Teodosio I.a enperadoreakTrazia etaMesiako lurraldeetara (egungoBulgaria) bultzatu zituen (382) eta,Arkadio enperadorearen garaian, Italia aldera abiatu etaErroma hartu eta birrindu zuten.
Honorio mendebaldeko erromatar enperadorearen garaian,Galia (412) etaHispania (415) aldera eraman zituenAtaulfo buruzagiak, eta azken horretansueboak,alanoak etabandaloak uxatu zituzten sartaldera etaIpar Afrika aldera. Erromatar Inperioaren babesarekin, bisigodoak Galia eta Hispania bitartean egokitu ziren, egungoProventza etaKatalunian nagusiki, baina porrota izan zutenAkitaniaz eta Euskal Herriaz jabetzen saiatu zirenean.
Euskaldunentzat lehen zailtasun handiakArrioren aldeko azken erregeLeovigildorekin etorri ziren, 574. eta 581. urte bitarteanerromatarren garaiko Hispania osoa bere mendean hartu nahi baitzuen.Galizian babesturiko sueboak garaitu zituen 585ean, eta bizantziarrak egotzi zituen Andaluziatik. 589anRekaredo haren seme eta oinordeko zenakatolizismora aldatu zen, eta era horretan amaiera eman zien erlijio-gatazkei.
Rezesvinto erregearen garaian (653-672), godoen eta hispano-erromatarren arteko legezko batasuna gauzatu zen, eta handik aurrera errege godo guztiakeuskaldunen aurka borrokatu ziren.Pirinioez haraindiko euskaldunei esker, bisigodoek ez zuten behin ere euskaldunak beren mende edukitzea lortu, dirudienez.
711n, Tarikek zuzenduta, berbereen armadak Gibraltarko itsasartea igaro zuen, oinordetza-arazoengatik bisigodoen artean sortutako gerra zibiliean esku hartzeko; haiei aurre egin ezinik,Rodrigo erregeakGuadaleteko gudua galdu zuen (711), eta urte bereko urrianTarik ibn Ziyad arabiar buruzagia Toledon sartu zen jaun eta jabe. Lau urte geroago, arabiarrekZaragoza hartu zuten, eta hala galdu zen betiko Hispaniako erresuma bisigodoa.
Musulmen garaipena urte gutxitan gertatu zen.Guadaleteko gudua eta gero, zenbait kanpaina militar egin zituen Tarikek penintsulako hegoaldean: ez zuen aurkari askorik aurkitu. Hori ikusita, Tarikek penintsula erraz konkistatuko zuela pentsatu zuen, etaAfrikako iparraldetik iritsitako errefortzuak erabiliz —arabiar gudariz osatuta—, armada handiagoa sortu zuen; Tarikek berak zuzendu zuen, Afrikako iparraldekoarabiar gobernadore Musarekin batera. Armada hori monarkia bisigodoaren hiriburuToledora joan eta erraz konkistatu zuen, ez baitzioten gogor aurre egin. Arrazoi askok izan zuten zerikusiamusulmanen konkista azkarrean. Hainbat eskualde gobernatzen zituztenaristokrata bisigodoek —Teodomiro (penintsulako hego-ekialdea), Casius (Zaragoza) eta abar— ituna egin zuten musulmanekin, haien agintepean jarri eta zergak ordaintzen hasi ziren, jauntasuna ez galtzeko eta lehenengoerlijioari eusteko. Gauza bera egin zuten juduek. Horrez gain, herritar batzuek ez zuten atsegin monarkia bisigodoa, eta inbaditzaile musulmanen alde egin zuten.