Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Besarabia

Koordenatuak:46°50′00″N29°00′00″E / 46.8333°N 29°E /46.8333; 29
Wikipedia, Entziklopedia askea
Besarabia
Datu orokorrak
Motaeskualde historiko,Ukrainian historical regions(en)Itzuli etainterfluve(en)Itzuli
EponimoaBasarab I of Wallachia(en)Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak46°50′00″N29°00′00″E / 46.8333°N 29°E /46.8333; 29

Besarabia[1] (errumanieraz:Basarabia,ukraineraz:Бессарабіяtranslit.:Bessarabia,turkieraz:Besarabya)Erdialdeko Europako hegoekialdeko eskualde bat da. Iparraldean,Ukrainarekin, eta hegoaldeanDobrudja etaErrumaniarekin muga egiten du.BesarabiaErrusiar InperioakMoldaviako ekialdeko zatia identifikatu zuen izena da,ErrusiakOtomandar Inperioari1812an kendu ziona etaBesarabiako Gobernatura Orokorra bezala antolatu zuen. Moldaviatik geratzen zena,Valakiarekin elkartu zen1859anErrumaniako erresuma sortuz.1917an Moldaviako Errepublika demokratikoa izendatua izan zenErrusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barnean.1918an, BesarabiakErrusiatik independizatuko zela adierazi zuen, eta, hiru hilabete geroago,Staful TariikErrumaniarekin batzea bozkatu zuen. Elkartzeak nazioarteko onarpena izan zuen1920an, Parisko Itunaren bidez, baina gutxiengo etniko eta tokiko nekazarien kexak eragin zituen.

Bigarren Mundu Gerraren hasieran,Sobietar Batasunak,Alemania Naziarekin Besarabia errusiar subiranotzara itzultzea negoziatu zuen,Molotov-Ribbentrop itunaren bidez.1940ko ekainean,9. Sobietar Armadak eskualdea hartu egin zuen, baina sobietarrek berriz galdu zutenBizargorri Operazioan1941 erdialdean. Gerraren amaieran Sobietar Batasunak Besarabia gorde egin zuen etaMoldaviako Sobietar Errepublika Sozialista moduan berrantolatu zuen, haren eremua murriztuzUkraniako Sobietar Errepublika Sozialistari iparraldeko eta hegoaldeko zatiak emanez.

1991n Moldaviako Sobietar Errepublika Sozialistak bere independentzia aldarrikatu zuen Sobiet Batasunetik, eta Moldaviako Errepublika edo soilikMoldavia izena hartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak..

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Besarabia&oldid=8892200"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp