Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Bilboko itsasadarra

Koordenatuak:43°22′N3°03′W / 43.37°N 3.05°W /43.37; -3.05
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilboko itsasadar» orritik birbideratua)
Artikulu honekerreferentziak behar ditu.
Hemenerreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu.
Bilboko itsasadarra
MotaEstuario
Geografia
Map
Koordenatuak43°22′N3°03′W / 43.37°N 3.05°W /43.37; -3.05
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Bilboko itsasadarra espaziotik ikusia

Bilboko itsasadarraIbaizabalen[1]urak etaKantauri itsasoarenak batzen dituenitsasadarra da.BilbokoAbusu auzotik pasatuz etaAbrako golkorainoko tartea hartzen duibai horretan, eta guztira 16 bat kilometroko luzera dauka. Itsasadarraren eskuinaldean,Erandio,Leioa etaGetxo udalerriak daude; ezkerraldean,Barakaldo,Sestao,Portugalete,Santurtzi etaZierbena. Itsasadarra Abrarekin elkartzen den tokian, ezkerraldeanMuskizko haitzak daude, eta eskuinaldeanGetxokoitsaslabarrak.

Izena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bilbotar gehienentzat, batez ereerdaldunak direnentzat, baina baita ereeuskaldun askorentzat, itsasadarraren izenaNerbioi (gaztelaniaz,Nervión) da. Hala ere,Euskaltzaindiak argitara emandako lanek garbi dioteIbaizabal dela Abran itsasoratzen den ibaiaren izen egokiena.

Izatez, mendez mende herriak erabilitako izena, bai euskaraz bai erdaraz,Ibaizabal izan zen XIX. mendearen amaiera arte. Besteak beste,Miguel Unamunok eta Bilboko alkatea izan zenJavier YbarrakIbaizabal deitzen zioten. Ikerketa batzuen ondorioz, egiaztatu zenBegoñako udalerriko biztanleek betidanik Ibaizabal esan diotela Urbi (Basaurin) etaAbusu (Bilbon) arteko tarteari. Hortik aurrera, bilbotarrekitsasadarra esaten zioten, besterik gabe.Abusu auzoaren izena bera ere,Ibaizabal izan zen garai batean. Jakina da Ibaizabal eta Nerbioi ibaiak Basaurin elkartzen direla,Urbi izeneko inguruan hain justu.

Euskaltzaindiak, arrazoi historikoez gain, geografiari lotutakoak ere hartu ditu aintzakotzatIbaizabal izena hobesteko. Horietako bat ibaien norabideen menpekoa da: Ibaizabalek lerro zuzena egiten du, gutxi gorabehera, Durangaldetik Abraraino; Nerbioik, aldiz, ez.Mapan begiratuta, Nerbioi Ibaizabalen sartzen dela dirudi. Bestetik, Ibaizabalenarroa, gutxigatik bada ere, luzeagoa da Nerbioirena baino, eta Nerbioik bainour-emari handiagoa dakar.[2]

Nerbioi izena XIX. mendean hasi zen indar hartzen, zenbaitentziklopediatan batez ere. Haietan esaten zenez,Nerbioi zen izenik egokiena, herri xeheakIbaizabal erabili arren. Gaur egun,Ibaizabal izena euskaldunek erabiltzen dute, baina haien artean ere oso zabalduta dagoNerbioi hitzaren erabilera, gaztelania zaindutik zabaldu den eragin horrengatik. Aldiz, erdaldunek nekez deitzen dioteIbaizabal Bilbo zeharkatzen duen ibaiari.[3]

Hidrologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bilboren eta Bilboko itsasadarraren ikuspegi orokorra.

IbaizabalekAbusutikitsasoraino egiten duen ibilbidean, hainbat errekaren emaria jasotzen du. Erreka horietako batzuek, gainera, bokaletik gertu daudenez, itsasadar itxura dute era berean.

Erreka hauek dira:

  • Buiako erreka
  • Kadagua ibaia. Azpiadar hauek ditu:
    • Otxarango erreka
    • Artxola erreka
    • Gabekogorta erreka
  • Asua ibaia. Azpiadar hauek ditu:
    • Derioko erreka
    • Loiuko erreka
  • Galindo ibaia. Azpiadar hauek ditu:
    • Errekatxu erreka
    • Nozedal erreka
    • La Cuadra erreka
  • Gobela ibaia. Azpiadar hauek ditu:
    • Eguzkitza erreka
    • Udondo erreka

Uholdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bizkaiko foru aldundiak, Bilboko itsasadarren ertzetako lurren uholde maila neurtu zuen. Honen arabera, itsasadarraren ertzetan uholde bat gertatzeko aukerak aztertu ziren, hauek gertatzen ziren gutxi gora beherako denbora tartea zehaztuz.

Azterketa honetan, uholdeak gertatzeko probabilitate gehien duten guneak, honakoak dira:ZazpikaleetakoBilboko auzoa, Uribitarte,Abandoibarreko tarte bat,Deustuko San Pedroren itsasadar ondoko gunea (Botika Zaharra),Zorrotzaurreren ekialdea,Kadagua ibaiaIbaizabal ibaiarekin batzen den gunea, etaBarakaldokoBurtzeña auzoa.

Itsasadarraren historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
San Anton eta Alde Zaharra

Bilboko itsasadarraren historia,Bilbon bertan hasi zen hiria sortu eta berehala,Ibaizabal ibaiaren alboetan kaiak eraiki ziren, hiriaren merkataritza nahiak asetzeko. Hiria garatuz joan zen bitartean merkataritza ere garatu zen,Gaztelako koroako gaiakBilbotik irteten zirenEuropako hainbat lekutara. Garai hartan Erriberako gunean baino ez zeuden kaiak.

Bilbok bezala, inguruko herri eta elizate batzuek ere merkataritza garatzeko nahi hori ere izan zuten,Abandoko Elizatea etaPortugaletek esaterako.XVIII. mendearen amaieranAbandoko ElizateaBilbo aurkari izan ziren, etaFrantziaren inbasioaren aurretik Abando, "Pakearen Portua" izenekoa lortzeko zorian egon zen. Portu hau arerio latza izango litzatekeBilboren asmoetarako. Itsasadarraren kanpoaldean,Portugaleten etaSanturtzin, portu bana eraiki ziren.

Bilbok Abando anexionatu aurretik ere,Uribitarteko gune guztian zehar industria ezberdinak garatuak ziren, ontziolak esaterako. Dena dela,BilbokAbandoko Elizatea anexionatzean azkartu egin zen portu jarduerak garatzeko prozesu hura.Industrializazioa azkarra gertatu zenXIX. mendearen erdi eta amaieratik aurrera. Itsasadar guztitik zehar fabrika eta industriak ezarri ziren,Barakaldo,Sestao etaErandion,Bilbo udalerriaren mugez gaindi.

Espainiako Gerra Zibilaren aurretik,Deustuko Kanala eraikitzeko egitasmoa aurkeztu zen, gerrak ordea proiektua eten egin zuen. Dena dela,1950eko hamarkadatik aurrera kanal artifiziala eraiki zen, ordura arteDeustuko orturik emankorrenak izan zirenetan. Bitartean itsasadarraren kanpoaldean, kai berriak eraiki ziren, eta1960ko hamarkadanSanturtzin kanpoaldeko portu berria,Punta Luceroko kai berriarekin batera.[4]

Kutsadura eta 1983ko uholdeak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «1983ko uholdeak»

Jarduera industrial masibo hark, eragin latza izan zuen ingurugiroan. Ur zikin guztiak itsasadarrera botatzearekin batera, bertan bizi ziren arrain eta animalia guztiak hil egin ziren.1950eko hamarkadan egoera okertuz joan zen eta itsasadarrak ondorengo hamarkadetan ageria izango zen kolore horia hartu zuen. Ur zikinez gain, mota askotako gai kimiko eta metal astunak ere jaurti zirenIbaizabalera. Gai kutsagarri hauek ibaiaren hondoan eta itsasadarraren kanpoaldeko hondoan daude.

1970eko hamarkadaren amaieran argi zegoen neurriak hartzea beharrezkoa zela. Horrela,Bilbo Handiko Uren Partzuergoaren bitartez, inbertsio handiak egin ziren osasunbide sarea berriztu eta araztegiak eraikitzeko. Araztegirik garrantzitsuena, Galindon dago,Sestaoko udalerrian.1983an uholdeek eragin latza izan zuten itsasadarreko bi aldeetan.Bilboko alde zaharrean kalte ekonomiko handiak izan zirelarik.[5] Bost lagun desagertu ziren.[6] Galera ekonomikoak 200 000 milioipesetakoak izan ziren, horietatik heren bat Bilbon.[7]

Itsasadarra gaur egun

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Uribitarteko gune berriztua

1990eko hamarkadatik aurrera kanpoaldeko portua handitzeko proiektua garatzen joan da. Portu berri horren eraikitzeak, itsasadar barruko hainbat gune berreskuratzea ahalbidetu du:Abandoibarra,Uribitarte eta, etorkizunean,Zorrotzaurre. Horrez gain,Bilboz kanpoko udalerriek ere onura atera diote portuko jarduerak kanpora ateratze horri,Barakaldok esaterako.

Etorkizunari begira, hainbat gauza geratzen dira egiteko. Oraindik,Sestao etaErandioko abandonaturiko gune asko berreskuratu beharra dago. Horrez gain,LamiakonLeioan, araztegi berri bat eraikiko da. Gaur egun itsasadarraren inguruan bizi ziren biztanleen ur zikinen %100 jasotzen da.

Museoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Itsasadarretik ibilbidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Portugalete eta Getxo

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bizkaia Zubia

Bilboko itsasadarrak badu sarrera ikusgarri bat,Bizkaiko Zubia.Portugalete etaGetxoko udalerriak batzen dituenzubi esekiak itsasadarrean barrena abiatzen diren itsasontziak agurtu izan dituXIX. mendearen amaieratik. Itsasadarraren egitura klasista argi eta garbi ikus daiteke puntu honetan. Alde batetik,Getxoko etxebizitza baxu eta burgesak, eta bestetikPortugaleteko nahaste urbanistikoa. Langileria etaEspainiatik zetozen etorkinak egokitzeko ez zen behar besteko denborarik izan, eta horrela garapenkeriako gehiegikeriekin batera, inolako plangintzarik gabe eraiki ziren langileriaren auzoak.

Langileri izaera hori dena den, ez daPortugalete osoan ageri.Bizkaiko Zubiaren ondoko gunean, itsasaldearen eskuinaldeko etxebizitza eta jauregi burgesak ageri dira. Eraikin garrantzitsuenen artean,Puente Colgante hotel berria, etaLa Canillako antzinako trenbidearen geltoki berriztua daude. Horrez gain, Benediktako kaian,Rialia museoa dago, itsasadarra, industria etaPortugaleteko historiari buruzko topagunea.[9]

Sestao

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Portugaleteko udalerria

Itsasadarrean barrena eginez,Sestaoko udalerria dago, bertan oraindik antzinako industria astunaren oinordeko direnACB etaLa Naval enpresek diraute, itsasadarraren ondoan. Industria hauen gainean, muino batean kokaturik,Sestaoko udalerria, urbanistikokiPortugaleteren antz handia dauka Sestaok. Bien bitartean, aurrez aurre,Lamiako dago, ustiatu gabeko padura gune hau,Leioako udalerrian dago.

