| Bibiano | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Santiago de Compostela, 1950ekoabenduaren 21a |
| Herrialdea | Galizia |
| Heriotza | Vigo, 2016koabenduaren 28a (66 urte) |
| Familia | |
| Aita | Adonis Morón Silva |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | galiziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikaria etamusikagilea |
| Genero artistikoa | protesta abestia |
| bibiano.org | |
Bibiano Adonis Morón Giménez (Santiago de Compostela,1950ekoabenduaren 21a –Vigo,2016koabenduaren 28a),Bibiano bezala ezaguna,musikari etakonpositoregaliziarra izan zen.
Adonis Morón Silvaren semea zen.1970ean hasi zen Galiziako kantu konprometituan,Voces Ceibes taldearen (euskaraz:Ahots Libreak) azken garaietan. Lehen kontzertua SantiagokoOpus Dei "Lana Estila" ikastetxean izan zen urte hartan bertan.Frankismoaren amaierako urteetan, Galiziako abesti berrian sartu zen.
Bereziki ospetsua izan zen 1976koekainaren 25eanCoruñako Kirol Pabiloian Voces Ceibes-ekoBenedicto García Villar kidea ere lagun izan zuen kontzertua. Kontzertua,Santiago Álvarez buruzagi komunistarekin elkartasunean antolatu zen,Carabanchel espetxean preso zegoenarekin, eta galiziar errebindikazio ekitaldi bihurtu zen.Galiziakotrantsizioaren kultur mugarri garrantzitsuenetakoa izan zen.[1]
Galiziako kantagintzan perkusioa eta tresna elektrikoak (batez eregitarra elektrikoa) sartzea izan zen ekarpen nagusia, ordura arte,espainierazko ahotsez etagitarraz bakarrik egiten baitzen.
Vicente Araguasekin kontzertu asko eman zituen etaLangile Komisioetako (CCOO) militantea izan zen denbora askoan. GeroVigora joan zen eta diskoteka bateko zuzendaria izan zen. Hainbat disko grabatu zituen. Azken urteetan, Vigon musika-emanaldiak egin zituen, eta erdialdeko jatetxe bat zuzendu zuen 1990etik 2009ra.
Vigon hil zen, 2016ko abenduaren 28an.[2]