Betje Wolff | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Vlissingen, 1738kouztailaren 24a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Haga, 1804koazaroaren 5a (66 urte) |
Hobiratze lekua | Ter Navolging Cemetery, Scheveningen(en)![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea etaeleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Silviana eta Philogunes |
Elizabeth(Betje) Wolff, jaiotzezElizabeth Bekker, (Vlissingen,1738kouztailaren 24a –Haga,1804koazaroaren 5a)herbeheretareleberrigilea izan zen.
Betje Bekker Vlissingenen jaio zen familiakalbindar aberats batean. 1759ko azaroaren 18an, 21 urte zituela, Adriaan Wolff 52 urtekoartzainarekin ezkondu zen. 1763an, lehen bilduma argitaratu zuen,Bespiegelingen over het genoegen. 1777an senarra hil ondoren,Aagje Deken idazlearekin bizi izan zen Frantzian[1]. Hortik aurrera bi emakumeek elkarrekin argitaratu zituzten lanak. Zaila da bakoitzak emandako ezaugarriak zehaztea, nahiz eta askok uste duten Betje Wolff izan zela egile nagusia, elkarrekin idatzi aurretik izandako ospe zabalagoagatik[1].Samuel Richardsonen moldekoeleberri epistolarretan espezializatu ziren[2].
1788anBorgoinakoTrévouxera joan ziren bizitzera. 1789anWandelingen door Bourgogne argitaratu zuten.Frantziako Iraultzan hainbat arrisku jasan zituen, etagillotinatik ihes egin zuen bere gogo presentzia handiari esker bakarrik. 1790ean Benjamin Sigismond Frossard suitzar abolizionistaren lan bai itzuli zuen. 1795ean Herbehereetara itzuli zen, eta Hagan bizi izan zen hil arte[3].
1950ean, Betje Wolffen izena duen historia eta arte apaingarrien museoa sortu zutenBeemsterren, Betje eta Adriaan Wolff bizi ziren etxean. Museoak hiru mendeko garaiko estiloetan apainduta dauden aretoak eta XVIII. mendeko lorategia ditu[4].