Parisko Janson Lizeoan,New Yorkeko Columbia Unibertsitatean etaVirginiako Medikuntza Eskolan ikasi zuen. 1950etik 1956ra bitartean, Parisko Zientzia Ikerkuntzako Zentro Nazionaleko zuzendari izan zen. Gero,patologia irakatsi zuen New Yorkeko eta Harvardko Unibertsitateetan, eta Bethesdako Immunologia-laborategiko zuzendaria izan zen. 1968tik 1970era bitartean, Alergiaren eta Infekziozko Eritasunen Institutuko immunologia-laborategia zuzendu zuen.