Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Betty Makoni

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betty Makoni

(2008)
Bizitza
JaiotzaZimbabwe1971koekainaren 22a (54 urte)
Herrialdea Zimbabwe
BizilekuaErresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaZimbabweko Unibertsitatea
St Dominic's Chishawasha(en)Itzuli
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Jasotako sariak
ikusi

Hazviperi Betty Makoni (Zimbabwe,1971koekainaren 22a) Zimbabwekoemakumearen eskubideen aldekoaktibista bat da, eta1999anGirl Child Network ongintzako erakundea sortu zuen,Afrikako herrialdean sexu-abusuak jasan dituzten gazteei laguntzeko.[1] Erakundeak 35.000 neskato baino gehiago erreskatatu ditu eta gutxienez 60.000 neskatori eman die orientazioa Zimbabwen.[2] Makonik bi titulu lortu zituen Zimbabweko Unibertsitatean, eta nazioko eta nazioarteko sari ugari jaso ditu. Aita eta amaren umezurtz eta sexu-abusuen biktima,Tapestries of Hope dokumentaleko protagonista da.[3]

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Makoni St Mary's-en hazi zen, Chitungwiza auzoan. Sei urte zituenean, bere auzoko merkatari batekbortxatu zuen, birjinen bortxaketak zortea zekarrela uste baitzuen. Bere amaetxeko indarkeriaren gertakari batean hil zen Makonik bederatzi urte zituenean. Bost anai-arrebekin batera hazi behar izan zuen misioko eskola batean lan eginda.[4]

Unibertsitateko diploma jaso ondoren irakasle lanetan aritu zen. 2000. urtean, boluntario iraunkor gisa hasi zen laneanGirl Child Network erakundean. Bertan, hasieran, eztabaida taldeak sortzen dira. Parte hartzaileek askatasunez hitz egin dezakete eta gai sentiberak aipatu, hala nola bortxaketa, etxeko indarkeria,HIESa, formakuntzarako sarbidea eta, orokorrean, emakume izaera. Betty Makoni sinetsita zegoen isiltzea (amaren hautua izan zena) irtenbiderik txarrena dela, eta esamoldea posible egin behar dela konponbideak aurkitzeko eta egoera dramatikoetatik ateratzeko. Erakundean etxeak sortzen dira abusu sexualak jasan dituzten neskei harrera egiteko, eta laguntza legala eta kontsolamendu pixka bat eskaintzeko.[5]

Erakundeak 35.000 neska baino gehiago salbatu zituen eta gutxienez 60.000 neska lagundu zituen Zimbabwen zehar.[4] Hainbat herrialdetako eskualde-erakunde askok ekimen honek ezarritako eredua errepikatu dute.[6]Betty Mankonik ere lortu zuen,2006an, Zimbaweko parlamentuak etxeko indarkeriari buruzko legegintza bozkatzea.[5]

2008an Zimbabwetik alde egin behar izan zuen mehatxuen ondorioz.[7]OrainIngalaterran bizi da. Ezkonduta dago, eta hiru seme-alaba ditu.[8]

2012anNever Again autobiografia argitaratu zen.[6]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2003an, Emakumeen Munduko Goi Bileraren Fundazioak Landa Inguruneko Emakumeen Sormenerako Saria eman zion.[9]
  • 2007anWorld's Children's Prize for the Rights of the Child (Haurren Eskubideen aldeko Munduko Saria) irabazi zuen.[1]
  • 2008an,Amnistia InternazionalakGinetta Sagan saria eman zion GCNrekin egindako lanagatik.[10]
  • 2019an, Essexeko UnibertsitateakHonoris causa doktoretza eman zion.[11]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab«Betty Makoni - World's Children's Prize» worldschildrensprize.org (kontsulta data: 2023-06-16).
  2. (Ingelesez)«Educate A Child | Education Above All Foundation» www.educationaboveall.org (kontsulta data: 2023-06-16).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «The WIP Contributors: Child Rights Activist Betty Makoni “Lights Up the Dark" for Abused and Disadvantaged Young Girls» web.archive.org 2009-11-18 (kontsulta data: 2023-06-16).
  4. ab«Child rape survivor saves 'virgin myth' victims - CNN.com» edition.cnn.com (kontsulta data: 2023-06-16).
  5. ab«Betty Makoni Girl Child Network Les 10 jeunes les plus remarquables de 2007» www.linternaute.com (kontsulta data: 2023-06-16).
  6. ab«The Truth About: Betty Makoni» web.archive.org 2016-05-13 (kontsulta data: 2023-06-16).
  7. «TÉMOIGNAGE - Des atrocités commises contre des femmes suspectées de liens avec l’opposition Une militante des droits de l’homme fait état de centaines de viols au Zimbabwe» L'Orient-Le Jour 2008-08-09 (kontsulta data: 2023-06-16).
  8. «Wikiwix Archive - Unknown page» archive.wikiwix.com (kontsulta data: 2023-06-16).
  9. (Ingelesez)«Series on Women Changing the World: Betty Makoni, Zimbabwe» HuffPost 2012-04-30 (kontsulta data: 2023-06-16).
  10. (Ingelesez)«The Ginetta Sagan Award» Amnesty International USA (kontsulta data: 2023-06-16).
  11. (Ingelesez)«Muzvare Betty Makoni Conferred With Honorary Doctorate By University Of Essex» Pindula (kontsulta data: 2023-06-16).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Betty_Makoni&oldid=9895890"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp