Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bitinia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromatar Inperioaren mapa116. urtean. Eskuman, Bitinia eta Ponto probintziak nabarmentzen dira.
Gaur egungoTurkiarenXV. mendeko mapa, non Bitinia agertzen den.

Bitinia[1]Asia Txikia iparmendebaldean etaItsaso Beltzaren hegomendebaldean zegoen eskualde bat zen,Kaltzedonia penintsulatik,Heraklea Pontika,Paflagonia,Misia eta Propontide edoMarmara itsasoraino hedatu zena.

Hiriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere hiri nagusienakNizea,Nikomedia,Bursa etaKaltzedonia izan ziren. Nikomedia,K.a. 264an sortu zuenNikomedes I.ak eta eskualdearen hiriburua zen.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erresumaren sorrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Alexandro Handiak,Persiaren konkistan etaGranikoko guduaren ondoren, Spardakosatrapiako hiri greziar guztiak menderatzea lortu zuen. Eskualde honetan sortuko ziren ondorengoPergamo etaBitiniako erresumak. Ondoren,K.a. 323an, Alexandro Handia hil zen etaDiadokoen Lehen Gerra hasi zen, honek irauten zuen bitartean, BasekK.a. 376-K.a. 326, Bitiniaren independentzia lortu zuelarik. Bere seme Zipetes, Bitiniako lehen erregea izango zen.

Erresumaren goraldia eta hedapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Zipetesek, Lisimako eta Seleukoren arteko guduetan parte hartu zuen, Alexandro Handiaren jeneralak zirenak,Antiokori arrakastaz aurre eginez,diadoko eta bere ondorengoekiko independentea zen politika bat hasiz, tronuko bere ondorengoak izan ziren Nikomedes I.a, Prusias I.a eta Prusias II.ak jarraitu zuten politika. Azken bi errege hauek, euren eremua murriztua ikusi zutenPergamoren mesedetan.

Gainbehera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erroma Asia Txikiko kontuetan sartu zenean, Nikomedes II.ak eta Nikomedes III.ak nahi izan zuten Bitiniaren hedapena, sekula ez zen lortu, are, murrizketaren bat ere jasanez,Pontoko errege zenMitridates VI.aren konkisten ondorioz. Nikomedes IV.ak, bere erresumaErromari eman zion hiltzean,K.a. 74an, Ponto eta Bitiniako probintzietan sartu zelarik.

Errege zerrenda

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bitiniako probintzia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ponpeiok antolatu etaPontora lotu zuen.Plinio Gaztea Bitiniako gobernaria izan zen, nork,111. urtean,Trajano enperadoreari bidaltzen zizkion gutun informatiboetan, probintzian kristau asko zegoela esan zuen.

Mitologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Greziar mitologiaren arabera,Idmon,Apolo etaAsteriaren semea, igarle bat zen,Argonautei batuz gero, hil egingo zela iragarri zuena. Hala eta guztiz ere, Argonautekin joan zen, eta, bere iragarpenean iragarri bezala, Bitinia eskualdean hil zen, suge baten horzkadaren ondorioz. Gutxi gora-beheraK.a. 559an,Heraklea Pontika hiriaren sortzaileek, tenplu bat eraiki zuten heroi hau lurperatua izan zen tokian bertan.

Bitxikeria gisa,Kaligula erromatar enperadoreak,40an, hiri honetako gobernari gisa, bere zaldia zenIntzitatus izendatu zuela nabarmendu behar da.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Anatoliako eskualde historikoak


120koErromatar Inperioko probintziak
Akaia |Afrika Prokontsularra |Alpe Cottiae |Alpe Maritimoak |Alpe Poenninae |Arabia Petraea |Armenia |Asia |Asiria |Bitinia |Britania |Dalmazia |Dazia |Egipto |Epiro |Galazia |Galia Akitania |Galia Belgika |Lugdunensis |Narbonensis |Germania Beherea |Germania Garaia |Balear Hispania |Hispania Betika |Hispania Lusitania |Hispania Tarraconensis |Italia |Judea |Kapadozia |Komagene |Korsika eta Sardinia |Kreta eta Zirenaika |Likaonia |Lizia |Mauretania |Mazedonia |Mesia |Norika |Numidia |Osroene |Panfilia |Panonia |Pisidia |Ponto |Rhetia |Sizilia |Siria |Sofene |Trazia |Zilizia |Zipre
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bitinia&oldid=10218920"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp