Rhin ibaiaren ertzean dago,Alemania etaFrantziaren mugan. Rhin ibaiak hiria bitan banatzen du: ezkerraldean,Basilea Txikia industrialdea dago, ibai-portuarekin batera (8.771.100 t1984an); eskuinaldean,Basilea Handia.
V. mendetik aurrera apezpikuek gobernatua,Erreforma Protestantea nagusitu zenean (1528), buruzagi katolikoak Porrentruy (alemanez:Pruntrut) herrira aldatu ziren.Erasmo zegoelarik bertako unibertsitatean, Basilea protestantismoaren gune nagusietakoa bihurtu zen.
XIX. mendean hiriaren eta nekazari-herrien arteko tirabirek gerra zibila ekarri zuten (1831), eta bi urteren buruan bi azpikantonamendu egitea deliberatu zuten:Basel-Stadt (Basilea Hiria) etaBasel-Land (Basilea Herrialdea).
Lehen itunaren arabera (1795eko apirilak 4-5),Prusiak Frantses Errepublika ezagutu zuen: horrela,Frantziako osteak ez ziren Rhin ibaitik eskuinaldera igaroko.
Bigarren ituna (1795eko uztailak 22), Frantziak etaEspainiak izenpetu zuten. Horren arabera, Frantziak Hispaniola edoSanto Domingo uharteko sartaldea (Haiti) eskuratu zuen eta, ordainez,Konbentzio Gerran euskaldunekin, batez ere gipuzkoarrekin, elkar aditurik hartutako lurraldeak utzi egin behar izan zituen (1794ko uztaila, Gipuzkoa; 1795, Bizkaia eta Araba, Nafarroan Irurtzun). Espainiako koroatik banandu nahi izan zuten gipuzkoarren aurkako zapalkuntzarik ez zela izango zioen puntua ez zuten Espainiako agintariek errespetatu.
Basilea Handia merkataritzaren eta kulturaren gune garrantzitsua da. Bertan daude katedral gotikoa (XIV. mendekoa),Martinskirche eliza (XI.-XIV. mendeak), udaletxea (XVI. mednea), Karl Moser-en San Antonio eliza (1931), eta Arte Ederretako Museoa(Kunstmuseum), Witz, Holbein Gaztea eta Böcklin-en lanekin.