Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Begi kolore

Wikipedia, Entziklopedia askea
Begi-kolore» orritik birbideratua)
Orlegi koloreko begiak.

Begien koloreairisarenmelaninaren kopurua eta hedapenaren araberakogenetika ezaugarri bat da.[1] Azken emaitza ondorioztatuko duen hainbatgenen prozesu konplexu bat da. Era berean, begiarikolorea ematen dioten irisaren hiru elementuak hiru dira: irisaren epitelioko melanina, irisaren atzealdeko zatiko melanina eta irisaren estroma dentsitatea.[2] Melaninaz gain, prozesuan parte hartzen duen beste elementu bat lipokromoa da. Halaber, prozesuan parte hartzen duten melanina motak bi dira:marroi ilun itxurako eumelanina, etahori-gorrixka ilun itxurako feomelanina delakoa.[3] Kasu guztietan, baldintza anormalak ez beste, iriseko epitelioaren pigmentua beti eumelanina izaten da,[4] hau kopuru handitan topatu ohi delarik. Modu honetan, begiko koloreen bariazioa irisaren atzealdeko zatiko pigmentua eta estromak bere dentsitatearen arabera zenbat argi bereganatzen duenaren araberakoa da.

Koloreak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Berdea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Begi berdeak, ziurrenik,OCA2 eta bestegene batzuen arteko interakzioaren ondorioa da.Siberian jada bazeudenBrontze Aroan[5]. Gaur egun ohikoagoak diraEuropako iparralde, erdialde eta mendebaldean[6][7].Irlanda etaEskoziako biztanleen %14ak begi marroiak ditu eta %86 inguruk urdin edo berdea[8].Islandian emakumeen %89k eta gizonezkoen %87k begi berde edo urdinak dituzte[9]. Europar jatorriko estatubatuarren artean begi berdea ohikoagoa da jatorrizelta edogermaniarra dutenen artean.Veronan etaEslovenian ere oso kolore ohikoa da[10][11].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Gizakiek begi urdinak izatearen arrazoiak. Springer Science Business Media[Betiko hautsitako esteka](Ingelesez)
  2. Begi grisak genetikaren arabera begi urdinen parekoak al dira? - Lucy Southworth, 2010. Teknologia Berrikuntzako Museoa[Betiko hautsitako esteka](Ingelesez)
  3. Albinismoari buruzko informazioa. Lluís Montoliu, 2010. Espainiako Bioteknologia Zentrua(Gaztelaniaz)
  4. Gizakien melaninen osaketa. 2010. Estatu Batuetako Medikuntzako Liburutegi Nazionala(Ingelesez)
  5. (Ingelesez)Keyser, Christine; Bouakaze, Caroline; Crubézy, Eric; Nikolaev, Valery G.; Montagnon, Daniel; Reis, Tatiana; Ludes, Bertrand. (2009-09-01). «Ancient DNA provides new insights into the history of south Siberian Kurgan people» Human Genetics 126 (3): 395–410.  doi:10.1007/s00439-009-0683-0. ISSN1432-1203. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  6. «Eye Color - Blue Eyes Versus Brown Eyes: A Primer on Eye Color» www.eyedoctorguide.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  7. «Frost: Why Do Europeans Have So Many Hair and Eye Colors?» cogweb.ucla.edu (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  8. «Why Edinburgh residents are likely to be blue-eyed - Edinburgh Evening News» web.archive.org 2015-09-23 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  9. (Ingelesez)Rafnsson, Vilhjalmur; Hrafnkelsson, Jon; Tulinius, Hrafn; Sigurgeirsson, Bardur; Olafsson, Jon H. (2004-08-01). «Risk factors for malignant melanoma in an Icelandic population sample» Preventive Medicine 39 (2): 247–252.  doi:10.1016/j.ypmed.2004.03.027. ISSN0091-7435. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  10. Kastelic, Vanja; Pośpiech, Ewelina; Draus-Barini, Jolanta; Branicki, Wojciech; Drobnič, Katja. (2013-8). «Prediction of eye color in the Slovenian population using the IrisPlex SNPs» Croatian Medical Journal 54 (4): 381–386.  doi:10.3325/cmj.2013.54.381. ISSN0353-9504. PMID23986280. PMC3760663. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
  11. Walsh, Susan; Wollstein, Andreas; Liu, Fan; Chakravarthy, Usha; Rahu, Mati; Seland, Johan H.; Soubrane, Gisele; Tomazzoli, Laura et al.. (2012-05). «DNA-based eye colour prediction across Europe with the IrisPlex system» Forensic Science International: Genetics 6 (3): 330–340.  doi:10.1016/j.fsigen.2011.07.009. ISSN1872-4973. (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Begi_kolore&oldid=8381089"(e)tik eskuratuta
Kategoria:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp