Zuzenbide-ikasketak egin zituen, eta irakasle izan zen (1973-1976) Arkansasen[1]. 1974an egin zuen lehen ahalegina politikaren alorrean, Kongresurako hauteskundeetara aurkeztu baitzen eta, galtzaile atera bazen ere, boto-kopuru handia bildu zuenAlderdi Demokratarentzat.[2] 1976an, Clinton berriro hauteskundeetara aurkeztu zen, eta ordukoan Arkansasko fiskal nagusi atera zen. Handik bi urtera, Arkansasko gobernadore hautatu zuten, eta kargu horretan jardun zen hainbat urtez.
Clinton Estatu Batuetako lehendakari izendatu zutenean.
1992ko lehendakaritzarako hauteskundeetan Alderdi Demokrataren hautagai izatea lortu ondoren, kanpaina hiru zutabetan oinarritu zuen: ekonomia krisialditik ateratzeko plan bat, erdi-mailako gizarte-klaseari zergak gutxitzea eta osasun-segurantza moduko bat ezartzea. Hauteskundeetan, Clintonek botoen % 43 eskuratu zituen,Bushek % 38 etaPerotek % 19. 1993ko inaugurazio hitzaldian adierazi zuenez,
Primary Colors -en filmari erreferentzia egiten dio 1992an izandako kanpainiari.[3]
«
Gaur egun, lurreko toki guztietako pertsonekin lehia baketsuan irabazten dugu bizimodua. Indar sakonak eta boteretsuak ari dira gure mundua astintzen eta berregituratzen; garaiotako arazorik premiazkoena ea gure laguna aldatzerik dagoen jakitea da, ez gure etsaia. Mundu berri honek milioika amerikarren bizitza aberastu du, eta lehiatzeko eta irabazteko gai dira amerikarrak. Baina gehiengoak gutxiagoren truke lan gehiago egiten duenean, beste batzuek lanik egin ezin dutenean, osasungintzako gastuak gehiegizkoak direnean familientzat eta enpresak (handiak nahiz txikiak) hondatzeraino hel daitezkeenean, delinkuentziari zaion beldurrak askatasuna ebasten dienean legearekiko leial direnei, eta milioika ume pobrek ezin dutenean irudikatu ere egin guk haientzat eskatzen dugun bizimodua, orduan, lagunok, ez da aldaketarik egon.
Agintera igo eta berehala, ia 500.000 milioi dolar eskatu zituen zerga-igoeretan eta gastu gutxitzeetan, eta Kongresuak ia guztia onartu zion. Agintaldi hartan onartu zen, orobat, Estatu Batuak,Kanada etaMexikoren artekoNAFTA edo merkatu batua. Osasun-sistemaren erreforma, ordea, atzera bota zioten. Kanpo-arazoen eremuan, israeldarren eta palestinarren arteko bake-prozesua bultzatu zuen. Balkanetara, berriz, 20.000 soldadu igorri zituen, nazioarteko indar gehiagorekin, bakeak egitera. 1996ko hauteskundeak aurrekoak baino errazago irabazi zituen Clintonek, botoen % 49 eskuratu baitzituen. Kanpo-arazoetan, Errusiako presidentea,Boris Jeltsin, sobietar blokeko kide izandako hiru estatuNATOn sar zitezen konbentzitu zuen.
Clintonen bigarren agintaldi hori markatu zuen gertaera nagusia sexu-eskandalu bat izan zen.Monica Lewinsky izeneko Etxe Zuriko bekadun ohi batekin sexu-harremanak izana egotzi zioten, eta Clintonek ukatu egin zuen, zinpean. Baina Kenneth Starr fiskalak Lewinsky deitu zuen deklaratzera, eta hark harremanak aitortu ondoren, Clintonek onartu behar izan zuen ez zuela egia esan. Hala, 1998ko abenduaren 19an, auzia sartu zioten lehendakariari zin faltsua egiteagatik eta justiziari oztopoak jartzeagatik baina, Senatura eraman zenean, kasua bertan behera geratu zen.