| Bill Felstiner | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | New York, 1929koabenduaren 14a (96 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Yaleko Zuzenbide-Eskola Yale College(en) Phillips Exeter Academy(en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | soziologoa etaunibertsitateko irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Yale Unibertsitatea Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen Kaliforniako Unibertsitatea Santa Barbaran |

William L. F. Felstiner, ezagunagoaBill Felstiner izenarekin, (1929koabenduaren 14a - ) nazioarte mailan autore ospetsuazuzenbidearen soziologian. Akademiaz gain, Sierra erakundeko esploradore sutsua,mendigoizalea eta kooperantea,iheslarien laguntzaile, ere bada. Bi seme ditu bere emazte Grayrekin batera.
2000-2003 urte bitarteanOñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Institutuko zuzendari izan zen,Oñatin.
Bill Felstinerek berezuzenbide gradua (LL.B.)Yale Unibertsitatean lortu zuen 1958an.Zuzenbidea ikasi baino lehen hiru urte egon zen Estatu Batuetako Itsas-Gudaritzan (Operations Officer on the USS Sturtevant). Zuzenbidean graduondoan praktika juridikoan sartu zen (1958-1965 urteen artean), hasieran kideorde gisa eta geroxeago kide bezala, New Havengo Tyler Cooper and Alcorn abokatuen enpresan. Tyler,). Orduan kontratu bat lortu zuen Estatu Batuetako Laguntza AgentziakoGrezia etaTurkia eskualdeko aholkulari juridiko gisa (Regional Legal Advisor of the USAID Mission to Greece & Turkey) eta handik gutxira agentzia horretako Indiarako Misioburu laguntzailea izendatu zuten (Assistant Director of the US AID Mission to India (1968 arte). Indian zegoela, AEBetako ambaxadore zen Chet Bowlesen adiskidea izan zen.
1969an Bill Felstinerrek Yale University Law School delakoan karrera akademikoari ekin zion irakasle eta dekano postuetan. Bera arduratu zen Zuzenbidea eta Modernizatze egitaraua abian jartzen (Yale Program in Law and Modernization). 1973anUCLAn sartu zen Irakasle laguntzaile gisa eta 1976an erabaki zuen bete betean ikertzaile bilakatzea; hasiera batean USC's Social Science Research Institute delakoan eta geroxeago Rand Corporation's Civil Justice Institute delakoan eta azkenik American Bar Foundation ospetsuan (EEBBetako Abokatuen Federakuntzan) bertako zuzendari exekutiboa izan zelarik. USC delakoan egon zenean aldi berean auzi zibilei buruzko ikerkuntza proiektuburukide izan zen (co-PI of the US Justice Department-funded Civil Litigation Research Project). Gero irakaskuntzara itzuli zen eta berriz unibertsitatean sartu zen buru belarri: zientzia politikoa irakatsi zuen Northwestern Unibertsitatean gero soziologiako katedraduna izan zen Kaliforniako Unibertsitatean, Santa Barbarako Law and Society Program delakoan (1992-1999). 2000-2003 urte bitarteanOñatiko Nazioarteko Lege Soziologiako Institutuko zuzendari izan zen. 1995-2005 urteetan Waleseko Cardiff Unibertsitateko Zuzenbidezko ohorezko ikerkuntza katedraduna izan zen (Distinguished Research Professor of Law).

Bere hasiera lanean Bill Felstinerri gatazken konponketa alternatiboak interesatu zitzaizkion, alegia saihestea, tartelaritza, negoziatzeko asmoz jarritako auzibideratzeak etab, Europa Mendebaldeko ereduak aztertuz bai arlo penalean baita zibilean ere. Handik auzibideak eta honekiko alternatibak aztertzen jarraitzeari ekin zion tigation Civil Litigation Research Project barruan, USCren eta University of Wisconsinen ekimen partekatua zelarik, Justizia Saila Federalak babespean. Hor aztertu zuena izan zen auzitegi federaletako auzien arazoa eta auzi zibiletarako foro alternatiboen funtzionamendua. Felstinerrek Proiekto horren alderdi orotan hart zuen parte (Rick Abel eta Austin Saratekin batera), eta bertan ideia ospetsu bat garatu zuten, alegia auzien piramidearena eta litigazioan ezaguna den formula proposatu zuten: “izendatze, salatze, aldarrikatze” ("naming, blaming, claiming"), auzibidearen alderdi garai desberdinak barneratzen dituena eta piramidearen mailak edo urratsak islatzen dituena. Rand's Civil Justice Institute delakoan epe-luzeko ikerketa bati ekin zion amiantoren (amiantok kaltetutako gaixoen kalte ordainen) inguruko auzien inguruan. Gero, juristen lantaldeak aztertu zituen,dibortzioaren inguruko abokatutzaz liburu bat argitaratuz eta beste liburu bat koordinatuz negozio juridiko globalizatuen kultura juridikoaz. 1994-2000 urteetan oso eraginkorra izan den eta den, Working Group on Legal Professions zuzendu zuen, Research Committee on Sociology of Lawren barruan eta ikerketa talde honek liburu garrantzitsu erruz kaleratu zituen.
William Felstiner aitzindari izan dazuzenbidearen soziologoen nazioarteko elkarte bat sortzearren emandako esfortzu eta asmoetan. Yalen zegoenetik Program in Law and Modernization delakoa baliatu zen mundu osoko zuzenbidearen soziologo gazteak prestatzen. Mundu mailan antolatu zen Zuzenbidearen Soziologiako lehenengo nazioarteko Batzarreko antolatzaile nagusia izan zen, Amsterdamen ospatu baizen 1989. urtean eta Munduko Soziologia Elkartea den ISAren Research Committee on the Sociology of Law (RCSL) delakoaren gehi EEBBetako Law and Society Association (LSA) delakoaren babespean. Ondoren, bi erakunde hauen burubatzordeetan kide izan zen eta zubi lana jokatu zuen Zuzenbidearen soziologo Iparramerikarren eta Europar zein munduko beste eskualdekoen eta artean.. CONGLASS, (Consortium on Globalization, Law and the Social Sciences) sortzen lagundu zuen; hau estatu ezberdinetako zuzenbidearen soziologiako ikerkuntza zentroen erkidego informala da AEBetako National Science Foundation delakoaren dirulaguntza jasotzen duena. Azken urteotan ekimen bat burutu du mundu mailako zuzenbidea eta gizarte zientziak konbinatzen dituen erakunde askoren – tartean RCSL eta LSA eta beste asko - erkidego bat sortzearren, berau Oñatiko Institutuaren gidaritza eta idazkaritzapean jartzeko asmoz.
USAID agentzian aritu eta berrogei urte beranduago Bill Felstiner hasierako giza-laguntza bokazio horretara itzuli zen. Katrina hondamendia zelarik 2005. urtean boluntario gisa ibili zen eta etxegabetuentzakoNew Orleanseko aterpe-etxe handienetako batean zuzendari izan zen. 2007an Chad Relief Foundation (CRF) sortu zuen Santa Barbarako bere lankide batzuekin eta erakunde horren lehenengo zuzendari izan zen. Irabazi-asmo gabekogobernuz kanpoko erakunde edo GKE honen xedea Afrika Erdiko ErrepublikatikTxad hegoaldera ihes egindako errefuxiatuei eta errefuxiatuen kanpalekuetan eta horien inguruan dagoen biztanlegoari laguntza ematea da.