Hegazti handia da, arrek metro eta erdiko luzera eta 2'4 metrotako hego-zabalera hartzen dute, emeak pixkat txikiagoak dira. Arrek batazbeste 10 kilogramotako pisua dute, baina 15 kilogramotara ere iritsi izan dira. Hegaztia erabat zuria da eta moko gorria ditu. Moko gorriari itsatsita luma beltzezko antifaza du. Beltxargaren hankak motzak eta indartsuak dira eta kolore beltza dute. Beltxarga gazteak grisak dira, bizkarraldea ilunagoa dute azpialdea baino. Urtero lumak aldatzen ditu. Aldaketa horrek 4-6 aste irauten ditu eta bitartean ezin izaten du hegan egin.
Beltxargaren gorputz handiak eta hanka motzek lurrean ibiltzeko oso baldarra egiten dute beltxarga baina uretan oso ongi moldatzen da eta hegakera indartsua ere badu[3].
Ugalketa garaian kontinente barneko aintzira eta padura bakartiak aukeratzen ditu, beti ere landaretza ugari duten hezeguneak. Negua igarotzeko ordea kostaldeko eremuak hobesten ditu[3].
Aintziretako ur azpian aurkitzen dituen landareak jaten ditu. Lepoa sartuz eskuratzen ditu. Udaberrian inguruko soroetan aurkitzen dituen haziak jaten ditu eta animaliataz ere elikatzen da dieta osatzeko (igelak,moluskuak,intsektuak[3].
Hegazti taldekoia bada ere ugalketa garaian bakartia eta lurraldekoia bihurtzen da[4]. Beren lurraldean sartzen dena erasotu eta ihesean ere jarraitu egiten dute mokokatuz eta hil ere egin deakete, uretan itota edo gorputzarekin zapalduta. Beltxarga bikoteak betrirako elkartzen dira eta bietako bat hiltzen bada soilik bilatuko dute beste bikotekide bat, baina beti eredolu aldi bat pasa ondoren[5]. Kumaldi bat izaten dute urteko, domestikaturik daudenek bi ere izan ditzakete.
Beltxargek habia erraldoiak egiten dituzte ur ertzean, bi metrotako diametroa eta lau metrotako altuera hartzera irits daitezkeenak[3]. Habia normalean urtero erabiltzen dute. Bertan 5-8 arrautza zuri jartzen ditu emeak, arrautza hauek Europako hegaztien artean handienak dira. 35-41 egunetan zehar txitatu ondoren jaiotzen dira txitak eta berehala habia utzi eta helduei jarraika igerian hasten dira. 120-150 egun behar izaten dituzte hegaz hasteko, baina negua iritsi artean familia batera mantentzen da. Orduan helduek gazteak bota egiten dituzte eta adin bereko beltxarga gazteek taldea osatzen dute negua igarotzeko[3]. Hiru edo lau urte irauten dute elkarrekin, heldutasun sexuala lortzen duten arte[6].
Johann Friedrich Gmelin naturalista alemaniarrak deskribatu zuen 1789. urtean etaAnas olor izena eman zion. 1803 urtean beste naturalista alemaniar batek,Johann Matthäus Bechstein-ekCygnus generoa sortu zuen eta beltxarga arruntaCygnus olor bihurtu zen.Latinezcygnus etaolor izenek "beltxarga" edo "zisnea" esan nahi dute[7].
Ez zaio azpiespezierik ezagutzen[8].Poloniako beltxargek ordea hanka arroxak dituzte[9].
Ahatetxo itsusia ipuinerako Vilhelm Pedersen-ek egindako ilustrazioa.
Europan hegazti sinbolikoa izan da beltxarga.Danimarkako hegazti nazionala da esate baterako[10]. Monarkabritainiarrak bere lurraldeetako beltxarga basati ez-markatuen gaineko jabegoa du[11].
Mundu osoan ezagun egin diren hainbat lanetan ere agertzen da:
Ahatetxo itsusia:Hans Christian Andersen idazle daniarraren ipuineko protagonista da. Ahate familia batean jaiotzen da eta mespretxatu egiten dute baina beltxarga ederra bihurtzen da[12].
Beltxargen aintzira:Piotr Ilitx Txaikovski musikagile errusiarraren balleta da. Odette printzesa eta bere kideak beltxarga bihurtzen ditu sorginkeria batek. Alemania eta Errusiako ipuinetan oinarriturik konposatu zuen baleta[13].
Animalien ihauteria:Camille Saint-Saëns musikagile frantsesaren suite musikala da. "Le cygne" izeneko mugimendu bat badu, biolontxelo batez eta bi pianoz jotzen dena[14].