Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Birao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Komikietan biraoak ordezkatzeko ikurrak erabiltzen dituzte;zentsura moduko erabilera da.

Biraoa norbaiti edo zerbaiti errespetu falta erakusteko edo oso sentimendu bizia adierazteko darabilgun hitza edo esaldia da; garai batean, euskaldunon artean, bereziki Jainkoaren aurkako errespetu falta adierazten zutenak jotzen ziren biraotzat.[1]

Ikerketa batzuen arabera, egunero 80–90 birau —esandako hitz guztien % 0,5 – % 0,7 bitartean— esaten ditugu.[2]

Euskal apologisten mitoa: euskara, «biraorik gabeko hizkuntza garbia»

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
«OOOOo! euskera dohatsua

OOOOo! euskera garbia

Ai! biraorik ez duzun hizkuntza [...]
goragalea ematen didazu
izan-ta ez zeralako
ez izan-ta hala zerala esaten dutelako.
Biraorik ez bazendu
zer trixtea izango zinaken
EUSKERA [...]
»
Joxean Artze:Sara poesia,Isturitzetik Tolosan barru liburua, 1969. urtea.[3]

Kultura eta hizkuntza guztietan badira biraoak, haserrea kontrolatzeko onuragarriak direlako.[4] XVI. - XVIII. mendeetaneuskararen aldegaztelaniaz aritu zireneuskal apologistek, baina, mito bat zabaldu zuten:euskara hizkuntzagarbia zela zioena, euskarak ez zuela biraorik, eta biraoak erdaraz esaten direla. Mito horrek bizirik iraun du luzaroan (adibidez,Orixek ere mitoa aldeztu zuen).[3] Hala ere, uste hori erabat okerra dela frogatu dute hainbat euskalarik, besteak besteJuan Jose Zubiri etaPatxi Salaberri euskaltzainek.[5]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Iñigo ASTIZ:«Fernando Maiora, idazlea: "Euskalduna izan da nagusiki Iruñerri osoa orain gutxira arte"»[Betiko hautsitako esteka],Berria, 2011-10-19.
  2. Jay, T.. (2009). Entire documentThe Utility and Ubiquity of Taboo Words. Perspectives on Psychological Science., 153-161 or.  doi:10.1111/j.1745-6924.2009.01115.x..
  3. abGorka AULESTIA:«Un siglo de literatura vasca (IV, c)»,Sancho el Sabio, 13, 2000, 11-40. Ikus 32. orrialdea.
  4. Angier, Natalie. (2005-9-25). «Cursing is a normal function of human language, experts say» New York Times.
  5. Velez de Mendizabal, Asier. (2007-10-11). «Potrohandi, marimandona, olio... Euskaldunok badugu nola iraindu» Gara.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


HizkuntzalaritzaArtikulu hauhizkuntzalaritzari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Birao&oldid=8382128"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp