Bayezid Didimotikako jauregian,Traziako eskualdean, jaio zen.Mehmed II.a «Konkistatzailea»ren semea zen, eta1481ean tronuratu zen.[1] Aitaren antzera, mendebaldeko eta ekialdeko kulturaren mezenasa izan zen, eta, beste sultan askok ez bezala, trabarik gabeko barne-politika bermatzen egin zuen ahalegin guztia. Hori dela eta, «Justua» goitizenaz ere ezaguna zen.
Bere agintaldian kanpaina zenbait egin zituenMoreako Despoterria konkistatzeko; eskualde hori sarritan deskribatu izan zen botere otomandarra EkialdekoMediterraneoan bermatzeko giltza gisa.
Bayeziden kezka nagusia Cem anaiarekin izan zuen borroka zen. Anaiak tronua eskatzen zuen, eta horretan laguntzeko,Maltako Ordenako Zaldunen babes militarra bilatu zuen Bayezidek. Zaldunek Cem preso hartu zuten, etaInozentzio VIII.aAita Santuari bidali zioten. CemNapoliko presondegi batean hil zen, gaixotasun infekzioso baten ondoren.
Ekialdeko altxamenduak asko izan ziren Bayeziden agintaldian. Sarritan Persiakoxah zen Ismailek babestu egiten zituen altxamendu horiek,xiismoa bultzatu eta hedatzeko gogotsu baitzegoen, horrela estatu otomandarraren agintea gutxitzeko.Anatoliako agintari otomandarrak, izan ere, mehatxu serioak jaso zituzten denboraldi honetan, eta BayezidenBisir Handia, Ali Paxa, erail egin zuten matxinatuen kontrako bataila batean. Bayezid II.ak, era berean, armada otomandarraIberiar penintsulara bidali zuen 1492an, Errege-erregina «Katolikoen» dekretuzegotziak izan ziren judu espainiarrak otomandarren eskualdera eramateko.
Bayezid II.ak bere seme Selim eta Ahmedek ondorengotza lortzeko zuten borroka ikusi behar izan zuen bizitzako azken urteetan. Halako batean, Bayezid Ahmedek asasinatuko zuen beldur zen, etaKonstantinoplan sartzea debekatu zion semeari.
Selimek, janizarien laguntzarekin, Ahmed garaitu eta exekutatzeko agindua eman zuen. Beyazidek abdikatu egin zuen 1512ko apirilean. Jaioterri zuen Dimetokara erretiratzea pentsatu zuen, baina bidaian hil zen, eta Istanbulen hobiratu zuten, haren izena daramanmeskitan.