Bari (ˈbaːri ahoskatua; bertokonapolieraz:Bare,ˈbæːrə ahoskatua;latinez:Barium)Italiako hego-ekialdean dagoen hiria da, izen bereko probintziaren etaApulia (Puglia) eskualdearen hiriburua. 2004an 328.458 biztanle zituen.Itsaso Adriatikoaren kostaldean dago kokatuta.
Peuzetiarrek sortu zuten, etaerromatarren garaian loratu zen. Erromatarrek Ekialdearekiko merkataritza trafikoentzako zuen kokapen estrategikoa aprobetxatu zuten.
Erdi Aroanlonbardiarrek,bizantziarrek etasarrazenoek bere jabetza izateko lehiatu zuten. IX. mendean musulmanek konkistatu zuten, etaemirerri bat ezarri zuten hirian 847-871 urteetan.[1]Basilio Handia enperadore bizantziarrak Italiaren hegoaldea errekonkistaren garaian, 871. urteanLuis II.a enperadore frankoak eta Nizetas almirante greziarrak, eslaviar talde batzuen eta hiridalmaziarren flota baten laguntzarekin, hiria konkistatu zuten. Luis II.aren eta bizantziarren arteko aliantza hautsi ondoren,[2] azken hauek hiria 876an bereganatu zuten.[3]
1813an, hiria bere harresietatik haratago hedatzen hasi zen. Horrela, hazkunde demografiko azkarra izan zuen, 94.000 biztanle izatera iritsi baitzen 1900 inguruan eta 400.000 biztanle izatera 1970eko hamarkadan.
Bigarren Mundu Gerran, Bariko portuak bi hondamendi garrantzitsu jasan zituen. 1943ko abenduaren 2an,Luftwaffe alemaniarraren ustekabeko eraso batek portuan ainguratuta zeuden 28 ontzi aliatu hondoratu eta beste 12 matxuratu zituen. Ontzietako batekziape-gasezko bonben kargamentu sekretu bat zeraman. Arma kimiko horrek 89 hildako eta ehunka zauritu eragin zituen.[4] Gerraren azken asteetan, 1945eko apirilaren 9an, itsasontzi estatubatuar batek eztanda egin zuen portuan. Hedapen-uhinak 300 hildako baino gehiago eragin zituen eta gune historikoa larriki kaltetu zuen, katedrala, San Nikolas basilika eta eliza errusiarra barne.
↑MUSCA, Giosuè,L'emirato di Bari: 847-871, Dedalo, Bari, 1964;DUTOUR, Thierry (2003),La ciudad medieval. Orígenes y triunfo de la Europa urbana, Paidós, Buenos Aires, 2005, 83.. orr.ISBN 950-12-5043-1
↑PATLAGEAN, Evelyne (1982), "El renacimiento en el Este (mediados del siglo IX - mediados del siglo X)",FOSSIER, Robert (ed.),La Edad Media: 1. La formación del mundo medieval, 350-950, Crítica, Bartzelona, 1988, 349.. orr.ISBN 84-7423-352-6