Lamiakon etxebizitza berriak ageri dira gaur egun, etaBilboko metroaren geltokia.Leioako etorkizun urbanistikoan garrantzia handiko gunea izango da hau. Horrez gain, Galindoko araztegiaren lana erraztekoBilbo Handiko Uren Partzuergoak araztegi berria eraikiko du bertan.

Erandio eta Barakaldo

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Erandio etaBarakaldo lotzen dituen barkua

Erandio, itsasadarreko klasismotik at dagoen udalerri bakarra da. Eskuinaldean kokaturik egon arren, bertako bizilagunak beti egon izan dira beste aldeko enpresetara lotuago. Pertsona horiek, barku txiki edo gasolinoek garraiatzen zituzten itsasadarraren alde batetik bestera. Garraiobide hau nahiko arrakastatsua izan zenXX. mende osoan zehar. Hala ere, industriaren gainbeherarekin batera, barku hauen gainbehera ere suposatu zuen, horrela, gaur egun zerbitzu hori eskaintzen duten bi barku baino ez daude, bataPortugaletetikGetxorako zerbitzua egiten duena, eta besteaErandiotikBarakaldora.

Arrontegi Zubia, itsasadarreko bi aldeak errepidez batzen dituen azken puntua da, itsasoaren aurretik.1970eko hamarkada hasieran eraiki zen azpiegitura hau, itsasadarretik 50 metrora altxatzen da.Barakaldon alde batera utzitako gune industrialak dira nagusi itsasadarraren alboan,Lutxana, etaBurtzeñan. Gune hauek pixkanaka berriztuz doaz, etxebizitza berriak eta parkeak eraikitzen ari baitira. Lehen industria nagusi zen tokietan, gaur egun zerbitzuek dute garrantzia guztia.

Bilbo

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Zisneak Bilboko Itsasadarrean

Ondoren, itsasadarrari izena ematen dionBilbon sartzen gara. Iparraldean,Zorrotzaurre etaZorrotza daude. Orain dela gutxi arteBilboko industria apurra biltzen zituzten hiriko bi auzoak. Dena den,Zorrotzaurren jadanik ez da inolako portu jarduerarik, etaZaha Hadid arkitektoak auzoa berrizteko plan bat aurkeztu zuen2004ean. Plangitza horren barnean, sei zubi berri eraikiko dira itsasadarreko bi aldeak batzeko.

Itsasadarrean barrena joanez,Deustura helduko gara, eta ondorenAbandoibarrera. Abandoibarraren aurrean Campo Volantina dago, antzina burgesiaren jauregiez betea zegoen alderdi hau,Bilbotarren aisialdirako gune garrantzitsua izan daXIX. mendearen amaieratik. Itsasadarraren ondoko guneen berriztapenarekin batera, zubi berriak eraiki dira,Pedro Arrupe pasabidea etaZubizuri. Horrez gain, eraikin moderno berriak eraiki dira,Guggenheim Bilbao Museoa etaEuskalduna Jauregia.

Guggenheim Bilbao Museoaren inguruak

Uribitarten, hiriaren zilueta aldatu duten eraikin berriak daude,Isozaki Ateko dorreak. Hiriko eraikinik altuenetakoak dira. Hiriaren gune historikora ailegatzen gara orduan,Bilboko udaletxea, eta Areatzako parkera. Areatzako parkea, hiriko parke bakarra izan zenXVIII. mendean eraiki zen arte. Hartara gune hura "Bilboko hondartza" izan zen. Hortik datorkio Areatza izena.

Zazpikaleen alboan hiria sortzetik egondako portu jarduerez ezer gutxi geratzen da gaur egun. Horren ordez, pasealekuak eta bilbotarren gozamenerako oinezkoen alderdi berriak nagusi dira.San Antongo zubia gaindituta, itsasadarraren azkenengo zatia topatuko dugu.Abusuko auzoaBilboko hegoaldean dago kokatua. Marea bizienek ere ez dute inoiz lortzen, auzo bereko Pontoiaren zubia gainditzea. Bertan itsasadarra, ibai bihurtzen delarik.

Fauna

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Azken urteotako biziberritzeari esker, gero etaanimalia gehiago topa ditzakegu inguru honetan.

Arrainei dagokienez,lupiak,mihi-arrainak,txitxarroak,muxarrak,barbarinak,aingirak,soldadutxoak,oilar eskuinak,korrokoiak etahareatako zarboak bizi dira itsasadarrean.

Krustazeo artean,karramarroak,nekorak etaizkirak ditugu.[10][11]

Iruditegia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • N-637 errepideak zubia zeharkatzen.
    N-637 errepideak zubia zeharkatzen.
  • Arrontegiko zubia Barakaldotik ikusia.
    Arrontegiko zubiaBarakaldotik ikusia.
  • Behealdeko bidea.
    Behealdeko bidea.
  • Behealdetik ikusita.
    Behealdetik ikusita.
  • Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eta Zorrotzako eraikuntza batzuk.
    Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eta Zorrotzako eraikuntza batzuk.
  • Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Arrontegi zubia beheko aldetik ikusita. Atzean Ibaizabaleko ezkerraldea.
    Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Arrontegi zubia beheko aldetik ikusita. Atzean Ibaizabaleko ezkerraldea.
  • Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eraikuntza batzuk.
    Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eraikuntza batzuk.
  • Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eraikuntza eta garabia batzuk. Eskuinean Erandio.
    Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eraikuntza eta garabia batzuk. Eskuinean Erandio.
  • Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eraikuntza eta garabia batzuk.
    Ibaizabaleko eskuinaldetik Erandiotik Barakaldoko eraikuntza eta garabia batzuk.
  • Deustuko Unibertsitateko eraikuntza nagusiaren aurreko aldea, Ibaizabaleko eskuinaldean.
    Deustuko Unibertsitateko eraikuntza nagusiaren aurreko aldea, Ibaizabaleko eskuinaldean.
  • Bizkaia zubia Portugaleteko Andra Mari elizatik.
    Bizkaia zubia Portugaleteko Andra Mari elizatik.
  • Sestaoko ontziola Ibaizabaleko beste aldetik, Leioatik, ikusita.
    Sestaoko ontziola Ibaizabaleko beste aldetik, Leioatik, ikusita.
  • Sestaoko ontziolako garabi batzuk.
    Sestaoko ontziolako garabi batzuk.
  • Sestako ontziola Leioatik.
    Sestako ontziola Leioatik.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskal Herriko ibaien zerrenda. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2012-04-28).
  2. «onomastikaz» www.santurtzieus.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  3. «Ibaizabal itsasadarra: Ur garbiagoa zementuzko horma artean» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-10-25).
  4. (Gaztelaniaz)«Itsasadarra, Bizkaiko ardatz ukaezina» Bizkaia Talent (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  5. (Gaztelaniaz)«El Gobierno estima en 554.343 millones las pérdidas por las riadas» El País 1983/09/01.
  6. (Gaztelaniaz)eitb.com. 30 años desde que Euskal Herria se ahogó..
  7. (Gaztelaniaz)«La mayor catástrofe de Euskadi, las inundaciones de 1983, cumple 30 años» elEconomista.es (Bilbo) 2013-8-26.
  8. «Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa - Bizkaia.eus» web.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  9. r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2005-05-30). «Portugaleteko Zubia» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).
  10. «Faunaren berreskurapena Bilboko itsasadarrean» Zientzia Kaiera 2020-09-21 (Noiz kontsultatua: 2020-10-23).
  11. «Albisteak eta Ekitaldiak - Zientzia eta Teknologia Fakultatea» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-24).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Nerbioi-Ibaizabal sistema
Ibaizabal
Nerbioi
Itsasadarra
Oharra: Ibaiadarrak parentesi artean
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Bilboko_itsasadarra&oldid=9803274"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp