Artikulu hau FrantziakoFronte Nazionalari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fronte Nazionala (argipena)».
Bilgune Nazionala (ofizialki eta frantsesezRassemblement National edo RN, eta 2018ra arteFront National edo FN) frantziar alderdia da, muturreko eskuinekoa, doktrina xenofoba eta frantziar nazionalista duena. Alderdiaren sortzaileaJean-Marie Le Pen izan zen, eta haren alabak,Marine Le Penek hartu zuen ondoren alderdiaren buruzagitza.
FNk 2002ko hauteskundeetan hirugarren indarra izatea lortu zuen, Alderdi Komunista eta UDF edo Frantziako Demokraziarako Batasunaren gainetik.
2002ko lehendakaritzako hauteskundetan bigarren indarra izatea ere lortu zuen, historia eginez. Le Penek % 18,86ko ehunekoa lortu zuen, alderdi sozialistaren gainetik. Dena den, bigarren itzulianJacques Chiracen aurka % 17,79 lortu zuen, eta azken horrek, berriz, % 82,21. 2017ko presidentzialetan bigarren geratu ziren Emmanuel Macronen Errepublika Martxan alderdiaren kontra, bigarren itzulian galduz. Ordutik aurrera Macron da Frantziako lehendakari, nahiz eta Le Penek botu-intentzioan goraka egin.[1]
Bere mitinetan Frantziako erregioen ikurrak erabili ohi ditu RNk, nahiz eta Frantzian berezkoa den zentralismoa mantentzearen alde agertu.
Euskal Herriaren kasuan, ez da inoiz berorren ezagutze administratiboren alde agertu, ezeinPirinio Atlantikoetan RNren idazkariJean Michel Iratxet,Euskal Hirigune Elkargoaren kontra agertu baitzen, egitura horri egozten zizkion gobernantzarako arazoak zirela medio.[2] Alta,Akitania Berriko Legebiltzarrean akordatu diren euskararen aldeko neurri guztien alde bozkatu du RNk, ikastolekiko eta euskararekiko jarrera baikorraz. Hala ere, Errepublikako hizkuntza ofizial bakartzat frantsesa dute, eta ez beste ezer.