1939:Juutilainen kapitainaNeguko Gerran.Kollaako guduan, HMS Courageous U-29k hondoratua.Japoniako Armada Inperialaren soldaduakChangshako gudan.Hitler garaipen desfile baten buru, Poloniako inbasioaren ondoren.Aliatuen (urdinez) eta Ardatzekoen (beltzez) indar banaketa alemaniarrek Poloniako inbasioari ekin zioten unean. Gorriz Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, hasieran ardatzarekin eta gero aliatuekin lerrokatu zena.Wehrmacht Poloniako muga zeharkatzen 1939ko irailaren 1ean.
Masa ebakuazio esfortzu batean (kode izena, "Pied Piper operazioa") britainiar agintariek 1.473.000 ume eta heldu mugiarazi zituzten hiriguneetatik landa eremuetara. Mugitutako helduak irakasleak, desgaitasuna zuten pertsonak eta euren laguntzaileak eta ume txikiak zituzten amak izan ziren[13].
Euren gobernuen izenean, Frantzia eta Britainiako enbaxadoreek Alemaniako gobernuari eskatu zioten eraso guztiak gelditzeko eta Poloniatik alde egiteko[6].
Goizeko 9:00etan, kabinete ingelesakNevile Henderson Berlingo enbaxadore britainiarrari Alemaniari ultimatum bat emateko agindu zion, 11:00etan erantzunik gabe amaitu zen emandako epea.[21] Horren ondorioz, 11:15ean,Neville Chamberlain lehen ministroak Britainia Handia Alemaniarekin gerran zegoela iragarri zuen.[22]
Erresuma Batuan 1939ko Zerbitzu Nazionalaren Legea onartu zen. Lege horrek Erresuma Batuan bizi ziren 18 eta 41 urte bitarteko gizon guztiak Indar Armatu Britainiarretan errekrutatzera behartzen zituen.[23][24]
Robert MenziesAustraliako lehen ministroak herrialdea Alemaniarekin gerran dagoela adierazi du Britainia Handiaren erabakiaren ondorioz.Zeelanda Berriko gobernuak antzeko gerra-deklarazioa egin zuen Alemaniaren aurka.[28]
Ternuak Alemaniaren aurkako gerra deklaratu zuen.[29]
Eguerdiko 12:00etan, Frantziako gobernuak ingelesaren antzeko azken ultimatuma eskaintzen dio Alemaniari. 5:00etan amaitzen da erantzunik gabe, Frantzia gerrara eramanez.[30]
Britainiar Gerra Deklaraziotik ordu gutxira,SSAthenia,GlasgowtikMontrealera (Kanada) doan itsas bidaia britainiarra,U-30 itsaspeko alemaniarrak torpedoz erasotzen du, Irlandatik 400 km ipar-mendebaldera. 118 bidaiari eta tripulazioko kide batzuk hil ziren. "Atlantikoko gudua" hasi zen.[31] Alemaniak erasoa ukatu zuen.
"Igande odoltsua": Poloniako tropak tirokatu izana leporatuta, 1.000 zibil etniko alemaniar inguru hil zituzten PoloniakoBydgoszcz hirian.[32]
Alemaniar autoritateek U-boat guztiei eskatu zieten berehalako ekintzak egiteko britainiar itsasontzien aurka, baina ez erasotzeko frantziar itsasontziakgerra-sarien legea betez.[35]
Erresuma Batuaren lehen ekintza militar gisa,Royal Air Forcekobonbaketarien komandoak 27 hegazkin bidali zituenKriegsmarine bonbardatzera, baina itzuli ziren ez zutelako inongo itsasontzirik aurkitu erasotzeko.[37] Gauean, hamarWhitleys bidali zituztenBremen,Hamburgo etaRuhr aldera hirien gainean propaganda esku-orriak botatzera.[38]
Roosevelten eskariari berriro erantzunez, Erresuma Batuak eta Frantziak adierazpen formal bateratua egin zuten, esanez Aliatuen bonbaketariek helburu militarrak baino ez zituztela erasoko, baldin eta Alemaniak ez bazuen zibilen aurkako bonbardaketekin hasten.[14]
Japoniakolehen ministro zenNobuyuki Abek beligerante eta neutral guztiei ohar formal bat bidali zien herrialdea neutral izaten jarraituko zuela eta Europako gatazkan "sartzea saihestuko" zuela iragarriz. Aldiz, "Txinako gertakaria konpontzen" kontzentratuko litzateke.[41]
Francisco Franco diktadore espainiarrak munduko gatazkan "neutraltasun zorrotza" mantenduko zuela adierazi zuen.[42]
Lituaniak haren neutraltasuna gatazkan aldarrikatu zuen.[10]
Barry HertzogHegoafrikako lehen ministroak gerran neutral egoteko egindako proposamena Batzarrean galtzaile atera zen, 67ren eta 80 aurkako botorekin. Une hartan, HertzogekPatrick Duncan gobernadore nagusiari hauteskunde berriak eskatu zizkion, baina Duncanek uko egin zion.[28]
Britainiar Espedizio Indarraren lehen kideak Frantziara iritsi ziren.[43]
Atenia itsasontzia hondoratu ondoren, Hitlerrek bidaiari-ontziei eraso egitea debekatu zuen.[44]
Duncanek Hertzog Hegoafrikako lehen ministroa ordezkatzeko eta gobernu berri bat antolatzeko eskatu zionJan Smuts politikariari. Azken honek arrakastaz lortu zuen.[28]
Estatu Batuek publikoki adierazten dute herrialdearen neutraltasuna.[48] Egun berean,Franklin D. Roosevelt AEBko presidenteakKaribeko eta Estatu Batuetako kostalde atlantikoan edozein indar beligerante behatu eta informatu behar duen patruila bat sortzea agindu zuen.[49]
Irailaren 6
Hegoafrikak,Jan Smuts lehen ministroaren gobernu berriarekin, Alemaniaren aurkako gerra deklaratu zuen.[50]
Frantziarren Sarreko Ofentsiba gelditu zen,Warndt basoan sartu ostean, minatutako lurra zela aurkitzean. Bi egunetan soilik 13 kilometro egin zituzten aurrera.
HMSArk Royalhegazkin-ontzia babesten zutendestruktoreekU-39 itsaspekoa hondoratu zuten, honek botatako torpedoek eztandarik ez egin ostean. Tripulazioko kide guztiak atxilotu zituzten. Bigarren Mundu Gerran hondoratutako lehenengo U-boat-a izan zen.[62]
HMSCourageoushegazkin-ontzi britainiarra torpedoz jo eta hondoratu zuenU-29ak Irlandako kostaldean, eta 514 pertsona hil zituen; gerran hondoratu zuten lehen gerraontzi garrantzitsua izan zen.[62]
Tallinn geldiarazia zegoenOrzeł itsaspeko poloniarrak blokeoa utzi eta ihes egin zuen;Estoniaren neutraltasuna zalantzan jarri zuten Sobietar Batasunak eta Alemaniak.
Frantziako Armadak lehenengo hamasei eguneko mobilizazioa amaitu zuen.[20]
Irailaren 19
Alemania eta Sobietar BatasunekoBrest-Litovsken elkartu ziren.
Sobietar Batasunak Tallinneko postua blokeatu zuen.
Burdinazko Guardiak (Garda de Fier) talde ultranazionalista faxistakArmand Călinescu Errumaniako lehen ministroa hil zuen.
Irailaren 23
Japoniako Armada Inperialak Txinako Armada IraultzaileaXiangjiang ibaiaren eremutik kanporatu zuen. 6. eta 13. dibisioek ibaia zeharkatu zuten eta Miluo ibaian zehar barneratu ziren,Changshako guduan.
Irailaren 24
Karl DönitzFührer der Unterseebootek sarien arauak erlaxatu zituen eta irrati seinaleak bidal zitzakeen edozein merkataritza ontzi abisurik gabe hondoratzeko agindu zuen, mehatxua frantziar ontzietara zabalduz.[68][69]
Sobietar hegazkinekEstoniar aire espazioa bortxatu zuen. Estoniarrek Molotovekin negoziatu zuten Moskun. Molotovek esan zien Sobietar Batasunak Estonian baserik ez bazuen lortzen, "ekintza erradikalagoak egitera" behartuta egongo litzatekeela.
Irailaren 25
Alemaniako etxeko fronteko lehen neurriak hasi ziren janari errazionamenduarekin.
Panama Hirian kanpo aferetako ministroen konferentzia pan-amerikarra hasi zen. Bertan,Sumner Welles AEBko estatu idazkariordeak proposatu zuen Patruilatze Zona bat sortzeaAmerika osoa barne hartuko zuena.[49]
Sobietar hegazkinak Estonian. Sobietar tropak Estoniako mugan bildu ziren, 600 tanke, 600 hegazkin eta 160.000 gizonekin.
Hitlerren aginduz,Deutschland etaGraf Spee Almirantea gurutzaontziek Ozeano Atlantikoan aliatuen itsasontzien atzetik abiatu ziren, bata Ipar Atlantikoan eta, bestea, Hego Atlantikoan.[72]
Varsovian zeuden Poloniako armada eta milizia errenditu ziren.
Sobietar tropakLetoniako mugatik gertu. Hegazkinak euren aire-espazioan sartu ziren.
Estoniak10 urteko elkar laguntza ituna sinatu zuen Sobietar Batasunarekin. Itunak baimena ematen zien sobietarrei 30.000 militar euren lurraldean ezartzeko. Trukean,Stalinek Estoniaren independentzia babestuko zuela zin egin zuen.
Irailaren 29
Japoniako Armada InperialaChangsha ingurura iritsi zen. Hala ere, ez zuen lortu hiria konkistatzea, Txinak euren hornidura lerroak moztu zituelako.
Letoniako ordezkariakStalin etaMolotovekin negoziatzen ari ziren. Sobietarrek indarrez okupatzea mehatxatzen zuten, Letonian base militarrak jartzea lortzen ez bazituzten.
Urriaren 2:
Panamako Adierazpena Amerikako Errepublikek onartu zuten. Gerra-jarduerak ez zirenAEBko eremuaren ondoko uretan egin behar. 300 milia (480 km) zabal zen neutraltasun-eremu batAEBetako Itsas Armadak patruilatuko zuen.[49]
Urriaren 3:
Indar britainiarrak frantsesek zaintzen zuten mugako zati baten defentsaz arduratzeko mugitu ziren.[75]
LituaniaStalin etaMolotovekin bildu zirenMoskun. Stalinek LituaniariVilna hiria (Polonia) eskaini zion Lituanian base militar sobietarrak baimentzearen truke. Lituaniarrak uzkur agertu ziren.
Letoniak10 urteko laguntza-ituna sinatu zuen Sobietar Batasunarekin, sobietarrei Letonian ezarritako base militarretan 25.000 gizon izatea ahalbidetzen ziena. Stalinek Letoniaren independentzia errespetatuko zuela agindu zuen.
Alemaniako itsasontziek bidalketa komertzialei erasotzen zietela jakinez,Itsasoko Lehen Lord zenDudley Poundek zortzi ehiza-indar sortzea agintzen du frantsesekin batera, Atlantikoa esploratu eta itsasontzi erasotzaileak suntsitzeko.[76]
Urriaren 6:
Txinako armadak japoniarrakChangshako guduan garaitu zituela esan zuen.
Alemaniak eta SESBekPoloniaren inbasioa erabat burutu zuten, armada garaituz, nahiz eta formalki Poloniak ez zuen amore eman. HitlerrekReichstagean aurrean hitz egin zuen, Britainia Handiarekin eta Frantziarekin bakea berrezartzeko konferentzia bat nahi zuela adieraziz.
Urriaren 9:
Alemaniak (Plan horia) Belgika, Frantzia, Luxenburgo eta Herbehereetako inbasioa prestatzea agindu zuen.
Deutschland itsasontzi alemaniarrak kontrabandoa egotzitaSSCity of Flint fragata estatubatuarra eta bere tripulazioa atxilotu zituen. Alemaniara joateko agindu zieten zuten, Estatu Batuekin arazo diplomatiko bat eraginez eta estatubatuar iritzi publikoa suminduz.[77][78]
Urriaren 10:
Polonian ziren azken militarrak errenditu ziren Alemaniaren aurrean.
Alemaniako Armadako buruzagiekNorvegia okupatzeko beharra iradoki zioten Hitlerri.
Neville Chamberlainek, Erresuma Batuko lehen ministroak,Komunen Ganberan egindako hitzaldi batean formalki errefusatu zuen Hitlerren bake eskaintza.
Ordurako 158.000 soldadu britainiar inguru zeuden Frantzian.
Urriaren 12:
Édouard Daladier Frantziako lehen ministroak uko egin zion Hitlerren bake eskaintzari.
Finlandiako ordezkariak Stalin eta Molotovekin bildu ziren Moskun. Sobietar Batasunak FinlandiakHelsinkitik gertu dagoen base militar bati uko egitea eta sobietar eta finlandiar lurralde batzuk trukatzea eskatzen zuen,Leningrad Britainia Handiaren aurka edo Alemaniaren etorkizuneko balizko mehatxuaren aurka babesteko.
