Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bitamina

Wikipedia, Entziklopedia askea
A bitaminaren formula

Bitaminak organismo bizidunetan zenbait erreakzio metaboliko gerta daitezen behar-beharrezkoak diren sustantzia organikoak dira. Oso kopuru txikiak behar izaten diren arren,giza gorputzak sintetizatu ezin dituenez, ezinbesteko mantenugaiak dira, hau da, behar-beharrezkoa daelikagaien bidez sustantzia hauek jasotzea osasuntsu egoteko.

Gorputzean funtzio erregulatzailea betetzen dute bitaminek entzimenkofaktore lana eginez,koentzima gisa edotalde prostetiko gisa. Honela, bizidunen oinarrizko funtzioetan parte hartzen dute,metabolismoan, mineralen orekan, eta egitura eta ehunen kontserbazioan esaterako. Ez dioteenergiarik ematen organismoari eta egitura funtziorik ere ez dute betetzen.

Bitaminen eskasiakabitaminosi izeneko gaixotasun larriak eragin ditzake. Bestalde, zenbait bitamina behar baino gehiago hartzeak ere ondorio txarrak dakartza,hiperbitaminosia eraginez.

1913anCasimir Funk poloniarrak bitaminak deskribatu zituen lehen aldiz.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bitaminen aurkikuntza urteak eta iturriak
Aurkikuntza urteaBitaminaJanari iturria
1913A bitamina (Erretinola)bakailao gibelaren olioa
1910B1 bitamina (Tiamina)Arroz zahia
1920C bitamina(Azido askorbikoa)Zitrikoak, janari fresko gehienak
1920D bitamina (Kaltziferola)bakailao gibelaren olioa
1920B2 bitamina (Erriboflabina)Okela,Arrautzak
1922E bitamina (Tokoferola)Gari hozi olioa
1926B12 bitamina (Kobalamina)Gibela,Arrautzak
1929K1 bitamina (Filokinona)Barazki berde hostozabalak
1931B5 bitamina (Azido pantotenikoa)Okela, Osoko zerealak
1931B7 bitamina (Biotina)Okela,esnekiak,Arrautzak
1934B6 bitamina (Piridoxina)Okela,esnekiak
1936B3 bitamina (Niazina)Okela,Arrautzak
1941B9 bitamina (Azido folikoa)Barazki berde hostozabalak

Bitaminen aurkikuntza, etametabolismoan duten funtzioaren ezagutza, XX. mendeko aurkikuntza handienetakoa izan dela esan ohi da, nahiz eta bitaminen historiakeskorbuto etaberiberi eritasunekin zerikusia duen, neurri handi batean. Eskorbutoagurutzadako soldaduen bidailagun izan zen XIII. mendetik aurrera, baita itsasgizonena ere, itsas zabalean bidaia luzeak egiten hasi zirenetik beretik;Joan Sebastian Elkano esaterako, eskorbutoak jota hil zen Ozeano Barera egin zuen bigarren bidaian.

Gizakiak fruiturik eta barazki freskorik jan gabe egonaldi luzeak egiten dituenean, arazo ugari sortzen diraC bitaminaren eskasia dela-eta, eta egoera horrek, azkenean, heriotza dakar.

Beriberia eritasun arrunta zen japoniar itsasgizonen artean. Haien dieta azalik gabeko arrozean oinarritzen zen, alegia, tiamina (B) bitaminarik gabekoa zen (bitamina 12 hori laborearen azalean izaten da). Arrozaren azalarekin egindako botikaz sendatzen zen, hain zuzen, eritasun hura. Beraz, antzina ere bazekiten zenbait eritasun elikagaiekin sendatzen zirela, baina ez zuten haren zergatiaren berri.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bitaminen izenatiaminatik dator, hura izan baitzen aurkitu zuten lehena (bitamina, bizitzeko ezinbestekoa denamina); dena dela, gaur egun jakin badakigu bitamina izenaz elkarren artean harremanik ez duten gai elkartu organikoen multzo bat izendatzen dela, etadietan beharrezkoak direla, oso dosi txikietan bada ere, metabolismoak egoki lan egiteko eta osasuntsu egoteko. Beraz, hitz horrekin ez dira adierazten antzekoak diren gai elkartuak, baizik eta funtzio metaboliko antzekoak betetzen dituzten gaiak. Bitaminak, zenbaitetan,probitamina gisa hartzen dira janarietan, hau da, animalien metabolismoak ondoren bitamina bihurtzen dituen molekula gisa.

Bitaminak alfabetoko lehen letren bidez adierazten dira, edo bitamina horren eskasiak sortzen duen eritasunaren aipamena egiten duen izenaren bidez bestela. Askotan letra bera dute bitamina batek baino gehiagok, baina azpi-indize desberdina. Bitamina horiek antzeko ezaugarriak eta antzeko osaera dute, eta gai bakar bezala hartu ziren hasieran (adibidez, B multzoko bitaminak), baina sustantzia bat baino gehiago zirela egiaztatu zen gero.

Ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bitamina horietako askokoentzimak dira, hau da, entzimekin batera jarduten dute izaki bizidunenerreakzio kimikoak bizkortzeko. Beste bitamina asko koentzimen aitzindari dira, eta beste batzuek, berriz, goi mailako animalien funtzio espezializatuetan parte hartzen dute.Niazina (B multzoko bitamina), esate baterako, NAD +-aren (zelularen arnasketan eta beste prozesuetan ezinbestekoa den elektroi-garraiatzailea) osagaietako bat da.

Animalia guztiek ez dituzte bitamina berak behar, nahiz eta animalia eta landare gehienek bitamina berak behar dituzten metabolismoaren jardunerako. Bestalde, litekeena da animalia multzo guztiek behar izatea bitaminak, animaliazelulabakarretatik hasi etazelulanitz konplexuetaraino. Tiamina, esaterako, garrantzizkoa da baiprotozooentzat bai gizakientzat; C bitamina, adibidez, behar-beharrezkoa dute zenbait protozook, zenbaitintsektuk eta zenbaithegaztik.

Baina organismo batentzat oinarrizkoa den bitamina bat ez da nahitaez oinarrizkoa beste batentzat ere, bi arrazoirengatik: edo bigarren organismo hori gauza da bitamina berez sintetizatzeko, edo ez du bitamina horren beharrik. Beraz, izaki bizidun guztiek ez dituzte bitaminak kanpotik hartu behar: landareak gauza dira behar dituzten bitaminak sintetizatzeko; arratoiak eta hegaztiak gauza dira C bitamina sintetizatzeko, etahausnarkariek B multzoko bitaminak sintetizatzen dituzte. Bitaminen azken iturria landareak eta bakterioak dira, eta elikagaien bidez lortzen dira, edo bestela, hesteetako bakterio sinbiotikoek sortzen dituzte hondakin gai gisa (k bita- 3 mina).

B12 bitaminaren egitura molekularra

Bitaminaren egitura kimikoa askotarikoa da eta, oro har, oso konplexua. Bitamina liposolbagarri guztiak gai elkartuisoprenoideak dira; A bitamina esaterako, bi eratan azaltzen den diterpenoa da, A 1 eta A 2 ; K bitamina, berriz, K 1 , K 2 , K 3 eta K 4 bitaminek osatzen duten multzo bat da, eta D bitaminak hainbatesterol biltzen ditu (D 2 , D 3 , D 4 , D 5 eta D 6 bitaminak). B 12 bitamina da ezagutzen den egiturarik konplexuena.

Sailkapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Disolbagarritasunaren arabera, bi mota bereizten dira: liposolugarriak eta hidrosolugarriak

Bitamina liposolugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Terpenoak edo esteroideak dira, uretan ezin solba daitezke, baina bai lipidoen solbatzaileetan (gantzak); horregatik, gai horien ezaugarriak dituzte. Alegia, funtzio anitzekoak dira, ez dira koentzimak eta hainbat animaliaren funtzio fisiologiko berezietan eta hainbat jardunetan parte hartzen dute. Esate baterako, ornodunetan faktore koagulatzaile baten osakeran parte hartzen dute (K bitamina), edo kaltzioaren eta fosforoaren absortzioan (D bitamina), edo ikusmeneko pigmentu baten osaketan (A bitamina).

Elikagaien gantzetan daude, eta gorputzak era egokian xurga ditzan, beharrezkoa da pankreak eta behazun xixkuak beren lana ongi egitea. Gorputzean metatu daitezke.

Mota honetakoak dira:

Bitamina hidrosolugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Uretan disolbagarriak dira eta tratamentu termiko arinekin deusezta daitezke. Ez dira orokorrean gorputzean metatzen etairaitz aparatuaren bidez kanporatzen dira.

Koentzimak dira, edo horien aitzindari bestela; uretan urtzen dira. Mugikorrak dira, eta zabaltzeko ahalmen handia dute. Gehienek funtzio berberak betetzen dituzte edonon daudela ere. Faktore katalitikoak direnez gero, garrantzizko mailak osatzen dituzte edozein izaki bizidunen erreakzio biokimikoko kateetan. Horregatik, eta adibide gisa, energia sortzeko beharrezkoa da tiamina, azukreak aerobikoki oxidatzen diren guneetan.

Talde honetakoak dira:

Elikadura: gehigitasuna eta urritasuna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bitaminak egunero hartu behar dira, guztiak eta dosi jakin batean; dosi horrieguneko gomendatutako kantitatea (EGK)[1] esaten zaio.

Bitamina gutxi izateak (hipobitaminosia), edo batere ez izateak (abitaminosia), hainbat eritasun ekar ditzake. Baina, hala uste ez bada ere, bitamina gehiegi izateak edohiperbitaminosiak, bereziki liposolbagarrien gehiegitasunak, kalteak sor ditzake osasunean. Soberan dauden bitamina hidrosolbagarriak, soberako C bitamina adibidez,gernuak kanporatzen ditu, baina A eta D bitamina liposolbagarri gehiegizkoak gorputzarengantz biltegietan pilatzen dira, eta horren ondorioz,gorakoa,beherakoa, buruko mina, pisua gutxitzea,anorexia, etab. sortzen dira. Eta emakumehaurdunek D bitamina gehiegi hartu izana eta umeak adimenez atzeratuak izatea lotura duten bi gertaera dira. Beraz, esan daiteke bai bitamina urritasunak, bai gehiegitasunak, osasunaren oreka galarazten dutela.

Hainbat gorabehera eta eztabaida badira ere, uste osoa dago dieta orekatuak eta askotarikoak bitamina behar guztiak asetzen dituela, bestelako osagarrien beharrik gabe; dena dela, gutxi dira beren eguneroko dietan behar adina barazki eta fruitu hartzen dituztenak.

Kontuan hartu behar da, bestalde,antibiotikoak hartzen direnean hesteetakobakterioek sintetizatzen dituzten bitaminen urritasuna gerta daitekeela, izan ere, antibiotikoek bakterioak deusezten baitituzte.

Eguneko gomendatutako kantitateak, 1990/496zuzentarau aldatuan[2]
BitaminakEGK
A bitamina (erretinola)800 µg
D3 bitamina (kolekaltziferol)5 µg
E bitamina (tokoferola)12 mg
K bitamina75 µg
C bitamina (azido askorbikoa)80 mg
B1 bitamina (tiamina)1,1 mg
B2 bitamina (erriboflabina)1,4 mg
B3 bitamina (edo PP, niazina)16 mg
B6 bitamina (piridoxina)1,4 mg
B9 bitamina (azido folikoa)330 µg
B12 bitamina (kobalamina)2,5 µg
Biotina50 µg
Azido pantotenikoa6 mg

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm
  2. Directive 1990/496

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bitamina&oldid=9313347"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp