Erlojuaren orratzen noranzkoari jarraituz, goitik eta ezkerretik hasita: Commonwealtheko gudariak, basamortuan; japoniarrak, txinatar zibilak bizirik lurperatzen; sobietar indarrak, neguko erasoaldi batean; japoniar hegazkinak, itsasontzi batetik aireratzeko unean; sobietar indarrak, Berlinen borrokatzen; alemaniar itsaspeko baten aurkako erasoaldia
Bigarren Mundu Gerra1939–1945 urteen arteanmundu osoan hedatu zengerra izan zen.[1] Munduko herrialde gehienek, tartean potentzia handi guztiek, elkarren aurkako bi aliantza militar osatu zituzten:Aliatuak etaArdatza. Gerra egoera sortu zen, zuzenean 30estatu burujabetako 100 milioi pertsonari eragin ziona. Parte-hartzaile handienek euren ekonomia, industria eta zientzia gaitasun osoa jarri zuten gerra irabazteko esfortzuaren alde, zibilen eta militarren baliabideen arteko muga lausotuta. Gizateriaren historian hildako gehien eragin duen gerra izan da,[2] munduko biztanleen % 2 hil baitzen (50 eta 85 milioi pertsona artean); horietako gehienak,Sobietar Batasuneko etaTxinako zibilak. Gerra honen barnean, sarraskiak,genozidioak —hala nolaHolokaustoa—,bonbardaketa estrategikoak, planifikatutakogosete eta gaixotasunak izan ziren; historianbonba nuklearrak erabili diren gerra bakarra izan da.[3][4][5][6]
Ardatzak aurrera egin zuen Ozeano Barean, harik eta 1942an JaponiakMidwayko gudua galdu zuen arte; gero, Alemaniak eta Italiakporrota izan zuten Ipar Afrikan, Erresuma Batuaren aurka; eta ondoren, Alemaniak porrota izan zuenStalingradeko guduan, Sobietar Batasunean. 1943an, Alemaniak porrot gehiago izan zituen Ekialdeko Frontean, Sobietar Batasunaren aurka; Mendebaldeko AliatuekSizilia etaItalia inbaditu zituzten, eta Ozeano Barean hainbat garaipen izan zituzten, eta Ardatza erretiratze estrategikora bultzatu.1944an, Mendebaldeko AliatuekAlemaniak okupatutako Frantzia inbaditu zuten, eta Sobietar Batasunak bere lurralde osoa berreskuratu zuen. 1944 eta 1945 bitartean, Japoniak porrot garrantzitsuak izan zituen Asian, berezikiTxinako hegoaldean,Txinako erdialdean etaBirmanian; eta Aliatuek Pazifikoan Japoniaren Itsas Armada murriztu zuten.
Bigarren Mundu Gerrak munduaren egitura politikoa eta soziala guztiz eraldatu zuen.Nazio Batuen Erakundea sortu zen, nazioarteko kooperazioa bultzatzeko eta etorkizunean beste gatazkarik izatea ekiditeko; Txinak, Frantziak, Sobietar Batasunak, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu BatuekNazio Batuen Segurtasun Kontseilua osatu zuten, kide egonkortzat. SESB eta AEB bilakatu zirensuperpotentzia etsai berriak, eta mende erdi iraun zuenGerra Hotza piztu zen. Europaren suntsiketa erraldoiak Mendebaldeko Europako inperioen gainbehera etorri zen, etaAfrikaren etaAsiaren deskolonizazioa piztu. Gerran industria kaltetu zitzaien herrialde gehienek gerraondoanberreskurapen ekonomikoa izan zuten. Integrazio politikoa, berezikiEuropan, errealitate berri bat izan zen, gerra aurreko etsaitasunetik identitate komun bat sortzeko ahaleginarekin.[8]
Eskuarki, Bigarren Mundu Gerrako azken kausatzatAlemaniakPolonia inbaditzea etaJaponiakOzeano Bareko hainbat punturi (AEBei eta kolonia britainiar zein herbeheretarrei) eraso egitea jotzen dira. Nolanahi ere, gerrara eraman zuen bidea luzeagoa izan zen.
Mundu gerra berri bat ekiditeko,Nazioen Liga sortu zen1919ko Parisko Bake Biltzarrean. Erakunde honen helburu nagusiak segurtasun kolektiboaren bidez gatazka armatuak ekiditea, desarmatze militar eta nabala eta nazioarteko gatazkak ekiditekonegoziazioa etaarbitrajea ezartzea ziren[9].
Lehen Mundu Gerraren ostean sentimendubakezalea orokortu zen arren[10],irredentismoa etaerrebantxismoan oinarritutakonazionalismoak ugaritu ziren Europako hainbat herrialdetan. Sentimendu hau bereziki garrantzitsua izan zen Alemanian.Versaillesko Itunean, herrialde garaileek zigor ekonomiko eta politiko larriak ezarri zituzten herrialde garaituen gainean. Alemanian, jende askoren ustez bidegabekeriak eta umilgarriak izan ziren. Itun horren ondorioz, Alemaniak bere lurraldearen %13 inguru galdu zuen etaitsasoz-haraindiko lurralde guztiak, espresuki debekatu zitzaion beste lurralde batzuk anexionatzea, kalte-ordainak ezarri zitzaizkion eta herrialdeak izan zezakeen armadaren tamaina mugatu zen.[11]. Agintariak zigor horiek arrazoizko egoerara eramaten saiatu ziren arren,1929ko krakak eragin zuen krisialdia zela medio[12], ahalegin horiek guztiak alferrikakoak izan ziren.
Alemanian, zilegitasun txikiko errepublika horretan, krisialdi ekonomikoan itota, jende askok sistemaren kontrako alderdietara jo zuen. ArrakastatsuenaAdolf Hitlerrenalderdi nazia (NSDAP) izan zen. Hitlerrek1933kourtarrilaren 30ean hartu zuen boterea Alemanian.Mein Kampf (Nire borroka) liburuan adierazi zuen bezala, bere helburua Versaillesko Ituna iraultzeaz gain, Alemaniarako etorkizun loriatsua eta oparoa lortzea zen. Horretarako, Alemaniaren inguruko lurraldeak (Lebensraum - Bizitzeko tokia) konkistatu eta alemaniar bihurtu nahi zituen.
Bigarren Txina-Japonia Gerra hori1937kouztailaren 7an hasi zen hain zuzen ere. 1931tik bere menpe zegoen Mantxuriatik eraso zuen Japoniak. Lehengo aurrerapenakShangai hirian moteldu ziren, nahiz eta abendurako japoniarren eskuetan erori.Nanjing hiriburua ere hartuta, txinatar nazionalistekChongqingera mugitu zuten gobernua gerra bukatu arte.Nanking hirian egundoko sarraskia burutu zuten japoniarrek, hilabetean 300.000 lagun garbitu baitzituzten.
AEBak gerran sartzera eraman zituen kausa zuzenaPearl Harborren erasoa izan zen,1941ekoabenduaren 7an. Lau egun geroagoAlemaniak gerra deklaratu zien AEBei. Sobietar Batasunaren aurka1939ko udaberrian baino ez zuen Japoniak jardun.Mongolian egin zuten topo. Japoniako hazkundea Ekialde Urrunean mehatxutzat jo zenMoskun. Japoniako erasoa atzera eraman zuten sobietarrek,Georgi Zhukov jeneralaren agindupean. Horren ostean, bakeak iraun zuen bi estatuen artean. Historialari batzuen arabera, bi fronteko gerraren beldurrak bultzatu zuen Sobietar Batasuna Alemaniarekinakordioa sinatzera.
Bitartean, Polonian, armada alemaniarrakBlitzkrieg edo Tximista Gerra burutu zuen. Estrategia militar horretan, hegazkineriak gogor bonbardatu ondoren, lurreko armadak, batez eregerra-gurdiek, ustekabean egiten du eraso. Alemaniarrek hiri eta gune estrategikoak hartuta, armada poloniarrak, lurraldean sakabanatuta eta elkarrekin bat egin gabe, pixkanaka pixkanaka amore eman zuen.Varsoviairailaren 27an erori zen, eta azken tropa poloniarrakurriaren 6an errenditu ziren.
Irailaren 17an,Alemaniarekin hitzartutako akordioari eutsita,Sobietar Batasunak ekialdetik eraso zion Poloniari. Bigarren frontea irekian, Poloniako defentsak amildu ziren. Hurrengo egunean Poloniako presidenteak eta aginteko komandanteak herrialdea utzi zuten. Polonia, berriz, ez zen ofizialki errenditu. Aldameneko herrialdeetan babestu ziren armadaren apurrak, eta Polonian barnan, erresistentzia gogorra sortu zen.
Horren ostean,1939-1940ko neguan Alemaniako armadak biltzen ziren bitartean, Frantziak eta Erresuma Batuak ez zuten erasorik egin. Kazetari batzuek “Phoney war”, “Sitzkrieg” edo Gerra Faltsua deitu zioten epe horri, hain eskasa zen buruz buruko borroka.
Negu horretan,1939koazaroaren 30ean hain zuzen ere,Sobietar BatasunakFinlandiari eraso zion. Sobietar Batasuneko armada Finlandiakoa halako lau zen arren,Armada Gorria lotsagarri gelditu zen aurrera egiteko orduan. Finlandiako defentsak herrialde osoko inbasioa saihestu zuen, nahiz eta, azkenean, sobietarrek garaitu eta FinlandiakLeningrad inguruko eremu estrategikoak eman behar izan. Nolanahi ere, Armada Gorriaren ahalmena zalantzan jarri zenEuropako kantzelaritza askotan, tarteanBerlinen.
1940koapirilaren 9an hasi zennaziek burututakoDanimarka etaNorvegiaren kontrako erasoa.Alemaniarrek, alde batetik,Suediakoburdin hornidurak ziurtatu nahi zituen, AlemaniaraNarvik portu norvegiarretik baitzekarten. Baina beste alde batetik, horrela Norvegia ez aliatuen eskuetara eroriko, Alemaniako portuen aurkako enbargoa indartzeko asmoa izanez gero. Danimarkaren balio estrategikoa ez zen hain handia, baina herrialde horretako kaietatik aise iristen zen Norvegiara.
Danimarka berehala errenditu zen, armada alemaniarrari aurre egitea alferrik zelakoan, alferrikako odol-jarioa saihestu nahi baitzuen. Hori zela eta, nazien okupazioa arina izan zen, beste herrialdeek nozitu zutenaren aldean bederen. Danimarkako instituzioek, hein handi batean, autonomia gorde ahal izan zuten, etajuduen deportazioa atzeratu zen. Nolanahi ere, esku zabaleko joera hau1943an amaitu zen,Stalingrad etaEl Alamein porroten ostean okupazioaren kontrako protestak eta istiluak hedatu baitziren, eta, nazien ustez, Danimarkako gobernuak ez zituen behar bezain gogor itzaltzen.
Norvegiako inbasioa korapilatsuagoa izan zen. Portuak hiru egunetan okupatu arren, armada norvegiarra barnealde menditsuan babestu zen, naziei aurre egiteko prest. Gainera,Erresuma Batuak zeinFrantziak hainbat dibisio igorri zituzten laguntza ematera. Hala ere, aliatuen egoerak okerrera egin zuen, etaapirilaren 28an, britainiarrek Norvegiaren hegoaldetik alde egiteko erabaki zuten.Maiatzaren 28an aliatuek Narvik iparraldeko portua hartu bazuten ere, Frantziako inbasioarekin batera, aliatuen lehentasunak irauli ziren.Ekainaren 8an, portuko instalazioak suntsitu ondoren, Norvegiako iparraldetik atera ziren tropa aliatuak. Azkenean, Norvegia,ekainaren 10ean, errenditu zen.
Poloniako inbasioa burututakoan, naziakFrantziaren kontrako borroka prestatzen hasi ziren. Euren egitasmoa zenBelgika etaLuxenburgo artean dagoenArdenak izeneko lurralde oihantsuan armadaren multzo nagusia kokatzea, gerra gurdiek zeharkatu ezin izango zutelakoan, zakar defenditu baitzuten aliatuek. Horretarako, naziekHerbehereak,Belgika etaLuxenburgo herrialde neutralak inbaditu behar izango zituzten.
Erasoa1940komaiatzaren 10ean hasi zen,alemaniarrek aurreikusi zuten bezala. Ardenetan zeharkako ibilaldia sumatu gabe,12anMosa ibaian,Sedandik hurbil, saiatu ziren frantziarrak alferrik inbaditzaileak geldiarazten. Frantziako iparralde osan egin zuten aurrera,Mantxako kanalera iritsi arte (maiatzaren 20a). Honela, aliatuen armadaren zati handi bat Belgikan geratu zen inguratuta. Gainera, atzera egitearen ondorioz,Dunkerque eskala masiboan hustu behar izan zuten aliatuek:maiatzaren 26tikekainaren 3 arte, 338.226 soldadu atera zituzten Frantziako kostaldetik.
Ekainaren 5ean,Parisa jo zuten alemaniarrek geldiezin. Frantziaren porrota saihestezina zela ikusita,MussolinirenItaliak probestu zuen ekainaren 10ean Frantziari gerra deklaratzeko.Ekainaren 14ean Parisen sartu ziren naziak. Armistizioaekainaren 22an sinatu zuten Frantziak eta Alemaniak. Alemaniaren menpean Frantziako iparraldea eta mendebaldeko kostaldea geratu zen. Horren hegoaldean, gobernu kolaboratzailea eratu zen, zeinekVichy zuen hiriburua etaPhilippe Petain gobernuburua. Haien aurrean,Charles de Gaulle jenerala zegoen, Erresuma Batuko herbestetik “Frantzia Askea”ren buruan, Vichyko gobernua onartu gabe.
Alemaniako hegazkinek Londres bonbardatzen zutenean, bertako biztanleek metro-geltokiak babesleku gisa erabiltzen zituzten.
Frantzia garaituta etaErresuma Batuko armadaren hornigai eta arma gehienakDunkerquen galduta,Hitlerrek uste zuen Erresuma Batua errenditzekoa zela. Nolanahi ere,Winston Churchill buru zuen gobernu britainiarrak borrokatzen jarraitzea erabaki zuen, bakarrik bazen ere. Beraz, alemaniarrakItsas Lehoi izenpeanBretainia Handiaren inbasioa prestatzen hasi ziren. Itsas armada britainiar boteretsua menderatuko ez zutelakoan, airean nagusitasuna lortzea ezinbestekotzat jo zen zen, eta, hortaz, hegazkineria hutsezkoIngalaterrako bataila borrokatu zen.
1940ko udan burututa,Alemaniako hegazkineria (Luftwaffe) Britainia Handiko aireportuak etaradar estazioak bonbardatzen hasi zen. Nolanahi ere, hegazkineria britainiarra (RAF), pilotu gutxiago edukita ere, espero baino kementsuago aritu zen. Emaitza argirik gabe etaBerlinen jasandako bonbardaketei adinako erantzuna eman nahian, HitlerrekLondresen bonbardaketa (Blitz) agindu zuen. Hala ere, RAF nagusitu zen azkenean,Mantxako kanala kontrolpean edukita.Irailaren 17an, Erresuma Batuko inbasioa atzeratu zuen Hitlerrek, eta hasiera batean hurrengo urterako egitekoa bazen ere, azkenean ez zen berriro burutu.
Urriaren 28an,Greziaren kontra jardun zuen Italiak,Albaniako baseetatik eraso eginda. Hala ere, armada greziarrak ofentsiba geldiarazteaz gain, kontraerasoa ere burutu zuen, eta Albaniako hegoaldeko hainbat hiri hartu zituen. Neguarekin batera, dena den, borroka gelditu zen.
Italiako armadaren porrota zela medio,Hitlerrek errefortzuak bidali behar izan zituen iparAfrikara.1941eko otsailean,Afrika Korps izenpean lehenengo tropaalemaniarrak iritsi zirenLibiara,Erwin Rommel jeneralaren agindupean. Hasiera batean, arerioen erasoen aurrean egoera gordetzeko agindua baino ez zeukan Rommelek. Baina erresistentzia ahula jaso zuela ikusita, erasoari ekin zion, britainiarrakEgiptoko mugaraino eraman arte. Hainbat alferrikako kontraerasoren ostean,abenduaren 18an, britainiarrekGurutzatu Operazioa (Operation Crusader) burutu zuten, non udaberrian galdutako lurralde osoa berreskuratu zuten.
Sobietar Batasunari eraso egin baino lehen,Hitlerrek uste zuen hegoaldea menpean edukitzea ezinbestekoa zela. Hau da,Italia etaGreziaren arteko gatazka bukatu behar zen. 1940-41eko neguan,Hungaria,Errumania,Bulgaria etaJugoslaviako gobernuekin negoziatu zuten alemaniarrek Ardatzarekin bat egiteko. Alabaina, 1941ekomartxoaren 27an, Jugoslavian Ardatzaren aurkako estatu-kolpe bat burutu zen, eta, hortaz, Greziaz gain Jugoslavia ere jarri zuten jomugan.
1941ekoapirilaren 6an tropa alemaniarrek, italiarrek eta hungariarrek batera Jugoslavia eta Greziaren kontra egin zuten. Britainiarrek Greziari laguntza luzatu arren, Ardatzeko aurrera egitea geldiezina zen. Jugoslavian, gainera, erresistentzia ez zen oso gogorra izan.Belgrado, hiriburua,apirilaren 12an hartu zuten, eta herrialdeaapirilaren 17an errenditu zen.
Grezian ere Ardatzeko erasoa azkarra eta eraginkorra izan zen. Hilabetearen bukaerako, nazien menpea zegoen jada.Maiatzaren 20an, alemaniarrakKretaren aurkako erasoari ekin zioten.Ekainaren 1erako guztiz okupatuta zegoen.Luftwafferen nagusitasunaren aurrean,RAF britainiarrak hornigaiak eta pertsonakEgiptora garraio zituen, hurrengo borroketarako gorde nahian.
Alemaniarren garaipena bizkorra eta zalantzarik gabekoa izan arren, Balkanetako kanpainak bost aste atzeratu zuenBizargorri Operazioa, Sobietar Batasunaren inbasioa alegia.
Erasoa hiru frontetan zegoen antolaturik: lehenengoa iparraldera begira,Leningradera; bigarrena, Moskuko bidera; eta hirugarrena,Donetsk industria eskualdera etaKaukasoko petrolio zelaietara.Adolf Hitlerren asmoaArmada GorriaBielorrusia etaUkrainako lautadetan ixtea eta azkar garaitzea zen. Gero, Sobietar Batasunako alde europarra okupatu nahi zuen,Ozeano ArtikotikKaspiar Itsasoa arte. Horretarako, 140 dibisio prestatu zituzten alemaniarrek, guztira 3.200.000 soldadu, 625.000 zaldi, 7.100 kainoi, 3.300 gerra-gurdi eta 2.770 hegazkin. Hainbat aliatuk,Italiak,Hungariak,Errumaniak edoBulgariak dibisioak ere erantsi zituzten. Armada Gorriak, beste aldetik, 134 dibisio zituen: 2.500.000 soldadu, 24.000 gerra-gurdi eta 8.000 hegazkin. Zalantzarik gabe historiak operazio militarrik handiena.
Estraineko asteetan alemaniarren aurrerapena bizkorra eta eraginkorra izan zen. Iparraldean,Baltikoko estatuak okupatuta, Leningradeko setioairailaren 8an hasi zen (1944ko urtarrilera arte irautekoa zen). Erdialdean, Bielorrusia osoa azpiratuta,Smolenskuztailaren 16an hartu zuten. Hegoaldean, berriz, Ukrainan zeharkako martxa uste baino motelagoa izan zen. Hori zela eta, Hitlerrek erdialdeko fronteko tropei gelditzeko agindu zien, hegoaldekoei lagun ziezaieten. Jeneral alemaniar gehienak ez zatoz bat egitasmo horrekin, Mosku jomuga nagusitzat hartzen baitzuten. Azkenean, behinKiev hartuta,irailaren 19an,Moskuraino jarraitzeko agindua eman zen. Nolanahi ere, ekialdeko frontean eguraldi txarra hasi zen, eta alemaniarren aurrerapena motelduta suertatu zen. Gainera, hirira hurbildu ahala, sobietarren erresistentzia gero eta gogorrago bilakatu zen. NaziakKremlindik 30 kilometrora iritsi ziren, baina ez haratago.Abenduaren 5ean, Hitlerrek geldialdi orokorra agindu zuen, hurrengo udaberrian ekitzeko asmotan.
Abenduaren 7an,Thailandia,Malasia etaHong Kongekin batera, JaponiakHawaii irletan kokatutako AEBetakoPearl Harbor itsas baseari ere eraso egin zion. Amerikarren galerak gogorrak izan ziren: hildakoen kopurua 2.400ra hurbiltzen da, gerraontzi asko kaltetuta suertau ziren eta baseko hegazkineria gehiena suntsituta. Nolanahi ere, erasoaren jomuga nagusia izan ziren lau hegazkin-eramaileak salbatu ziren, basean ez zeudelako. Gainera, Pearl Harborko portuko kalteak aise konpondu ziren, eta erregai biltegiak, ezinbestekoak itsas armada hankamotz ez ibiltzeko, ukitu gabe utzi zuten. Hurrengo egunean,abenduaren 8an, AEBek eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Japoniari.Abenduaren 11n,Alemaniak AEBei deklaratu zien gerra, nahiz eta Japoniarekin hitzartutako akordioaren arabera beharrezkoa ez izan. Honela, mundu gerra bihurtu zen.
Gurutzatu Operazioa zela eta,Afrika Korpsek atzera egin behar izan ostean, bazirudien alemaniarren porrota erabatekoa zela. Nolanahi ere,Ekialde Hurbileko hainbat gatazkak IparAfrikatik tropa batzuk eramatera behartu zituzten britainiarrak. Bitartean, Ardatzak hornigai bidaltzeari ekin zion berriroTripolitik.
Rommelek, orduan,1942kourtarrilaren 21ean bigarren erasoa jarri zuen martxan. Gazalaraino eraman zituzten aliatuak, eta horren ostean,Egiptoraino, non Alam Halfa bataila burutu zen (uztailaren 1tik27 arte).Alemaniarren aurreratzea geldiaraztea lortu arren, tropa eta mota guztietako hornigaiak igorri zituzten aliatuek, porrotak ekar litzakeen ondorioen beldurrez.
Gainera,Bernard Montgomery 8. armada britainiarraren buru izendatu zuten. Urrian iritsita, soldaduen kopuruaren aldetik aliatuen nagusitasuna jadanik agerikoa zen.Urriaren 23tikazaroaren 4 arteEl Alamein bataila burutu zen, non aliatuek garaipen osoa eta erabakigarria eskuratu zuten.Afrika Korpsetik geratzen zen apurraLibia etaTunisia aldera abiatu zen ihesean.
Azaroaren 8anSuziri Operazioa (Operation Torch) burutu zuten aliatuek (AEBek etaErresuma Batuak batik bat)Aljeria etaMaroko gaineko kontrola beregatu nahian,Casablancan,Oranen etaAljerian batera lehorreratuta. Gainera, alemaniarrei erretaguardiatik eraso egitea espero zuten, Ipar Afrikako kanpainia azkar amaitzeko. Aljeria eta MorokoVichyko Gobernuaren mendean egon arren, oso erresistentzia urria erakutsi zuten, eta berehalaHenri Giraud jeneral frantsesaren aginpean geratu ziren. Ondorioz,Hitlerrek Vichy GobernukoFrantzia okupatu zuen.
Tunisiako tropa alemaniarrak zeinitaliarrak inguratuta geratu ziren aliatuek mendebaldetik eta ekialdetik aurrera egiten baitzuten. Abendurako Ardatzako egoera larria zen oso, baina eskarmentu txikiko tropa estatubatuarrak garaituta (Kasserineko igarobideko bataila,1943kootsailaren 19tik25 arte), uste baino luzeago iraun zuen alemaniarren erresistentziak. Azkenean, aliatuen nagusitasunak, bai hornigaien aldetik bai soldaduen aldetik, Ardatzaren porrota ekarri zuen, eta1943komaiatzaren 13an, 250.000 soldadu alemaniarrak eta italiarrak errenditu ziren.
1941-42ko neguan,Sobietar BatasunakMosku inguruko lurralde pixka bat berreskuratu ahal izan zuen, baina ezin izan zuten gehiagorik alemaiarrak atzera eragin,Stalinek nahi zuen bezala. Eguberrian, frontea egonkortu zen, bi aurkariek udako erasoa prestatzen zuten bitartean.
Hitlerrek aurreko urteko helburua aldatu zuen, etaKaukaso aldekopetrolio zelaiak hartzen ahalegindu zen. Honela, sobietarrak erregai horniketarik gabe utzi nahi zituen, eta bide batez, petrolioa lortzeko alemaniarrek zeuzkaten arazoak konpondu. Bere egitasmoaItsaso Beltza etaKaspio eta Kaukaso Mendilerroaren artean dagoen eskualdea hartzea zen. Bitartean, armadako beste zati bat Volgan gora joatekoa zen,Stalingraderaino, alemaniarren aurreratzea babestu ahal izateko.
Erasoa1942ko ekainean hasi zen, eta abenduan amaitu zenGroznin, petrolio-zelaietatik hurbil, zeren, ironikoki,Alemaniakogerra-gurdiak erregairik gabe geratu baitziren. Gainera, alemaniarrek sortu zuten frontea luzeegia zen, sobietarren kontraerasoetatik babesik gabe. Honela, atzera egiteari ekin zioten, hasieran motel, baina bueltarik gabe.
Volgaraabuztuaren 20an iritsi ziren alemaniarrak. Stalingraden aurkako erasoa segituan hasi zen. Stalinek hiria kosta ahala kosta defendatu behar zela agindu zuen. Horrela, hiru hilabetez, kalez kale borrokatu zen, sobietarren defentsek atzera egiten zuten bitartean. Hala ere,azaroaren 19an kontraerasoa jarri zuenArmada Gorriak, zeinek Alemaniako 6. Armada hirian inguratuta utzi zuen. Hitlerrek ez zuen ihes egitea baimendu, okupatutako lurraldea uzteak tropen nahigabea eragiten zuelakoan. Setioa apurtzeko kanpotik egin ziren ahaleginei eutsi zieten sobietarrek. Hilabete horietan, setiatutak airez hornitu zituzten, baina behar baino arma eta janari gutxiagoa jasotzen zuten, eta, urtearen bukaerako, kinka benetan larria zen Stalingradeko alemaniarrena.
Bere nagusitasunean konfidaturik, japoniarrekMidway uhartera bidali zuen itsasarmadaren zati bat, AEBei geratzen zitzaizkien gerraontziak borrokara erakartu nahian.Ekainaren 5ean, Japoniako hegazkin-eramile hoberentako lau hondoratu zituzten estatubatuarrek, haietako baten ordainetan. Arrakasta itzel honek Ozeano Bareko fronteari buelta eman zion. AEBetako arma eta gerraontzi ekoizpena Japoniakoa baino askoz boteretsuagoa zen, eta Japoniarrek ez zuten berriro horren alde handia izan.
Ginea Berrian, Japoniako helburuaPort Moresby hartzea zen, Australiari eraso egin ahal izateko. Nolanahi ere, euren egitasmoak bitan zapuztu zituzten aliatuek. Lehenengoan,Koral Itsasoko guduan (maiatzaren 4-8) estatubatuar tropek japoniarren lehorreratzea galarazi zuten. Bigarrenean,Kokoda batailan (abuztu eta irailean) oihanean elkarren kontra borrokatu ziren. Port Moresbytik 50 kilometrora iritsi ondoren, hornigai eta errefortzuen faltak atzera eragin zituen japoniarrak.
Guadalcanal uhartea 1942ko uztailean hartu zuten japoniarrek. Amerikarrakabuztuaren 7an iritsi ziren, eta, hortik aurrera, lur, ur eta aire borroka gogorrak suertatu ziren. Bajen erritmoari eutsi ezinean,1943ko urtarrilean irla husteko agindu zen. Porrot hauen ostean, japoniarrek eraso egiteko gaitasuna galdu zuten, okupatutako lurraldeak defenditzera mugatuta.
Montecassino monasterioa Gustav Marran bertan zegoen, Italiako gerra-eszenatoki nagusietakoan. Monasterioa erabat suntsiturik suertatu zen aliatuen bonbapean. Geroago eraberritu zuten.
Egun berean, aliatuekMessinako itsasartea zeharkatu zuten,Calabriako penintsulan gora. Dena den, aliatuen indar nagusiairailaren 9an lehorreratu zen,Salernotik hurbil. Ordurako, italiarren traizioaz ohartuta, armada alemaniarrak Italia okupa zezan eta armada italiarra desarma zezan agindu zuen Hitlerrek. Bitartean, paraxutista alemaniarrek Mussolini askatu zuten,Milan hiruburua zuenIpar Italiako Estatu Faxista eratu ahal izateko. Italiako hegoaldetik atzera egitean, defentsa fronte bat (Gustav Marra) osatu zutenCassino hiriaren inguruan,Erromatik 100 kmra hego-ekialdean. Aliatuak marra horretan1944ko maiatza arte egon ziren geldituta.
Stalingradeko azken tropaalemaniarrak1943kootsailaren 2an errenditu ziren. Alemaniak 6. armada osatzen zuten 300.000 soldatutik 96.000 besterik ez ziren Stalingradetik bizirik atera. Hauxe izan zen Bigarren Mundu Gerrako norabidea aldatu zuen une garrantzitsuenetako bat.
Sobietar Batasunak 1943ko hasieran erasoari ekin zion berriz,Don ibaitik hurbil. Hasieran aurrera egitea lortu zuen Armada Gorriak, harik eta alemaniarrak sobietarren armada hedatuegiaz eta egoera ahulaz baliatu ziren arte. Kontraerasoan, alemaniarrekKharkov hiria eta aldameneko eremua berreskuratu zituzten.Nazien azken garaipen inportantea izan zen.
Udaberrian euriteek borroketan hastea galarazi zuten, baina bi aldeak denboraz probestu ziren udan etortzekoa zen bataila prestatzeko. Erasoaren data behin eta berriro atzeratu ostean eta gerra osoko indar handiena bildu ondoren,uztailaren 4an ekin zioten alemaniarrek erasoariKursken. Asmo horiek ezagutua, sobietarrek lubaki-sare erraldoia industu zuten defentsarako.Kurskeko bataila gerrako tanke-borroka handiena bilakatu zen. Errefortzurik gabe, alemaniarrek sobietarren kontraerasoari ezin izan zioten eutsi.
Porrot honen ostean, Ekialdeko Frontean eta gerra bukatu arte alemaniarrek atzera egiten zuten sobietarrek aurrera egin ahala. AbuzturakoHitlerrekDnieperrera itzultzeko agindu zuen. Baina urrian Dniper ere ezin izan zuten defendatu. AzaroranKiev berreskuratu zuten sobietarrek.
Ekainaren 30ean,Cartwheel Operazioa martxan jarri zuten aliatuek,Ozeano Bareko hegoaldea eta hegomendebaldea menderatzeanJaponiako Rabaul basea isolatu nahian. Ondoren, uhartez uharte Japonia arte joan nahi zuten. Horretarako, Tulagi eta Santa Cruz irlak, Ginea Berriko iparraldeko kosta eta aipatutako Rabaul basea helburu nagusiak izan ziren.
Azaroan, ABEkTarawako bataila, Ozeano Barean lehen anfibio-eraso ezagutu zuen borroka, irabazi zuten. Bajen kopuru handiak protestak eragin zituen AEBen barnan, lehen bistadizoan garrantzi txikiko irla ñimiño batengatik horrenbeste hildako izatea ez ulertuta. Orduan, aliatuek japoniarren hainbat gotorleku inguratu zituzten hornigaien eta tropa berrien faltak Japoniari amore emanarazi ziolakoan.
Tropa alemaniarren %85-90 Ekialdeko Frontean zegoen, eta VII. Armada eta Panzer V. Armada besterik ezin zuen ekialdetik mugitu aliatuen lehorreratzeari aurre egiteko. Gainera, kostaldean gotorleku andana eraikita zituzten naziek, baina zenbait tokitan amaitu gabe zeuden.Dwight D. Eisenhower buru zuten aliatuek lehorreratzeaCalais aldean gertatzekoa zen plana zabaldu zuten. Horrela, 50.000 soldadu alemaniar baino ez zeuden Normandia aldean lehorreratzearen egunean.
Nolanahi ere, alemaniarren erresistentzia gogorra zen oso, hainbat hondartzatan aliatuek egundoko bajen kopuruak izan baitzituzten. Uztailaren bukaerako frontea ongi garatuta zegoen. Normandia menderatuta,Frantzia hartzea erraza izan zen.Abuztuaren 25eanParisa sartu ziren aliatuak. IrailerakoBelgika eta Frantziako zati nagusiak aliatuen menpe zeuden berriro.
Irailean bertan, aliatuek, izugarrizko azpiegituraz baliaturik, ofentsiba zabal bat abiatu zutenHerbeheretan. Ofentsiba honi,Market Garden Operazioa deitu zioten, eta helburu gisa herrialdea zeharkatzea zuen,Rhin ibaira heldu eta Alemaniako lurretan sartzeko. Aitzitik, operazio honek izaniko aurrikuspen eta antolakuntza eskasa zela medio, aliatuek sekulako porrota jasan zuten Holandan, eta gerraren amaiera ia urte betez luzatu zitzaien.
Abenduan alemaniarrek kontraerasoa burutu zuten,Bulgeko bataila izenekoa,Anberes hiria berreskuratzeko asmotan, zeren, hala gertatuz gero, aliatuen hornigai-bidaltzea etenda gertatuko litzatekeen eta aliatuen frontea erdibituko litzatekeen. Hasierako garaipenak gorabehera, nazien hegazkineria oso kaltetuta atera zen, eta, urtarrilerako, galdutako lurraldea berreskuratu zuten aliatuek.
Bitartean,Italian,Anzion lehorreratu ziren aliatuak.Gustav Marrak pairatu zituen erasoak zirela eta, alemaniarrek atzera egin behar izan zuten, etaErroma1944koekainaren 4an hartu zuten aliatuek. Nolanahi ere, alemaniarrek beste defentsa-fronte bat osatu zuten,Marra Gotikoa izenekoa,Apeninoetan,Florentziatik ipar eta ekialdean. Gogor ahaleginduta, aliatuak mendateak bereganatzen hasi ziren,Po ibaira jaisteko prest. Alabaina, Frantziaren inbasioak hainbeste tropa eskatzen zuenez, moteldu zen Italiako kanpaina. Negurako,Boloniako hegoaldean zeuden aliatuak.
Fronteko hegoaldean, Errumaniako armada garaituta, Karlos II. erregeak bakea eskatu zien sobietarrei. Horrean aurrean, naziak erregea hiltzen saiatu ziren. Ekintza horrek Errumania aliatuen aldera eraman zuen, Alemaniari gerra deklaratuta. Aste baten buruan,Bulgaria ere aliatuen aldera igaro zen. SobietarrekJugoslaviarantz jo zuten,Belgraderaurriaren 15ean iritsirik.Greziak alemaniarren menpe jarraitzen zuen arren, isolaturik ez geratzeko, naziek utzi behar izan zuten.
Polonian, alemaniarren agintearen kontrako matxinada sortu zenabuztuaren 1ean,Varsovian hain zuzen ere. Poloniarrek matxinadak egun batzuk irautea espero zuten,Armada Gorria hirira iritsi arte. BainaStalinen asmoa bestelakoa zen, zeren, naziak kanporatuta, Poloniak gobernukomunista izan zezan nahi zuen, eta matxinatuak Poloniako herbesteko gobernuaren aginduetara jarri ziren. Bitartean, alemaniarrek tropa berriak igorri zituzten hiriaren gaineko kontrola berreskuratzeko. Honela,urriaren 2an, azken matxinoak errenditu ziren.
AEBetako B-29 hegazkinak Japonia bonbardatzen ari direla.
Japonia1944komartxoaren 8anIndia, oraindik ereErresuma Batukokolonia, hartzen saiatu zenBirmaniatik eraso eginda.Imphal setiatzea etaKohimarekiko komunikazioa etetea lortu arren, hilabete batzuen ostean aurrerapenik gabe, japoniarrek atzera egin zuten hornigaien faltan. Guztira 55.000 hildako izan zituzten japoniarrek, historiako kopuru okerrena.
Ozeano Barean bertan,Ameriketako Estatu Batuek aurrera jarraitzen zuten.Marshall uharteak 1944ko otsailean bereganatuta, ekain eta abuztuaren bitarteanMariana uharteak etaSaipan konkistatu zituzten. Saipan uhartea edukitzeak Japonia bera bonbardatzea ahalbidetu zien AEBei. Japoniako erantzunaFilipinetako Itsasoko bataila izan zen, non geratzen zitzaien gerraontzi gehienak erabili zituzten japoniarrek, AEBetako armadaMariana uhartetatik egotzi nahian. Garaituta atera ondoren, Japoniako hegazkin-eramaileak suntsiturik edo larriki kalteturik suertatu ziren. Ondorioz,urriaren 20anFilipinetako konkista hasi zen AEBen partez. Borroka horietan, japoniarrek kamikazeak lehen aldiz erabili zituzten.
Apirilean Alemania errenditu zen, Hitler hil eta bi egunetara. Hau eta gero, Japonia izan zen gerran jarraitzen zuen ardatzeko estatu bakarra eta Estatu Batuak hauen kontra jo zuten. Okinawa inbaditu eta gero Estatu Batuetako lehendakariak ikusi zuen Japoniako irlak inbaditzerakoan soldadu asko hilko zirela eta honegatik "Fat Man" (uraniozkoa) eta "Little boy" (plutoniozko)bonba atomikoak jaurti zituenHiroshima eta Nagasakin[17]. Bitartean ErrusiakMantxuria inbaditu zuen etaKurilak ere. Hau eta gero Japonia "USS Missouri" gerra-ontzian Japoniako presidentea eta komitiba batekerrendizioa sinatu zuen.
Askatutako herriek eskubide horiek gauzatzeko behar dituzten baldintzak ezartzeko, hiru gobernuek batera lagunduko diete Europan askatutako estatuetako herriei edo Ardatzaren antzinako sateliteetakoei, behar den beste aldiz eta helburu hauekin:
Behin-behineko gobernuak ezartzea (herritarren elementu demokratiko guztiak ordezkaturik egon daitezen) hauteskunde libreen bitartez, herri-borondatearen arabera jokatuko duten gobernuak ahalik eta arinen era daitezen.
Beharrezkoa izanez gero, hauteskunde horiek egiten laguntzea. Hiru gobernuek iritzia eskatuko diete Nazio Batuei eta Europako gainerako gobernuei (behin-behinekoei edo besteei), zuzenean dagozkien arazoen kasuetan.
Frantzian, 1945eko otsailean eta martxoan, aliatuekRhin aldera egin zuten aurrera,Herbeheretatik Suitzara zihoan frontean. Rhin zeharkatuta, apirilean Alemaniako defentsa amildu zen, eta Rhin eta Elba ibaien arteko eremua,Iparraldeko Itsasotik Alpeetara, aliatuen mendean geratu zen.Dwight D. Eisenhower aliatuen buruakBerlinen konkistaArmada Gorriaren esku uztea erabaki zuen.Apirilaren 25ean aliatuen bi armadak elkartu ziren lehen aldiz.
Apirilaren 16an Berlinen kontrako azken erasoa hasi zen iparraldetik, ekialdetik eta hegoaldetik, hiria inguratzeko asmotan (ikusi,Berlineko bataila). Defentsa alemaniarra zibilek, horietako asko nerabeek, osatua zen. Auzoz auzo eta kalez kale, pixkanaka pixkanaka hiriburua menderatuz joan ziren.Hitlerrek ihes egiteari uko egin zion, eta,apirilaren 30ean, sobietarrak kale batzuk haratago zeudela, bere buruaz beste egin zuen. Berlinmaiatzaren 2an erori zen.
Karl Dönitz almiranteak, Hitlerren ondorengoak,maiatzaren 7an baimendu zuen Jodl jenerala Alemaniaren baldintzarik gabeko errendizioa onar zezan. Honela,Europako frontean amaitu zen gerra.
Filipinetan,Luzonera, irla handienera, lehorreratuta,Manilamartxoaren 3an bereganatu zuten aliatuek. Irletako konkista osoa uztailean bukatu zen. Hori burutu baino lehen, halere, beste aurrerapauso batuk eman zituzten estatubatuarrek.Iwo Jima irla estrategikoki oso garrantzitsua zen, hortik B-29 bonbardatzaileei laguntza eman ahal baitzitzaien. Hor, japoniarren defentsa bereziki gogorra izan zen, eta aliatuen hildakoen kopurua oso altua izan zen (ikusi,Iwo Jimako bataila).Okinawan, hurrengo helburuan ere, bajen kopurua oso handia izan zen.
Ozeano Barean zehar erresistentzia gune andana geratu arren,AEBetako komandantziak Japoniako inbasioa azarorako zeukan aurreikusita. Nolanahi ere, Iwo Jiman eta Okinawan aurkitutako aurkaritzak beste plan bat pentsatzera eraman zituen.
Uztailean,Manhattan Proiektuari esker, munduko lehen bonba atomikoa sortu zen.Harry S. Truman AEBetako presidente berriak arma berri hori erabiltzeko deliberoa hartu zuen, Japoniak lehenbailehen amore ematera behartzeko.Abuztuaren 6anHiroshima hirianlehertu zuen asmo belikoak zituen lehen bonba atomikoak. Hiria erabat txikituta eta 75.000 hildako zituen ondorio.Abuztuaren 9anNagasakin, paretsuko hondamendia eraginda, bigarrenak lehertu zuen.
Abuztuaren 15ean,Hirohito Japoniako enperadoreak irratian herrialdeari errendizioa jakinarazi zion, nahiz eta gobernuko zati bat borrokan jarraitzearen alde egon.Irailaren 2an errendizio ofiziala sinatuta amaitu zen Bigarren Mundu Gerra.
Hildakoen kopuruen gaineko estimazio guztiak ez datoz bat, heriotzen gehiengoa dokumentatu ez zelako, baina esan daiteke 60 milioi lagun inguru hil zirela gerra honetan; horietakoak 20 milioi soldaduak eta 40 milioi zibilak ziren. Zibil guztiak armen ondorioz ez ziren hil, izurriteaz, goseteaz edogenozidioaz baizik.Holokaustoko biktimak 12 milioi izatera irits daitezke.
Galtzaileen krimenak zigortzeko,1945tik1951 arte, Alemaniako eta Japoniako zenbait ofizial eta funtzionario epaitu zituzten gerra krimenak leporatuta. AlemaniakoakNurembergen eta JaponiakoakTokion epaitu ziren. Garaileen sarraskiak, hala nolaDresdenen bonbardaketa edobonba atomikoaren jaurtiketak,nazien adinekoak ez izan arren, ez ziren inon epaitu.
Gatazkan parte hartu zuten herrialde gehienek oso krisialdi ekonomiko larria pairatu behar izan zuten, hain ziren handiak gerra ahaleginak. Batzuk,Alemania esaterako, erabat suntsiturik zegoen.
Europako herrialde horien ekonomia berpizteko (eta, bide batez, matxinadakomunistak suertatzeko arriskua uxatzeko),1947anMarshall Plana (izenaGeorge Marshall AEBetako Estatu Idazkaritik datorkio) abian jarri zutenAEBek.Sobietar Batasunari eta haren aliatuei ere eskaini zitzaien laguntza, baldin eta erreforma ekonomiko eta politikoak burutzen baziren. Alabaina, dolarren inperialismoaren beldurrez errefusatu zuten.1948tik1952 arte indarrean, garaiko 13 mila milioidolar banatu ziren Mendebaldeko Europako herrialde horien artean. Alemaniak izan ezik, gainerakoek gerra aurreko maila ekonomikoa berreskuratu zuten 1952rako.
AlemaniakAustria galdu zuen,1938koAnschluss gertatu baino lehengo mugetara itzuliz.Txekiak etaEslovakiak estatu bat osatu zuten berriro, oraingo honetan alemaniarrik gabekoSudeteekin. Izan ere, galdutako lurralde horietatik (Austriatik izan ezik) alemaniar jatorrizko miloika lagun emigratu ziren Alemaniara, agintari berrien beldurrez. Halaber, Alemania okupazioko lau esparrutan zatitu zen, Frantziak, Erresuma Batuak,AEBek etaSESBk banaren gaineko kontrola hartuta. Geroago lehenengo hirurak batu ziren Mendebaldeko Alemania konstituzio-demokrazioa osatzeko. Laugarrena, Ekialdeko Europako zati handiena bezala, SESBen influentzia esparruaren azpian geratu zen, Mendebaldearen isilpeko onarpenarekin.
Herrialde guztietan bake iraunkorra ez zen lortu.Txinan,komunisten eta nazionalisten arteko gatazka1946an berpiztu zen,Japoniako inbasioak bi etsaiak batu ostean.Mao ZedongenAlderdi Komunista garaile atera zen,1950erako kontinenteko Txina (Hainan irla barne) mendean baitzeukan. NazionalistekTaiwan eta beste irla txikien gaineko kontrola konformatu behar izan zuten. Oraindik ere bake-hitzarmenik ez da sinatu bi alderdiren artean, nahiz eta hartu-eman ekonomikoak sustatu.
JaponiarrekKoreatik alde egitean,Sobietar Batasunak etaAEBek erabaki zuten, ia-ia korear guztien oposizioaren gainetik, herrialdea erdibitzea 38. paraleloan, iparraldeko eremua komunisten menpe eta hegoaldekoa amerikarren menpe geratuta. Nahiz eta estatu bakarra eta independentea sortzeko asmoa adierazi, bi superbotereek lider desberdinak bultzatu zituzten, eta bi estatuen egoera sortu zen, zeinek elkarren gaineko autoritatea aldarrikatzen zuten. Egoera ezegonkor horrekKoreako Gerrara eraman zuen.
Izan ere gudan sortu ziren superbotere berriakAmeriketako Estatu Batuak etaSESB izan ziren,Erresuma Batua munduko botere nagusia izateari utzi baitzion. Bi botere handien arteko tirabirek gora egin zuten gerra bukatutakoan,1991 arte irautekoa zenGerra Hotza izeneko gatazka sortuz. Lehia hainbat arlotan gertatu zen:ideologian, botere industrialean,espazioan, ekonomian, armen garapenean... Bien arteko buruz buruko borroka ez zen inoiz suertatu, baina ohikoak izan ziren beste herrialdeetan alde bakoitzak babestutakoen artekoak. Ondorioz, esan daiteke Gerra Hotza soilikNATOren etaVarsoviako Itunaren menpe zeuden herrialdeentzat izan zela hotza.[19]
↑Txinaren eta Japoniaren arteko erasoak 1937tik aurrera ohikoak ziren, baina ez zen egon gerra deklarazio formalik, harik eta 1941eanPearl Harborko erasoa gertatu zen arte.
↑(Ingelesez)Jones, Vincent C. (1985). Manhattan, the Army and the atomic bomb. Center of Military History, U.S. Army : For sale by the Supt. of Docs., U.S. G.P.O. (kontsulta data: 2018-02-20).