BielefeldAlemaniakoIpar Renania-Westfalia estatu federaleko hiria da. Hiria Iparraldeko eta HegoaldekoTeutoburg basoa banatzen duen tartean kokatzen da. Bielefeldeko hirigunea basoaren ekialdean dago, baina hiriaren gune modernoa beste aldean kokatzen da malda gainean. Hiriak2010. urtearen bukaeran 323.270 biztanle zituen.
Biliuelde izeneko herrixka babestu eta merkataritza-gune bihurtzeko asmoz Hermann von Ravensberg kondeak eta Marienfeld monasterioak adostu zuten 1214an hiri eskubideak ematea nekazarien herriari. Teutoburg basoa zeharkatzen zuen bidea bertatik pasatzen zenez, berehala bihurtu zen Ravensberg Konderriko hiriburu. XV. mendeanHansa Ligan sartu zen eta hurrengo mendean lihoaren industria bertan ezartzeak garapen ekonomiko handia ekarri zion.
XVII. mendeanHogeita Hamar Urteko Gerraren ondoren, Brandenburgo hasieran eta Prusia ondoren jabetu ziren hiriaz. XVIII. mendean, berriz, lihoaren krisia iritsi zen, baina trenbidea eraikitzeak bestelako industria ekarri zuen Bielefeldera, esate baterako, elikagaien industria. Gaur egun bertakoDr. Oetker marka Europako elikagai enpresa handienetakoa da.
Sparrenberg gaztelua: XIII. mendean eraikitako gaztelua da, teutoburg basoko pasabidea kontrolatzeko helburuaz Ravensberg Kondeak jasoa.
Udaletxe zaharra (Altes Rathaus): 1904an eraikitako udaletxea da. Aurrealdeak xehetasungotikoak etapizkundekoak ditu.
Marienkirche eliza berria (Neustädter Marienkirche): 1293 eta 1512 artean eraikitako eliza protestantea da, Bielefeldeko handiena. Marienkirche eliza zaharra (Altstädter Marienkirche) ,aldiz, 1236ko elizagotikoa da.
Antzokia (Stadttheater): 1904an udaletxe zaharraren estiloan eraikia, gaur egun Bielefeldeko Opera-etxea dago bertan.