Basoazuhaitzez betetako lur eremua da[1], non beste hainbatzuhaixka,landare eta bestelako izaki bizidunak bizi ahal diren. Landare-komunitate horiekLurreko eremu handiak estaltzen dituzte, eta funtzio ugari betetzen: animalientzakohabitata, fluxuhidrologikoen modulatzailea,lurzoruaren kontserbatzailea, eta abar. Horregatik, Lurrarenbiosferaren osagai nagusietakoa da, eta 4 mila milioihektarea hartzen zuten2006ean mundu osoan, gutxi gorabehera,lur lehorraren % 30[2].
Basoak munduko eskualde gehienetan aurki daitezke, baldin eta zuhaitzak hazi badaitezke,baso-mugaraino, salbu etasute naturalaren maiztasuna handiegia bada edo inguramena kaltetua badago prozesu naturalengatik edo giza jarduerengatik. Basoek, batzuetan, zuhaitz-espezie asko izaten dituzte eremu txiki baten barruan (oihan tropikalean edohostozabalen baso epelean kasu), edo espezie gutxi inguru handietan (adibidez,taigan).
Gizarteak eta basoek elkarri eragiten diote, modu positiboan zein negatiboan. Basoekzerbitzu ekosistemikoak eskaintzen dizkiete gizakiei, eta hauenosasunean ere eragin dezakete. Giza jarduerek, baso-baliabideen erabilera jasanezina barne, eragin negatiboa izan dezakete baso-ekosistemetan,deforestazioa eragiteraino.
Euskaraz,baso etaoihan hitzen esanahiak, zenbait kasuetan, nahastu edo ondo zehaztu gabe agertzen dira. Gainera, bien arteko ezberdintasunak aldatzen diraeuskalki batetik bestera zein eskualdez eskualde. Antza, garai batean,oihanak edoohiarrak basoaren esanahia zuten euskararen zabalpen eremu guztian, toponimoen ugaritasunak agerian uzten dutenez.
Egunbaso hitza mendebaldeko euskalkietan erabiltzen da, batez ere, etaoihan, berriz, ekialdekoetan, nahiz eta bigarrena Euskal Herriko idazle guztiek erruz erabili aspalditik[4]. Euskara batuan,oihan hitzak adiera bereizgarria hartu du, baso guztiz handia eta basatia adierazteko[5]. Horrela, klima epeletako zein tropikaleko baso handiak izendatzeko erabiltzen da, hala nolaIratiko oihana,Oihan Beltza (Alemanian) etaAmazoniako oihana (Hego Amerikan).
Baso- osagaiabasoarenak adierazteko, eta hau ere, salbuespenak kenduta, loturik:basoilar,basoilo,basolan,basomutil,basozain...Basa- osagaiabasati esanahiarekin erabiltzen da hitz-elkarketan[6].
Basoak hainbat modutan sailka daitezke, hainbat espezifikotasun-mailarekin. Modu horietako batbiomaren araberakoa da, espezie ugarienenhostoen bizitza-luzerarekin konbinatuta (hostogalkorrak alahostoiraunkorrak izan). Beste sailkapen bat da basoak, nagusiki, zuhaitzhostozabalek,koniferoek edo mistoek osatzen dituzten.
Baso borealak:Klima azpiartikoko etakontinentaleko basoak dira, eremu azpiartikoa hartzen dutenak, eta, oro har, hosto iraunkorrak dituzten koniferoenak dira.
Baso-paisaia ukigabeak (berdez) eta ukigabeak ez diren basoak (horiz)[8].
Fisionomiak egitura fisiko osoaren edo hazkunde-etaparen arabera sailkatzen ditu basoak. Basoetan nagusi diren espezieen arabera ere sailka daitezke modu zehatzagoan. Historiaren eta aldaketa-mailaren ikuspuntutik, basoak honela sailka daitezke:
Baso primarioak, berezkoak ere deituak, gizakiaren aldetik esku-hartze antropikorik jasan ez dutenak dira. Baso naturalekbiodibertsitatearen jatorrizko patroiak baino ez dituzte. Biodibertsitate hori eta bertako prozesuak ez dituzte gizakiek larritzat jo daitekeen maiztasun edo intentsitatearekin ukitu. Munduko basoen % 34 primarioak dira[9].
Baso antropogenikoak: Gizakiek eragindakoak edo sortutakoak, basoaren patroietan eraldaketa handiak eragiteko moduko maiztasun edo intentsitatearekin. Maiz, baso mota horietan,espezie exotikoak daude.
Baso sekundarioak: Lehen mozketa partzial edo oso baten ondoren birsortu direnak.
Baso artifizialak edo landaketak: Gizakiak edozein helburutarako landatu dituenak.
Baso-ekosistemakzuhaitzak garatzeko gai diren eskualde guztietan aurki daitezke,baso-mugaraino iristen diren altitudeetan,suteen edo bestelako perturbazioren maiztasun naturala handiegia denean izan ezik, edo giza jarduerak ingurumena aldatu duenean izan ezik.
Ekuatoretik 10° N eta 10° S latitudeen arteko eskualdeakoihan tropikalez estalita daude gehienbat, eta 53° N eta 67° N arteko latitudeekbaso boreala dute. Oro har,angiospermoak nagusi diren basoak espezie gehiago dituztegimnospermoak nagusi direnak baino; zuhaitz-espezie asko izaten dituzte eremu txiki baten barruan (oihan tropikal etahostozabalen baso epeletan bezala), edo espezie gutxi inguru zabaletan (adibidez,taiga eta konifero menditar idorren basoak). Basoek animalia eta landare espezie asko izan ohi dituzte, eta metro karratukobiomasa handia dute beste landare-ekosistema batzuekin alderatuta. Biomasa horren zati handi bat lur azpian dago,sustraietan eta erdi-deskonposatutakoorbelean. Basoetako zurezko osagaieklignina dute, poliki-poliki deskonposatzen dena beste material organiko batzuekin alderatuta,zelulosa edokarbono hidratoak kasu.
Baso bat geruza (edoestratu) ugariz osatuta dago. Baso mota guztietako geruza nagusiak bost dira: lurpeko-geruza, goroldio-geruza, belar-geruza, zuhaixka-geruza eta zuhaitz-geruza. Geruza bakoitzak landare eta animalia multzo ezberdina du,eguzki argiaren,hezetasunaren etaelikagaien eskuragarritasunaren arabera.
Zuhaitz-geruza[10]: 8 m garai baino gehiagoko zuhaitzek osatua.
Zuhaixka-geruza[10]: Zuhaitz txikiek etazuhaixkek osatua, goiko geruza 2 eta 7 m garai artean eta behekoa 0,3 eta 2 m artean.
Belar-geruza[10]:Belar eta landare ezzurkarek osatua, 1 m garai arte.
Lurpeko geruza (edo azpikriptogamikoa): Lur azpiko landare eta mikrofaunak osatua, batez ere 20 cm lurpean
Beheko hiru edo lau geruzek, batzuetan,oihanpe izena hartzen dute[10].
Batzuetan, beste sailkapen batzuk ere erabiltzen dira, adibidez, herrialde anglosaxoietan, non geruza horiek erabili beharrean hauek darabilten: zorua (forest floor), oihanpea (understory), adaburua (canopy) eta gainekoa (emergent layer).
Karbono putzu izatea. Horrela, beharrezkoak diraklima aldaketa leuntzeko. Adibidez, industriaurreko mailatik 1,5 °C baino gorago berotzea saihesteko, beharrezkoa litzateke 10 milioi km2 (Kanadaren azalera) baso berri landatzea 2050 baino lehen[12].
Klima doitzen laguntzea. Adibidez, basoekeuria eginarazten dute, eta, moztuz gero,lehortea sorrarazi.
Oro har, gizakiek baso kopurua murriztu dute mundu osoan. Basoei eragin diezaieketen faktore antropogenikoen artean daude egur-mozketa,hiri-barreiatzea, gizakiak eragindakobaso-suteak,euri azidoa,espezie inbaditzaileak,nekazaritza ibiltaria etaerretura-nekazaritza. Basoen mozte-birlandatzeak bi baso mota bereiztea eragiten du:baso primarioak eta baso sekundarioak. Era berean, faktore natural askok aldaketak eragin ditzakete basoetan denborarekin, besteak beste, baso-suteek, intsektuek, gaixotasunek, klimak, espezieen arteko lehiak, eta abarrek. 1997an, munduko jatorrizko basoen % 20 bakarrik jarraitzen zuen ukitu gabeko baso-eremu handietan[13]. Baso horien % 75 baino gehiago hiru herrialdetan daude:Errusia etaKanada (baso boreala) etaBrasil (oihan tropikala).
Baso-soiltzea edo deforestazioagizakiaren jarduerak eragindako baso eremuen soiltzea da. Munduko baso eremua 17 milioihektareatan (Ingalaterra,Gales, etaIpar Irlanda, denak batera baino eremu handiagoa) murrizten da urtean.1980 eta1990 bitartean,Asian etaPazifikoan % 1,2 murrizten zen urtero baso eremua,Latinoamerikan % 0,8, eta Afrikan % 0,7. Europan etaIpar Ameriketan, baso eremuak ez du, oro har, gorabehera handirik aspaldian.
Ez dira nahastu behar baso-soiltzea (deforestazioa) eta basoaren degradazioa; azken horrek basoaren kalitate mailaren murrizketa adierazten du. Bi prozesuek, baina, elkarrekin zerikusia dute, eta zenbait arazo ekartzen dituzte. Lurra higatu eta geruza freatikoen egonkortasuna galaraz dezakete, eta uholdeak edo lehorteak gertatzea erraztu, eta bioaniztasuna murrizten dute (habitat, landare mota eta tipo genetikoen aniztasuna). Herri askotako kultura eta jakintza basoarekin harremanetan sortu eta bilakatu da, eta basoarekin batera ari dira galtzen. Munduan, 200-500 bat milioi pertsonak basotik eskuratzen dute janaria, berogarria eta erregaia, eta baso galerak bizimodua aldatzera behartuko ditu. Baso galerak eta degradazioak, bestalde, desorekak eragin ditzake eskualde jakin bateko edo munduko kliman. Basoak, gainera, garrantzi handikoak dirakarbonoa metatzen dutelako. Baso eremua murriztuz gero,karbono dioxido gehiegi izango zen eguratsean, eta Lur osoaren berotzea eragingo luke. Beroketaren ondorioak oso larriak izango lirateke. Gaur egun, baso galera arazo handitzat daukate gobernuek, baina, lehen, nazioaren aurrerabidea azkartzen zuela uste zuten. Lurreko eskualde epeletako nekazaritza basoa suntsitu eta lurraren emankortasuna baliatuz azkartu da.
Ingalaterrako baso eremu handienak 1350ean galdu ziren. Europako gainerako herrialdeetan eta Ipar Ameriketan, XVIII. etaXIX. mendeetan gertatu zen baso galera handiena, lur sailak zabaldu eta landu beharrez, industria hiriak elikagaiz, erregaiz eta eraikuntzarako materialez hornitzeko.1900ean,Britainia Handian, baso eremua lurralde eremu osoaren % 5 besterik ez zen, eta, gaur egun, % 10 da. Baso galeraren prozesuak suntsitzaileagoak diratropikoetan. Tropikoetako basoetako lurrak, oro har, eskualde epeletakoak baino askoz meheagoak dira, ez hain emankorrak, eta errazago higatzen diralixibiazioz. Kolonizazio garaiko politikak, «baso oparoa, lur emankorrak» okerreko ustean oinarrituta, produktu komertzialak lantzeko soildu zituen basoak, eta, horren ondorioz, leku askotan, lurra ahitua dago. Tropikoetako baso galera 1950 ingurutik aurrera azkartu zen, batez ere makina astunen laguntzarekin.
Basoen azterketa zientifikoari baso-ekologia deritzo; bere administrazioari, berriz,basogintza esaten zaio, normaleanbaliabide iraunkorrak erauzteko. Baso-ekologoak basoaren patroietan eta prozesuetan espezializatzen dira, gehienetankausa-efektu erlazioak argitzeko helburuarekin. Basozainak, oro har, zura ateratzera eta basogintzara bideratzen dira, birsorkuntza eta zuhaitzen hazkunde-prozesua barne.
Basoak alda daitezke, besteak beste, zuhaitzen mozketek, baso-suteek, euri azidoek, belarjaleen elikadurak, edo izurritek eragin dezaketen kalteengatik.Estatu Batuetan, baso gehienei, historikoki, gizakiakeraso egin die, sakonki; hala ere, azken urteetan, baso-jarduerak hobetu dira, eta horrek eragina erregulatzen lagundu du. Hala ere,Estatu Batuetako Baso Zerbitzuak (United States Forest Service) uste du urtero 1,5 milioi akre (6000 km²) inguru galtzen direla herrialdean dauden 750 milioietatik (3.000.000 km²).
Esate baterako,ArgentinakoMisionesen azaleraren ia bi heren basoz estalita daude. Bertako basoa hainbat erabileratarako ustiatzen da. Gehien baloratzen diren espezieakzedroa,peteribia (altzarientzat) etaguatambua (zur ebakiarentzat) dira.Pinuarekin (bertakoa ez dena) etaaraukariekin (bertakoa) ezarritako baso-eremu zabalak daude, batez ereParana ibaiaren ertzetan. Baso-ekoizpena Puerto Esperanza, Puerto Piray eta Puerto Mineraleko zelulosa-fabriketara bideratzen da, baita zerrategietara eta probintziako beste basogintza-industrietara ere.
Basoetarako ingurumen-mehatxu nagusiakKlima aldaketa, kutsadura edo izurriteak dira, besteak beste, basoei eragiten dieten faktoreetako batzuk[15]. Kasu askotan, konpainia ibiltari multinazionalek baliabide mineralekiko duten interesa, baso-eremu zabalak urperatzen dituzten presen eraikuntza edo hirien eta komunikabideen hazkundea (errepideak, kanalak, etab.) beste hainbeste arrazoi dira basoaren atzerakada edo zatiketarako.
Munduan baso-azalerak behera egiten ari denean,Europan gora egiten ari da. Hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan, kezka handia sortu zen basoak kontinentean izan zuen gainbeheraren inguruan, basoen % 45ek gaixotasun-sintomak baitzituzten: defoliazioa, banakoen hilkortasuna, etab. Ikerketa gehienek airearen kutsadurarekin lotu zuten basoaren gainbehera. Prozesua bereziki larria zen lurzoru azidoetakoerdialdeko Europan, nonsufre dioxidoaren isuri handien ondorioz euri-urarenpH-a hurbil zitekeen 3ko batez besteko balioetara[erreferentzia behar].
Kanpoko zenbait faktorek eragin dezakete basoaren ekosistema hondatzea edo suntsitzea, besteak beste, presako lurra urez betetzea ur-gordailu bat osatzeko, basoan belar-sastrakak garbitzea abeltzaintzarako, nekazaritza migratzailea nekazaritza komertzialera aldatzeko (hala nola kautxua, palma afrikarra, kafea, arroza eta kakaoa).
Mundu osoa kezkatzen du behe-lurretakobaso tropikal hezeko eremu asko azkar hondatzeak edo erabat suntsitzeak. Baso horiek espezie-dibertsitate handia eta ingurumen-konplexutasuna dute ezaugarri, baita horiek modu jasangarrian kudeatzen saiatzean sortzen diren zailtasunak ere. Baso-eremu paregabe horiek parke eta erreserben bidez kontserbatzea da, potentzialki, biodibertsitatea, ingurumen-prozesuak eta bertako biztanle indigenen bizimoduak babesteko modurik onena; hori, baina, eremu mugatu batzuetan baino ezin da egin. Presio ekonomikoak eta biztanleriaren hazkundeak lurraren erabilera areagotzen ari dira. Lehen, lurraren garapena iraunkorra zen (nekazaritza migratzailea), baina, orain, maila ez-jasangarri eta suntsitzaileetara iritsi da; belar-sastraken garbiketarako baso-ustiapena bultzatzen da, eta, neurri handi batean, baso-lurraknekazaritzarako etaabeltzaintzarako bihurtzea bultzatu da, eta horiek, oro har, iraungaitzak dira, eta baso-ekosisteman kalte iraunkorrak eragiten dituzte. Basoak babesteko eta produkziora bideratutako beste jarduera batzuetara aldatzea aurreikusteko eta haien ingurumen-balio gehienak babesteko modurik egokienetako bat da baso naturalak kudeatzea beren egur eta beste produktu batzuen produkzioa jasangarria izan dadin eta emaitza ekonomiko garrantzitsuak sor ditzan.
Zura ekoizteko baso tropikal hezearen erabileraren bi auzi kritikoak dira:
Erabilera-sistema iraunkorrak garatzea.
Sistema horien inplementazioa, basoaren balioak maila onartezinetara jaitsi ez daitezen.
Teorian, baso tropikal hezeek baso-produktuak modu mugagabean horni ditzakete. Baina, egia esanda, sistema gutxi dira iraunkorrak edo espezie kopuru mugatu bat duten baso natural horietako gehienetara aplika daitekeenak. Horregatik, eta diru-sarrera azkarrak sortzea eskatzen duten presio ekonomikoengatik, gaur egun, ustiatzen diren behe-lurreko baso tropikal hezeen zati txiki bat baino ez da modu iraunkorrean garatzen ari.
Behe-lurreko baso tropikal hezeetarako egokiena den baso-kudeaketa sistema, espezie ugari dituelako, ustiapen selektiboa da; horrekin, hektareako zuhaitz kopuru txiki bat baino ez da ateratzen. Hori kontuz egiten bada (lurzorua eta inguruko landaredia ahalik eta gutxien hondatuz), ingurumen-kalteak muga daitezke. Ahalik eta gutxien kaltetzen dira basoaren bioaniztasuna etaingurumen-zerbitzuak emateko gaitasuna (basoak zerbitzu hauetako lau ematen ditu:karbono dioxidoaren finkapena,biodibertsitatea,uraren zikloa eta lurraren finkapena)[16], basoan ez baita espazio handirik sortzen, belar-sastrakak kentzearekin gertatzen den moduan.
Bizkaian ez dago berezko baso askorik,hostoiraunkorren landaketak baitira nagusi ia probintzia osoan (% 66),pinudiak, batez ere;Enkarterriko inguru batzuk etaDurangaldeanUrkiolako natur parkea dira salbuespen nagusiak, han badagoelako basoa. Gipuzkoan ere konifero landaketak dira nagusi (% 56), baina, Araban, % 28 baino ez dira.
↑(Ingelesez)Forest definition and extent. Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP) 2010-01-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-07-26) (kontsulta data: 2014-11-16).
↑Potapov P., Yaroshenko A., Turubanova S., Dubinin M., Laestadius L., Thies C., Aksenov D., Egorov A., Yesipova Y., Glushkov I., Karpachevskiy M., Kostikova A., Manisha A., Tsybikova E., Zhuravleva I. (2008) [Mapping the World’s Intact Forest Landscapes by Remote Sensing].Ecology and Society 13 (2):51