Luftwaffek beste erasoaldi bat egin zuen Britainia Handiaren aurka, oraingoanScapa Flowen ainguratutako britainiar flotari zuzendua. Berriro ere arrakasta mugatua izan zen,HMSIron Duke bakarrik kolpatuz.[70][80]
Txantxa-gerraren lehen fasea Europan: Frantziako tropakMaginot lerroko babesleku eta tuneletan kokatu ziren; britainiarrek gotorleku berriak eraiki zituzten Maginot lerroaren etaMantxako Kanalaren arteko "zuloan" zehar.
18 eta 23 urte bitarteko gizon guztiak erreklutatzeko erregistroa hasi zen Erresuma Batuan.[24]
Urriaren 23:
City of Flint konfiskatutako zamaontziaMurmanskera iritsi zen, Sobietar Batasunean. Lau egun geroago, oraindik sobietarren kontrolpean, joaten utzi zioten,Roosevelt administrazioa kexatu bazen ere. Murmanskeko gertakariak Estatu Batuetako iritzi publikoaren jarrera lerrokatzea bultzatu zuen.[81]
Hitlerrek, alde batetik AEBetako eta Norvegiako gobernuengandik jasotako protestengatik kezkatuta, eta bestetik hain izen ospetsua zuen gerraontzi bat galtzeko arriskuagatik,Deutschlandi etxera itzultzeko agindu zion.[83]
Urriaren 30:
Erresuma Batuko gobernuak txosten bat argitaratu zuen juduak eta nazien aurkariak giltzapetzeko Europan eraikitzen ari ziren kontzentrazio-esparruei buruz.[erreferentzia behar]
Alemaniak Frantzia erasotzeko prestatzen ari zen.Erich von Mansteinek, teniente jeneral alemaniarrak AlemaniakArdenetan zehar erasotzea proposatu zuen, Belgikan zehar egin beharrean; azken hau errazena zen.
Poloniako zati batzuk, Danzigeko korridorea barne, anexionatu zituen Alemaniak.Sobietar BatasunaUkrainari etaBielorrusiari atxiki zizkion Poloniako ekialdeko zatiak.
Finlandiak etaSobietar Batasunak berriro ere mugak negoziatzen hasi ziren. Finlandiarrak ez ziren fidatzen Stalinen helburuez, eta ez zuten lurraldea utzi nahi defentsa-lerroa apurtuz.
City of Flint itsasontziaHaugesunden ainguratu zen,Norvegian, arrazoi medikoak argudiatuz. Ur neutroetan arrazoirik gabe ainguratzea nazioarteko zuzenbidearen urraketatzat hartzen dute Norvegiako agintariek,gauez ontzia abordatu eta alemanak atxilotu zituzten.[86]
Azaroaren 4
RooseveltekNeutralitate Legeei emendakina egin zien, gerrako partaideek AEBri armak erosi ahal zizkietela idatziz, baina ezin zela horretarako AEBko itsasontzirik erabili. SistemariCash and carrry izena eman zitzaion, onartu zuen legeari bezala.[87]
Hitlerrek bonba-leherketa batetik ihes egin zuen Municheko garagardotegi batean, 1923koMunicheko Putscharen urteurrenean. Britainiar bonbaketariek, kasualitatez, Munich bonbardatu zuten egun berean.
Finlandiaren eta SESBen arteko negoziaketak apurtu ziren. Finlandiarrek uste zuten Alemaniak eta Errusiak adostu zutela Finlandia Errusiaren influentzia esferan kokatzea.[90]
Alemaniak jorratutako mina magnetikoen estrategia berriak lehen emaitza handia eskuratu zuen.U-52 itsaspekoakFirth of Forthen jarritako minekHMSBelfastgurutzaontzi arina zerbitzutik kanpo utzi zuten 1942ra arte.[94]
Luftwaffeak lehertu ez zen mina magnetiko bat bota zutenShoeburynesseko zingiratan, Tamesisko estuarioaren ahoan. Erreskatatu osteandesmagnetizazio prozesua asmatu zuten britainiarrek, mina magnetikoen arazoa maila batean murriztu zuena.[95]
Poloniako judueiDaviden izarra duten bandak erabiltzeko agindu zieten.
Azaroaren 24
JaponiakNanning konkistatu zuela iragarri zuen, Txinako hegoaldean.
Azaroaren 26
SobietarrekMainilko bonbardaketa antzeztu zuten. Sobietar artilleriak eremu bat bonbardatu zuen Finlandiako mugatik hurbil, eta Finlandiarrei tropa sobietarrak hiltzea leporatu zien.
Azaroaren 29
SESBek Finlandiarekiko harreman diplomatikoak eten zituen.
Errusiak Finlandiaren aurkako gerra jarraitzen zuen.Helsinki bonbardatu egiten zuten. Hileko lehen bi asteetan, finlandiarrak Errusiako hegoaldeko mugatik gertu zegoenMannerheim lerrora erretiratu ziren; defentsa lerro hau nahiko zaharkituta zegoen.
Almiral Graf Spee Montevideoko portua uztera behartzen du Uruguaik.Hans Langsdorff itsasontziaren komandanteak, Ingalaterrako inteligentzia zerbitzuek engainatuta, ontzia hondoratzea agindu zuen. Marinel alemaniarrakArgentinan jaso zituzten gerra amaitu arte.[103][104]
W.S. Morrison Britainia Handiko Elikagai Ministroak iragarri zuen urtarrilaren 8tik aurrera errazionamendua zabaldu egingo zela elikagai hauei: gurina, urdaia, urdaiazpikoa eta azukrea.[106]
HMS Barham britainiar itsasontzia patruilatzen ari zela, AlemaniakoU-30 itsapekoak eraso eta kalte egin zion; konpontzeko lau hilabetez itsasotik erretiratu zuten.
Abendua 31:
Joseph Goebbelsek, Alemaniako propaganda ministroak gertaeren errepasoa egin zuen irratitik, 1939ko ekitaldien nazien bertsio ofizialetik. 1940rako ez zen iragarpenik egin; "urte zaila izango da, eta horretarako prest egon behar dugu" bakarrik esan zuen.[107]
Adamthwaite, Anthony P.. (1st pub. 1977). The Making of the Second World War. Abingdon, UK: Routledge ISBN0-415-90716-0..
Alexander, Martin S.. (1st pub. 1992). The Republic in Danger: General Maurice Gamelin and the Politics of French defence, 1933-1940. Cambridge, UK: Cambridge University Press ISBN0-521-52429-6..
Beevor, Antony. (2012). The Second World War. New York: Little, Brown and Company ISBN978-0-316-08407-9..
Daniels, Roger. (2016). Franklin D. Roosevelt: The War Years, 1939-1945. Urbana, IL - Chicago, IL - Springfield, IL: University of Illinois Press ISBN978-0-252-03952-2..
De Felice, Renzo. (1st pub. 1981). Mussolini il duce: Lo Stato totalitario, 1936-1940. Torino: Einaudi ISBN88-06-13997-5..
Dimbleby, Jonathan. (2015). The Battle of the Atlantic: How the Allies Won the War. London: Penguin Books ISBN978-0-241-97211-3..
Duroselle, Jean-Baptiste. (1st pub. 1985). France and the Nazi Threat: The Collapse of French Diplomacy 1932-1939. New York, NY: Enigma Books ISBN978-1-929631-15-5..
Naval Blockades and Seapower: Strategies and counter-strategies,1805-2005. Abingdon, UK: Routledge 2006 ISBN0-415-35466-8..
Holland, James. (1st pub. 2015). The War in the West - A New History: Volume 1: Germany Ascendant 1939-1941. London: Corgi Books ISBN9780552169202..
Hough, Richard; Richards, Denis. (1st pub. 1989). The Battle of Britain: The Greatest Air Battle of World War II. Hodder & Staughton ISBN978-0-393-30734-4..
Morison, Samuel Eliot. (1st pub. 1947). The Battle of the Atlantic, September 1939-May 1943. Champaign, IL: Illinois University Press ISBN0-252-06963-3..
Slovakia in History. Cambridge, UK: Cambridge University Press 2011 ISBN9780521802536..
Wells, Anne Sharp. (2014). Historical Dictionary of World War II: The War against Germany and Italy. Lanham, MY - Plymouth, UK: Rowman & Littlefield ISBN978-0-8108-5457-4..
Wragg, David. (2015). 'Total Germany': The Royal Navy's War Against the Axis Powers, 1939–1945. Barnsley, UK: Pen & Sword Books ISBN978-1-47384-465-0..