Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Biografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau pertsona baten bizitzaz idatzitako testuari buruzkoa da; pertsona baten bizitza gaitzat duena beste hau da: «Bizitza pertsonal»
Biografienbilduma bat,alemanez.

Biografia (grezieratik:bios bizitza etagraphos idazkera) norbaiten bizitzaz idatzitako deskripzioa edo historia da.[1] Gehienetanliburu edosaiakera modura argitaratzen da; beste batzuetan, alidz,film modura.Autobiografia (auto aurrizkiak "norbera" esan nahi du) pertsona batek bere buruaz idatzitako edo kontatutako biografia da. Biografia bat bizirik gabeko gertaeren zerrenda bat baino zerbait gehiago da, subjektuak gertaera horietan (hezkuntza, lana, harremanak, heriotza...) izan duen esperientzia ere erakusten du.Profil edocurriculum vitae batean ez bezala, biografiak subjektuaren historia kontatzen du haren bizitzako hainbat pasarte nabarmenduz eta barneko xehetasun edo esperientziak kontatuz, eta subjektuaren pertsonalitatearen analisia ere eduki dezake.

Biografiek pertsonaren bizitza osoa barne hartzen dute.[2] Beraz, gehienetan lan biografikoak ez dira fikziozkoak izaten, baina zenbait kasutan fikzioa erabil daiteke haren bizitza erakusteko.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, biografiak Historiaren azpiatal bat baino ez ziren. Historiako liburuetan, garrantzi handiko pertsona bati buruzko informazioa ematerako garaian soilik erabiltzen ziren. Liburu eta idatzi biografikoak (beste informazio historikorik eman gabe) XVIII. mendean argitaratzen hasi ziren, eta gaur egungo itxura XX. mendean hartu zuten.

Biografia historikoak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Giza historian lehen biografoetako batKornelio Lepote izan zen, K.a. 44. urteanExcellentium Imperatorum Vitae ("jeneral bikainen bizitzak") lana argitaratu zuena.Plutarkok biografia luzeagoak eta xeheagoak idatzi zituen grezieraz, K.o. 80. urteanBizitza paraleloak bilduman gehitu zituenak. Lan honetan, pertsona greziar eta erromatar ezagunak bikoteka azalduta daude: adibidez,Demostenes etaZizeron hizlariak, edoAlexandro Handia etaJulio Zesar jeneralak. Bertako 50 bat biografiak iraun dute gaur egun arte. Antzinako biografien beste bilduma ezagun batHamabi zesarren bizitzak da,Suetoniok idatzia K.o. 121. urtearen inguruan idatzia,Hadriano enperadorearen garaian.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz)«BIOGRAFÍA» Etimologías de Chile - Diccionario que explica el origen de las palabras (kontsulta data: 2022-01-02).
  2. Saila, Kultur. (2011-07-18). «biografia» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2022-01-02).

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Biografia&oldid=10281573"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp