Bidaxune edoBidaitzun toponimoak hiru elementu ditu:bid(e) +(h)aitz +un(e). Beraz, "bide harritsuaren lekua" esan nahi du. Euskara jatorri argia duen toponimoa da,Lohitzüne edoGixune toponimoen antzekoa. Gainera, azken honek bezala,baxenabartar euskalkiaren berezitasunek, non soinuak afrikarragoak diren,tzun >xune aldatzea eragiten dute.[3]
UdalerriaAturriren ibaiadarra denBiduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da[4], hau daLihurri (eta bere ibaiadarrak direnPatarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaiean, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.
XVI. mendeko bukaeratikFrantziako Iraultzara arte, BidaxuneAgramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin zirenFrantzia edoNafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez erejuduentzat baina baita gaizkileentzat ere[5][6].
Herria, kale nagusia den Donejakue karrikaren inguruan dago antolaturik. Kale honek aldetik aldera gurutzatzen du herria, gaur egun Haramboure etxea dagoen lekuan zeuden ateetatik elizaraino. Bertan daude kokaturik herriko eraikin garrantzitsu gehienak, Tanneur eta Haramboure etxeak, sinagoga zaharra...
Herrian,Gaskonia gertu duelako,gaskoieraz aritu ez ezik herriko eskolan ere ikasten da.Euskaraz ere aritzen da, bainaeuskaldunek gutxiengo bat besterik ez dute osatzen.
Donejakue Nagusiaren eliza neogotikoa. Eliza zaharra,Gixune,Akamarre eta Bidaxuneko harriekin berreraiki zen, Antoine III.a mariskal eta dukearen ardurapean. Zenbait mende beranduago, 1880. urtean, berriztatu zen guztiz. 1930 aldera bertako gurutze-bidea, René Marie Castaing-ek eginiko fresko batzuekin apaindu zen. Koroko estatua eta beirate batek egiten diote erreferentzia Donejakueri.[28][29][30][31].
Ibai-portua.Aturri etaBiduze ibaietan ondasunak garraiatzeko erabiltzen zen, idiek tiratutako gabarrak erabiliz. Gaur egun baserri modura erabiltzen den etxaldea du alboan, antzina ibai-garraioaren kudeaketa eta biltegi modura erabiltzen zena.
↑Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque: noms des pays, vallées, communes et hameaux de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Press. Univ. de Bordeaux ISBN978-2-86781-396-2. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).