| Bernardo Alberro | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Astigarraga, 1927koapirilaren 17a (98 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | musikagilea,akordeoi-jotzailea etapoeta |
Bernardo Alberro Anabitarte (Astigarraga,1927koapirilaren 17a)euskalmusikagile,olerkari etaakordeoi-jotzailea da. Gaur egun eta aspalditikOrdizian bizi da eta "Ordiziarrak gera" ereserkiaren konposatzailea izateagatik ezaguna da.
16 urte zituela lan istripu baten ondorioz ikusmena galdu[1] eta akordeoia jotzeari ekin zion, honela,DonostiakoVictoria Eugenia antzokian osptatutako musika txapelketa batera aurkeztu eta bigarren sailkatu zen. Beste hainbat lehiaketara aurkeztu eta postu nabarmenak lortu zituen.
Gipuzkoako irratsaio eta antzoki askotan kantautore gisa emanaldiak eman ditu. Berak konposatutako musikalanen artean "Astigarraga" ereserkia eta "Astigarraga" eta "Ergobia" kalejirak daude.Ordizia,Oñati etaIrungo musika bandek maiz bere musikalanak jo ohi dituzte.
ArabakoZalduondo eta Ulantzi eta GipuzkoakoOlaberriako Udalek omenaldiak egin dizkiote.
2013kouztailaren 22an, Ordiziako Udalak nahiz Herriak omenaldia egin zion eta Santa Ana Jaietako txupinazoa jaurti zuen.[2]