEtxebarriko udalerri barneko autobus zerbitzua da. Etxebarriko Metro geltokia ireki ondoren ezarri zen autobus zerbitzua, Metroa eta urrun dauden auzoak lotzeko. Lineak egunero 1.000 pertsona inguruk erabiltzen dute.
Tranbia aspaldidanik izan daBilboko parte.XIX. mendean ezarri zen, munduko beste hiri askotan bezala. Hamarkadak pasatu ahala ordea, bere erabilera gutxituz joan zen, eta azkenikXX. mendearen erdialdera kendu egin zen zerbitzua.2002. urtean berreskuratu egin zen zerbitzua.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka Euskal Herriko handiena eta garrantzitsuena da. Urtero,abenduaren lehenengo hamabostaldian, lurralde osoko argitaletxeak batzen diren topagunea da, non bai nobedadeak baita aurreko urteetako liburu eta diskoak ere salgai baitaude.
1965etik antolatu izan da, eta hasieran txikia bazen ere, geroz eta handiagoa den ekimena bilakatu da. Eliza ataritik merkatura igaro zen, gero merkatutik karpa batera, eta gaur egunLandako Erakustazokan antolatzen da.
Bizkaian erreferente kultural nagusi bat da gaur egun.
1997. urtean zabaldua, arte modernoaren azken obrak biltzen ditu, bai kanpokoak, bai Euskal Herriko bertakoak ere.Txillida etaOteizaren lanak erakutsi izan dira museoan.Frank Gehry arkitektoak diseinatu zuen titaniozko eraikina. Zabaldu zenetik mundu osotik etorritako milaka turistak bisitatu dute museoa, eta hiriaren ikur berri bihurtu dute.2005. urtean 900.000 bisitari izan zituen.
1945. urtean zabaldua,Bilbok Estatu mailako arte ederretako museorik onenetarikoa duela esaten dute aditu askok. Fernando Urrutia arkitekto bilbotarrak disenaitu zuen eraikin klasikoa. Ordutik hainbat areto eta eraikin berri gehitu zaizkio museoari. Azken zabalpena 2001. urtean egin zen.
Arte erakusketak egiteaz gain, Bilbon egingo diren hainbat proiektuen erakusketak ere antolatzen dira noizbehinka. Horrez gain, Zinemateka delako programaren barnean garai ezberdinetako zine emanaldiak eskaintzen dira.
Getxoko Kirol Portuan Bizkaiko aquariumik handiena dago. Bertan Mediterraneoko eta Atlantikoko arrainak aurkitu daitezke eta eskolentzako ibilbideak ere antolatzen dituzte.
Gallartan1986an sortuaEuskal Herriko Meatzaritzaren Museoak Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea du helburu, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Museoa dagoen lekua Euskal Herri osoko altuera gutxieneko puntua da (aire zabalean), itsas mailaren azpitik 20 metrora.
Probintzia honetan egunkaririk irakurrienakEl Correo Español etaDeia dira. Biakgaztelaniaz argitaratzen dira (atalen bat izan ezik), eta biek Bizkaian daukate egoitza nagusia.