Bearna Barna Bearna Barna | |
---|---|
herrixka | |
![]() Kalea. ![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Lurralde Historikoa Konderria | ![]() ![]() |
Izen ofiziala | Bearna |
Jatorrizko izena | Bearna |
Posta kodea | G |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°15′N9°09′W / 53.25°N 9.15°W /53.25; -9.15 |
![]() | |
Azalera | 1,89 km² |
Altuera | 7 |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC±00:00 |
Bearna (ingelesezBarna)Irlandako mendebaldekoGalway konderrian dagoen udalerri bat da.2006ko erroldaren arabera 3.024 biztanle zituen.
Berez Bearna udalerria Galwayko konderrikoGaeltacht edoirlandera hiztunen eremua kokatzen da, baina azken deboraldianGalway hiriko jende asko bertara bizitzera joan denez, hiri hartako aldiria bilakatu da, hortaz orain arte udalerriko eguneroko bizitzan nagusi izan den irlandera hizkuntza ingelesaren eraginez alboratzea jasaten hasi da, honela nahiz eta erdigunean oraindik egunerokotasunean irlandera erabilia den, hizkuntza nagusia ingelesa bilakatu da, halere udalerriko mendebaldeko eta iparraldeko auzo eta landa eremuetan oraindik irlandera nagusi da.
Honela bada eta hizkuntz mugimendu eta aldaketa hauen ondorioz, jada Bearna delaGaeltacht etaConnemara eskualdeko sarbidea edo atari nagusia esan liteke, eta ez orain arte aipatu ohi zen gisara, Galway hiria.
Azken denboraldi honetan Bearna udalerriko auzoen izenak ere ingelesera itzuliak izan dira, hona hemen haien izenak ingelesez eta jatorrizko irlanderazko izenak parentesi artean dituen zerrenda ikusgai: