Bigarren Boer Gerra (ingelesez:Second Boer War,afrikaansez:Tweede Vryheidsoorlog, hitzez hitz «Bigarren Askapen Gerra») edoBigarren Anglo-boer Gerra 1899 eta 1902 arteanhegoaldeko Afrikan izandako gatazka izan zen.
Britaniarrek1879an Zululandia menperatu zuten. Orduan,1886an,urrea aurkitu zuten boerren lurraldean.Johannesburgen populazioa 100.000 biztanlera iritsi zen1890eko hamarkadaren erdirako. Boerren errepublikak milaka atzerritar (uitlanders), bai txuri eta beltz, aurkitu zituen bere baitan. Boer andana, gainera, kinka ekonomiko larrian zegoen, eta soldata irabazleek (batik bat beltzek) sumintzen zituzten.
Uitlanders horiek ez zeukaten eskubide politikorik, eta, horien aldarrikapenean, matxinadak suertatu ziren.Erresuma Batuari laguntza eskatu ohi zitzaion. Meategien balio itzelak inperialista britaniarrak erakarri zituen ezinbestez.1895ean, Leander Starr Jameson buru zuen talde bat boerren lurraldera sartu zen matxinada bat sortzeko eta britaniarren agintea eramateko. Boerren agintariek bortizki amaiarazitaJameson Raid izeneko matxinada horrek porrot egin bazuen ere,Lurmutur Hiriko gobernuaren babesa zeukan susmoa hartu zuenPaul Krugerrek.
Orduan, egoera ezegonkor horretaz baliatuta,Alemaniako kaiserrak Krueger zoriondu zuen, eta Transvaalen status quo-a mantentzearen alde jo zuen. Britaniarrek mehatxutzat hartu zuten hori, egungoNamibia alemaniarren menpe baitzegoen. Gainera, AlemaniakoWeltpolitik -munduko politika- gero eta erasokorragoa zen. Munduan Alemaniaren pisua handitu nahi zuten, beste arlo askotan munduko potentzia zelakoan. Horretarako,lege Tirpitz (1897-1914 Itsas-armadaren ministroa) izenekoak martxan jarri zituzten. Horien bidez, itsas-armada izugarri armatu nahi izan zuten, Erresuma Batukoaren mailara kokatu arte. Honek Erresuma BatuaFrantziaren aldeko aliantzara eraman zuen,Lehen Mundu Gerran leher egin zuen aliantza-sarerako aurrerapausoa eramanez.
Azkenean,1899an gerra irekia piztu zen, Erresuma Batuak boerren errepubliketako 60.000 atzerritar zurientzat bozkatzeko eskubidea eskatu zuenean.Paul Krugerrek uko egiteaz gain, Errepublikako mugetatik armada erretiratzea eskatu zien.
Britainiarren prestakuntza hobea zen Bigarren Boer Gerra honetan.1900rako,Pretoria, boerren azken hiri nagusia britaniarren esku zegoen. Oso igarpen baikorrak iragarri baziren ere,1902 arte iraun zuen, zeren, boerren armada, baserritarrek osatu arren, oso ongi antolatuta zegoen, eta lurraldea ongi baino hobeki ezagutzen zuten.
Boerrengerrilla gisako borrokaren aurrean, britaniarren armada profesionalak bortizki jokatu zuen, konkistatuko lur guztia suntsituz.1902rako, 26.000boer hil ziren gaitzak zirela eta, edotakontzentrazio-esparruetan atxilotuta. Guztira 200.000 lagun baino gehiago sartu zituzten kontzentrazio-esparru horietan.