BelgradБеоград Beograd hiria Administrazioa Herrialdea Serbia Barrutia Belgradeko hiria Alkatea Siniša Mali Izen ofiziala Београд/Beograd Jatorrizko izena Београд Beograd Posta kodea 11000
Geografia Koordenatuak 44°49′04″N 20°27′25″E / 44.8178°N 20.4569°E /44.8178; 20.4569 Azalera 359,96 km² Altuera 117 Demografia Biztanleria 1.197.714(2022ko urriaren 1a ) 30.951 (2020) Metropolia 1.670.000 Dentsitatea 3.327 bizt/km² Informazio gehigarria Sorrera K. a. 269 Telefono aurrizkia 011
Ordu eremua UTC+01:00 Hiri senidetuak Kiev ,Tunis ,Dayton ,New Delhi ,Skopje ,Ljubljana ,Oslo ,Pekin ,Chicago ,Buenos Aires ,Atenas ,Viena ,Stockholm udalerria ,Udine ,Podgorica ,Tel Aviv ,Banja Luka ,Mexiko Hiria ,Coventry ,Minsk etaVilnius Matrikula BG
Hizkuntza ofiziala serbiera beograd.rs http://www.beograd.rs
Belgrad [ 1] (serbieraz : Београд,Beograd ; «Hiri zuria»)Serbiako hiriburu eta hiri nagusia da.Sava etaDanubio ibaien elkargunean dago. Ibai portua eta industria zein salerostegune garrantzitsua da. 1.378.682 biztanle zituen 2018an, baina metropoli eremuan 1.670.000 lagun bizi dira.
Belgrad etenik gabe jendea bizi izan denEuropako eta munduko hiririk zaharrenetakoa da. Europakohistoriaurreko kultura garrantzitsuenetako bat,Vinča kultura , Belgrad inguruan garatu zen Kristoren aurreko seigarren milurtekoan. Antzinaroan,traziar -daziarrak bizi izan ziren eskualdean eta, K. a. 279anzeltak hirian finkatu ziren, eta Singide deitu zuten[ 2] .Erromatarrek konkistatu zutenAugustoren erregealdian, eta II. mendearen erdialdean hiri erromatarraren eskubideak eman zitzaizkion[ 3] .Eslaviarrek kolonizatu zuten 520. urtean, eta hainbat aldiz aldatu zituen eskuakBizantziar Inperioaren ,Frankoen Inperioaren ,Bulgariako Inperioaren etaHungariako Erresumaren artean,Stefan Dragutin serbiar erregearen egoitza bihurtu baino lehen 1284. urtean.
Zeltek sortua, hirierromatarra izan zen eta,XIV. mendetik aurrera, Serbia eta Hungariako erresumen hiria (XV. mendea).1456an Joan Hunyadik turkiar setiatzaileak ohiltzea lortu bazuen ere,Suleimanen osteak bertan sartu ziren1521ean .
1867an otomanoek alde egin eta aspaldidanik lehian ziren bertako serbiar eta austriarren arteko gatazkak areagotu ziren, Belgraden jabe egin nahirik.Lehen Mundu Gerran austriarrek etaBigarrenean Alemaniako naziek (1941 ) hartu ondoren,Fiodor Tolbukhin mariskal sobietarrak askatu zuen1944an .
1999an ,Kosovoko Gerraren baitan,NATOren hegazkinek hiria bonbardatu zuten[ 4] . Bigarren Mundu Gerraz geroztik bonbardaketa bat jasan zuen Europako lehen hiriburu ofiziala izan zen (Sarajevok jasan zituen bonbardaketak lehenagoJugoslaviako gerren kontestuan, baina nazioarteko independentzia ezagupenik ez zuenBosniak artean).
Hiria hamazazpi auzotan banatuta dago:
Barajevo Čukarica Grocka Lazarevac Mladenovac Novi Beograd Obrenovac Palilula Rakovica Savski Venac Sopot Stari Grad Surčin Voždovac Vračar Zemun Zvezdara Datu klimatikoak (Belgrade (1981-2010)) Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 20.7 23.9 28.8 32.2 34.9 37.4 43.6 40.0 37.5 30.7 28.4 22.6 43.6 Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 4.6 7.0 12.4 18.0 23.5 26.2 28.6 28.7 23.9 18.4 11.2 5.8 17.4 Batez besteko tenperatura (ºC) 1.4 3.1 7.6 12.9 18.1 21.0 23.0 22.7 18.0 12.9 7.1 2.7 12.5 Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.1 -0.1 3.7 8.3 13.0 15.8 17.5 17.6 13.5 9.0 4.2 0.2 8.5 Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -18.2 -15.4 -12.4 -3.4 2.5 6.5 9.4 6.7 4.7 -4.5 -7.8 -13.4 -18.2 Pilatutakoprezipitazioa (mm) 46.9 40.0 49.3 56.1 58.0 101.2 63.0 58.3 55.3 50.2 55.1 57.4 690.9 Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 13 12 11 13 13 13 10 9 10 10 12 14 139 Eguzki orduak 72.2 101.7 153.2 188.1 242.2 260.9 290.8 274.0 204.3 163.1 97.0 64.5 2111.9 Hezetasuna (%)78 71 63 61 61 63 61 61 67 71 75 79 68 Iturria:[ 5]
Despotova dorrea.
Mihailo III.aren estatua.
Jauregi zaharra, gaur egungo udaletxea.
Serbiako Zientzia eta Artearen Akademiaren eraikina.
Hirigune historikoa,Sava ibaiaren ertzean.