Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Belodromo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dunc Gray belodromoa

Belodromoa txirrinduaz ibiltzeko pista obalatu bat da, kurba peraltedunak dituena. Kurbetan malda portzentaje ezberdinak izaten dira. Belodromoek perimetro ezberdinak izan ditzakete 166metrotik hasi eta 500 metroraino, baina neurri estandarra 250 metrokoa da. Pista hauekzurezkoak edo porlanezkoak izan daitezke, hala ere egurrezkoak pista azkarragoak dira.

Gaur egun gehienek bi zati zuzen paralelo eta aldapa handiko bi bihurgune dauzkate. Zati zuzenek ere aldapa dute zeharretara; txirrindulariek abiada handia har dezakete horrela, irristatu eta indar zentrifugoaren eraginez pistatik kanpora erortzeko arriskurik gabe, zapaltzen duen zoluaren perpendikularrean egiten bait dute korrika. Pistaren zabalera, bihurguneetan eta handiena den helmugako zati zuzenean, 7 eta 10 m artekoa izan ohi da. Luzera edo pistaren distantzia osoa, soka ere deitzen dena, ez da belodromo guztietan berdina; egokientzat larehun edo bostehun metrokoa jotzen da. Zolua kasu gehienetan zementuzkoa da, baina zurezkoa hobea izaten da. Pistan zehar bi marra ikusterraz marrazten dira, bata barnealdetik (barne marra edo soka) 30 zentimetrora eta beste bat lehenengotik (kanpo marra edo soka) 70 zentimetrora. Leku batetik bestera eraman daitezkeen belodromoak ere badira.

Euskal Herrian aipatzekoa da DonostiakoAntonio Elortza belodromoa.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


KirolaArtikulu hauKirolari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Belodromo&oldid=8569097"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp