Beasain[5]Gipuzkoako hegoaldekoudalerri bat da,Goierri eskualdeko jendetsuena, 13.961 biztanle baitzituen 2024. urtean.Oria ibaiaren ertzean du hirigunea,Usurbe mendiaren hegoaldeko magalean, Gipuzkoako hiriburuDonostiatik 42 kilometro hego-mendebaldera, etaitsas mailatik 159,2 metro gorago.
Beasaingo ia udalerri osoaOriarenarroan dago. Oria da, gainera, Beasaingo ibairik urtsuena eta herrigunea zeharkatzen duena. Udalerriaren zatitxo bat, ipar-mendebaldean,Urolaren arroakoa da. Hauek dira Oria ibaira isurtzen diren ibai, erreka eta errekatxoak:Eztanda,Arriaran, Larrebarrena, Muruerreka, Igartetxeerreka, Basakaitz,Mariarats, Ezkierdierreka,Arkabe, Pasazabal,Zagaitzerreka etaAgauntza.Urola ibaira, berriz, beste hauek isurtzen dira: Ibaieder, Errekaundi, Otoerreka, Erroitz-erreka,Sustatxoerreka eta Eulaerreka.
1399an, BeasainOrdiziari uztartu zitzaion, gaizkile, bidelapur eta ahaide nagusiengandik defendatzeko, Ordizia baitzen inguruko hiri nagusia. Hala ere, nolabaiteko autonomia ekonomiko eta administratiboa mantendu zuen.
XV. mendean, Igartzako jaunak Igartzako burdinola eraikiarazi zuen, eta orduz geroztik Beasaingo ekonomiaren ardatza metalgintzaren inguruko industria izan da.[oh 1]
1615ean hiribildu titulua lortu zuen eta Ordiziako auzo izatetik herri izatera igaro zen. Orduantxe ere hiribildu bilakatu zirenAstigarreta etaGudugarretarekin (biak gaur egun Beasaingo auzoak dira) muga arazoak izan zituenXIX. mendearen hasiera arte.
1619anAtaun etaIdiazabalekin elkartu zen,Gipuzkoako Batzarretarako ordezkariaren gastuak murriztearren.1639an batasunetik irten eta1644an Ordiziarekin elkartu zen hamar urterako. Batasun horrek aurrekoaren helburu bera zuen: Batzarretara bien artean ordaindutako ordezkari bakarra bidaltzea, alegia.1682anZaldibia, Ordizia etaAramarekin elkartu zen, eta1710ean Ataun batu zitzaien.1818an Beasain, Ataun eta ZaldibiakAtazalbeako Batasuna sortu zuten, betiere Gipuzkoako Batzarretarako gastuak murrizteko helburuz. Batasun horrek1852 arte iraun zuen.
Burdinolek garrantzi handia izan zuten Beasainen Erdi Aroaz geroztik, eta,Industria Iraultza iritsi zenean, hemen eraiki zen Gipuzkoako lehenlabe garaia,1860an. Hor du jatorria gaur egun trengintzan diharduen eta Beasaingo eta Goierri osoko enpresa nagusia denCAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles) konpainiak.
Industria da udalerrikojarduera nagusia: trengintza (CAF),siderurgia, material elektrikoak,industria kimikoa eta abar; merkataritzako eta zerbitzuetako gunea ere bada. Lanean ari den populazioaren erdiak industrian dihardu, eta ia beste erdiakzerbitzu sektorean.
Beasaingo euskara eta etnografia proiektuan elkarrizketaturiko beasaindarrak,Astigarreta auzoan.
2019an herriak 13.969 biztanle zituen. Horietatik % 19,8k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaioak % 13,18 ziren.[8]
Beasaingo biztanle kopuruak maila berdintsuan iraun zuen hainbat mendez, harik eta, XIX. mendearen bukaerarekin, herria industrializatu zen arte. Geroztik, eta berezikiCAF enpresaren sorrera eta hazkundearekin, immigrazio handia izan zen,[9] batez ere 1970. urteraino.
XIX. mendearen bukaeraz geroztik, bilakaera hau izan du Beasainek, biztanle kopuruaren aldetik:
Beasaingo biztanleria
Gaur egun, Beasain Gipuzkoako 15. udalerria da, biztanle kopuruaren aldetik.[10] Hona hemen azken urteotako bilakaera:
Esan bezala,Erdi Aroaz geroztik behintzat bide garrantzitsuak igaro dira Beasaindik. Gaur egun, herritik igarotzen diraA-1 autobia etaMadril-Hendaia burdinbidea.Beasaingo tren geltokia da Goierriko tren geltoki nagusia. Probintzia arteko hainbat autobus lineak ere bidaiariak hartu eta uzteko geldialdia egiten dute Beasainen.[21]
Herri barruko eta inguruko herrietako joan-etorrietarako garraiobide publiko nagusia autobusak dira,[21] eta trena ere erabiltzen da inguruko zenbait herritara joan-etorriak egiteko.[22]
Beasaingo Jose Inazio Lasaren[59] testigantza, auzo-eskolaren eta irakasleen ingurukoa.Euskal Herriko Ahotsak[60][61] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.
Beasaingoeuskalkia[62]gipuzkeraren[63] aldaera bat da,Goierriko hizkerakoa[64] hain zuzen. Goierriko hizkeraren ezaugarri gehienak edo denak biltzen ditu. Indartsu daude gipuzkeraren bereizgarri gehienak; hala ere,Beterritik zabaldu diren hainbat berrikuntza ez dira Beasaina iritsi, eta nabaria damendebaleko euskararen zenbait ezaugarri, indartsuago edo ahulago, Beasaina ere iritsi izana. Beasaingo kalean eta auzoetan, Goierriko hizkera gehientsuenen artean bezala, batasun handia dago. Salbuespen bakarraAratz-Matxinbenta auzoa da.[65]
Beasaingo Udalak2005. urtean abiatutakoBeasaingo euskara eta etnografia proiektuaren bidez, herriko hizkera eta ahozko ondarea bildu zituzten, 45 bat beasaindar elkarrizketatuta.[66]
Igartzako zubia, etaIgartzako monumentu multzoak Oria ibaiaren eskuinaldean dituen eraikinak: burdinola, errota, jauregia eta baselizaIgartzako zubia, eta Igartzako multzoak Oria ibaiaren ezkerraldean duen eraikina: Dolarea
Igartzako zubia: harrizko zubia eraikitzeko agindua eman zuenAlfontso X.a Gaztelakoak 1256. urtean. Igartzari buruzko estreinako aipamena, beraz, zubiarena da; ez da harritzekoa, dorretxea hura zaintzeko eraikiko baitzuten,Erdi Aroan egin ohi zenez. Kokaleku estrategikoa baitzen: hortxe elkartzen ziren GipuzkoaraLizarratetik etaLeintz-Gatzagatik sartutako bideak,Oria arroko bidea hartzeko. Eta bide horrekin gurutzatzen zen, Igartzan,NafarroatikBizkairantz zihoan bidea. Beraz, Nafarroako,Gaztelako etaFrantziako erresumen arteko komunikazioetarako gune garrantzitsua zen. Igartzako zubiaren jabe zen Igartzako jauna, eta1480. urte arte bidesaria ordaindu behar izan zion zubia igarotzen zuen orok.
Igartzako burdinola: lehenengo aldizXV. mendean eraikiarazi zuten Igartzako jaun-andreek; geroztik hainbat aldiz suntsitu, berreraiki eta berritu da.
Igartzako errota: 1431koa da haren lehendabiziko aipamena.
Igartzako gurutzea: hareharrizko gurutzea, bost bat metrokoa. Oinean, metalezko bi plakatan,San Martin Loinazkoak bere idazkariari1596an diktatu ziona jasotzen duen esaldi hau du (euskaraz eta gaztelaniaz): «Igartzakoa naiz, Tolosatik lau legoatara». Martin Albisu apaizak eman zuen gurutze hori eraikitzeko agindua, 1599an; Beasaingo parrokiako apaiza zen, eta hura eraikitzeko behar adina diru utzi zuen ondaretan.
Dolarea: etxe horrek sagardoa egiteko dolarea zuelako du izen hori. Ostatutzat ere erabili zen. Gaur egun, Dolarea izeneko hotela eta jatetxea dago hor.
Errementariaren etxea.
Baseliza (Belengo Andre Mariaren kapera): jauregiaren aurrealdean dago.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Erdi Aroan eraiki zuten, baina garai hartakoak pulpitu azpiko arkua eta Igartzako jaun-andreen kapera baino ez dira.XVI. etaXVII. mendeetan hainbat berrikuntza lan egin ondoren hartu zuen eraikuntzak ia erabat gaur egungo itxura.1660an arkupea eraiki zitzaion, eta herriko gune publiko garrantzitsu bilakatu zen. KanpandorreaXVII. mendekoa da, eta sakristiaXVIII. mendekoa. Barnealdean hiru ataleko erretaula dago. Nabe bakarreko eliza da; atzealdean korua eta hainbat gela ditu erantsirik. Gurutze gangak ditu estalkian.
Olaran fabrika1939an eraiki zuten, etaarkitektura arrazionalistaren erakusgarri da. Orduz geroztik larrugintzan aritu zen, harik eta 2009. urtean —nazioarteko krisialdiak jota— enpresa itxi zuten arte.[68] Hurrengo urtean, Beasaingo Udala jabetu zen eraikinaz, eta zenbait artistek beren ekimenak egin zituzten hor: grafitiak, argazkiak, bideo musikalak. Gainera, gazteen errebindikazioetarako gune ere bihurtu zen.[69]
Eraikinaren zati batkultura ondasun izendatua duEusko Jaurlaritzak 2003az geroztik,monumentu sailkapenarekin. Gainerakoa, 2011n eraitsi zuten, etxebizitzak egiteko.[69]
Gipuzkoako Foru Aldundiaren GureGipuzkoa webgunea: Beasain, satelitetik ikusita, eta Beasaingo zenbait xehetasunen argazkiak. Argazkian klikatuta, argazkiko hori non dagoen nabarmentzen da satelitetiko ikuspegian.