Birger Jarl (Östergötland,1210 –Jälbolung,Västergötland,1266kourriaren 21a) suediar politikaria izan zen.Dux Sweorum izenburu latindarra erabili zuen.
Magnus Minnesköld etaIngrid Ylvaren semea etaBjälbo etxearen kidea izan zen.Ingeborg Eriksdotterrekin ezkondu zen,Erik XI.a Suediakoa erregearen alabarekin. Boterea sendotu zuen hurrengo hamabost urteetan, eta 1248an Erik XI.a erregeakjarl titulua eman zion. Errusiarren arabera,Aleksandr Nevskik Birger garaitu zuenNevako guduan 1240an, iturri suediarrek bataila hori aipatzen ez duten arren.
Denbora luzea eman zuen Folkungen eta norvegiarren aurka borrokan, eta azken hauekin bakea sinatu zuen 1249an.Suediako Bigarren Gurutzada gidatu zuen, Finlandiaren gaineko suediar domeinua ezarri zuena. Erik hil ondoren 1259ean, bere semeValdemar errege bihurtu zen, nahiz eta Birgerrek benetako boterea izan.
TradizioakStockholmeko fundazioa egozten dio.