| Beulah Louise Henry | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Raleigh, 1887koirailaren 28a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 1973kootsailaren 26a (85 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Elizabeth College(en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | asmatzailea etaenpresaburua |
| Jasotako sariak | ikusi |
Beulah Louise Henry (Raleigh,Ipar Carolina,Estatu Batuak,1887koirailaren 28a -1973kootsailaren 26a)[1] estatubatuarasmatzailea izan zen, 1930eko hamarkadanLady Edison goitizenez ezaguna egindako asmakizun ugariengatik.[2][3][4]
Bere asmakizun aipagarrienak, bobina gabeko josteko makina eta izozkailua, izozki azkarrago eta izotz gastu txikiagoarekin egitea ahalbidetzen zuen izozkailua.[5] Bere bizitzan 49 patente eta 110 asmakizun garatu zituen.[2]
Beulah North Carolina jaio zen[6], Walter R. eta Beulah Henryren alaba W.W. Holden Ipar Carolinako gobernadorearen biloba zen eta Patrick Henryren ondorengo zuzena. 1909 eta 1912 artean North Carolina Presbyterian School eta Elizabeth College-n ikasi zuenCharlotte-n (Ipar Carolina), non bere lehenengo patenteak garatu zituen.[3]
BeulahNew Yorkera joan zen 1924an, eta han bi enpresa sortu zituen. Gainera, 1939 eta 1955 artean, asmatzaile gisa lan egin zuen Nicholas Machine Works enpresan eta baita bere asmakizunak erabili zituzten hainbat konpainientzako aholkulari ere, tartean Mergenthaler Linotype Company eta Nazioarteko Doll Company. New Yorken egon zen bitartean, hiriko gizarte zientifikoko kide izan zen; ez zen inoiz ezkondu.[3]
Henryren asmakizunen zerrenda partziala honako hau da:[7]
Beulah L. Henry 2006ko Inventors National Hall of Fame- n sartu zen.