Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Irlanda,XVIII. mendea. Barry Lyndon (Ryan O'Neal)irlandar gazte abenturazale da: filmak garai hartako britainiar gizartean duen igoera eta gainbehera deskribatu ditu. Barry gazte xaloa bere lehengusu Nora Brady (Gay Hamilton) probokatzaileaz maitemindu da. Emakume manipulatzaile hori Quinningeles kapitain aberatsarekin (Leonard Rossiter) hitzemanda dagoenez, Barryk Quinn duelu batean hil du. Ondoren eta kapitaina hil duenez, Barryk bere ama alargunari (Marie Kean) agur esan eta jaioterritik ihes egin du, britainiar gudarostea sartu eta abentura ugari bizi ditu. Aurrerago, Barryk ustezko duelua bera erditik kentzeko bere familiaren trikimailua izan zela eta Quinn kapitaina bizirik eta Norarekin ezkondu dela ikasi du. Barry gudari gisaEuropara doa, hanPrusiaren aldeko espioi gisa lan egin eta beste irlandar bat ezagutu ondoren, Britainiaren aldeko kontraespioi eta jokalari profesionala bilakatu da.
Lady Lyndon (Marisa Berenson) alarguna beraz maitemintzea lortu du, nahiz eta Barryk hura maite ez. Barry emaztea eta euren semearekiko axolagabea da, aldiz Lord Bullingdon-ek (Leon Vitali) Barry oportunista hutsa dela badaki. Barry gizon ziniko eta senar berekoi bilakatu da. Bikoteak beste seme bat du, BryanDavid Morley, Barry aitaren begikoa dena, baina zalditik erori ostean, hil egin da. Lord Bullingdon eta Barryren arteko duelu batean, Barryk hanka bat galdu eta espetxeratzeko mehatxupean,Ingalaterra uzteko proposamena onartu du. Hainbat urtetan zehar Barry bere amarekin Irlandan bizi ondoren, gainontzeko bizitza Europan zehar jokoan eman du.