Haizea izena (eramailearena agian) elastikoan idatzia.
Ponte-izena[1],izena edoizen propioa pertsona baten lehen izena da,familia-izen edo deituraren aurretik doana. Abizena partekatzen dutenfamilia edoklan baten beste kideetatik pertsona bati bereizten dion izena da. Normalean jaiotzean jartzen dutegurasoek (kristau tradizioan, umeabataiatzen dutenean).
Euskaltzaindiak onetsitako hitzez gain, hiztegi batzuekeuskaraz beste formak proposatzen dituzte:bataio-izen etaizen tipi.[2]Bataio-izen formak bezala,ponte-izenak ere ohitura kristauari egiten dio erreferentzia, haurraripontean ematen zaiola izenabataioan, baina definizio hedatua onartzen duEuskaltzaindiaren Hiztegiak.[1]
Gaur egun euskal ponte-izen gehienak Euskaltzaindiaren izendegian bilduta daude. Historian zehar euskaldunen izenak aldatu egin dira. Hauek dira garai desberdinetan dokumentatu diren izen batzuk.[3]
Erromatarren garaiko hilarrietan (K.a III - K.o V):Andere, Ilun, Selatse, Sembe, Seniko, Sesenco, Xuban.