Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Barduliar

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Talde etniko infotaulaBarduliar
Motatalde etniko historiko
EponimoaBardulia
Geografia
JatorriaGipuzkoa,Araba etaNafarroa Garaia
Hedapen mapa

Barduliarrak[1] (latinez:varduli) (antzinako grekoaz: Ba′ ρδυ‑[(η′τ)‑αι] edo Ba′ ρδυ‑[(ι′τ)‑αι],bardietak edobarduetak)[2] antzinako erromatarrekHispania lurraldearen iparraldean kokatu zuten jende bat da,baskoien mendebaldean etakaristiarren etaDeba ibaiaren ekialdean[3].

Haien berri ematen dutenak erromatarrak dira, hau da, erromatar konkista aurreko garaiari buruzko informazio idatzia ez daukagu.

Identitate etnikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Adituen artean, zalantzazkoa da baskoiekin lotura zuenakitaniar herria[4], edokantabri etazeltiberiar herriekin lotura zuen herri zeltikoa edo indoeuroparra izan zen ala ez[5]. Eztabaida horibaskonizazio berantiarraren teoriari lotuta dago.

Iturriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Barduliarren inguruko informazioa, eta oro har, Euskal Herriko Antzinaroko populuei buruzko informazioa nahiko urria da eta batzuetan, kontraesanak agertzen dira[6]. Idazle klasikoen artean,Plinio Zaharrak,Estrabonek,Ptolomeok,Pomponio Melak etaLucio Anneo Florok aipatzen dituzte barduliarrak, beti ere esaldi gutxi batzuetan. Estrabonek aipatzen ditu estreinakoz barduliarrak,Augustoren garaian[7].

Aurkikuntzaepigrafikoek aukera eman duten onomastika (pertsona izenak), teonimia (jainko-jainkosen izenak) eta ikonografia ereduak aztertzeko. Ikonografian eta onomastikan oinarritu dira, hain zuzen ere historialariek, Nafarroako barduliar eremua identifikatzeko. Azkenik, indusketa arkeologikoak ez dira oso zabalak izan barduliarren lurraldean Antzinaroari dagokionean[6].

Etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Idazle erromatar etahelenistikoek konkistatzen zituzten herriak izendatzeko,etnonimoak erabiltzen zituzten, hau da, leinu edo nazioa —ez herrialdea bera— osatzen zuen jende multzoa zerabilten: hau da, Erdi Aroa arte ez zen "Vardulia"rik izan; beraz, Antzin Aroan,Vardulii ez dira Varduliako bizilagunak (barduliarrak), kultura edota egitura politikoa partekatzen duen jendea baizik (Ijitoak edo juduak esatea bezala, edo gaur egunAmeriketako jatorrizko herriak izendatzeko erabiltzen ditugun izenen antzekoak: apatxeak (eta ez apatxiarrak), navajoak, etab.).

Ez da ziur ezagutzen hitz horren jatorria edota esanahia, baina -bard erroa proposatu da ("muga" esan nahi du), batzuen ustez indoeuroperazkoa beste batzuen iritziz, aurreindoeuroperazkoa[8].Hector Iglesiasek, ordea, uste duvarduli forma grezierakobardieta baina zaharragoa dela eta erroaren ahoskera /ward/ eta esanahia egungo euskalmardul hitzean bila daitekeela, edo antzeko erroa duten eta beste lurraldetan agertzen diren hitzetan[2].

Vardulietnominoa geroGoi Erdi AroanGaztela Zaharraren sehaska izan zenBardulia izeneko eremuan agertuko da.Julio Caro Barojak, hori ikusita, esan zuenVardulii izenak ez zuela euskal jatorririk[9].

Eremuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo iaGipuzkoa osoan (ipar-ekialde baskoia eta mendebal karistiarra izan ezik),Araba ekialdean eta ikerlari batzuen esanetan, Nafarroa mendebaldea ere (BurundaEtxarri Aranaz arte,Lana ibarra,Ega ibaiaren goi ibarra[6] bizi izan ziren barduliarrak. Deba ibaiak mugatzen zituen, mendebalean, karistiarrengandik. EgungoTrebiñu konderriko lur barduliarrek egiten zuten muga hegoaldean (Errioxan) bizi zirenberoiar zelten lurraldeekin, etaOiartzun ibaiaren bokaletik hegoalderako mendizerrak mugatzen zituen barduliarren eta baskoien lurraldeak.Tito Livio,Estrabon,Ptolomeo,Ponponio Mela etaPlinio geografo eta historialari erromatarrek aipatu zituzten barduliarrak, antz handiko izen desberdinez. Kasu batzuetan, karistiar nahizautrigoiarrei zegozkien lurraldeetako biztanleak bailiran aipatu izan zituzten.

Hiriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Egungo Gipuzkoako barduliar hirien aipamenik ia bat ere ez da jaso (Menosca izenekoa, Deba etaOiasso arteko erdibidean; etaMorogi, egungo Astigarraga inguruan); badirudi ugariago zirela Araba aldeko barduliar hiriguneak, baitaGoi Erdi Aroan ere:Gabalaeca (Galarreta?),Gebala (Gebara),Tullonium (Dulantzi),Alba (Albeiza). GipuzkoakoOiasso erromatar hirigunea baskoi lurraldean zegoen (egungo Irunen). Deba ibaiaren bokalekoTritium Tuboricum hiriari buruzko aipamenak ere badira (Mela, Ptolomeo).

Hizkuntza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Beharbadaaitzineuskaraz hitz egiten zuten, baina orduko dokumentuetan ageri diren biztanlegune gutxien izenek ez dute euskararen antz handirik eta horrenbestezindoeuropar herri bat zirela aldeztu dute zenbait historialarik eta hizkuntzalarik. Haien iritzira, barduliarrak, karistiarrak eta autrigoiak ez zireneuskaldunak, eta baskoiak ziren gaur egunHego Euskal Herria den eremu horretan garai hartan bizi zeneuskal tribu bakarra.Erromatarren aurreko garaiez eginiko ikerketek adierazten dute, ordea, pareko kultura oinarriak zituztela egungo euskal herrialde guztietan. Toponimiak, bestalde, euskararen nagusitasuna adierazten du, barduliarren lurraldeetan; zelta jatorria dutenak eta (geroago) erromatar jatorria dutenak han-hemenka barreiaturik ageri dira. Bestalde, erromatar historialariek diote leinu horiek guztiek eta kantabriar nahiz asturiar indoeuropar herriek ez zituztela, oro har, ezaugarri berak.

Mapari begiratuta, barduliarren lurralde mugak etagipuzkerarenak mendebaldean eta ekialdean bateratsu datozela ikusirik,euskalki horren jatorria barduliarren artean jarri zuten zenbait adituk behinola, baina gaur egungo datuek diote gipuzkera askoz geroago sortu zela, X. mendearen inguruan.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Bremenium erromatar gotorlekuko mendebaldeko atea, egun Ingalaterra iparraldeko High Rochester herrian. Barduliarren kohortea bertan kuarteleratuta egon zen II. mendean.

Erromatarren garaietako lehen aipamenaEstrabonek egin zuen K.o. I. mendean[10]:Bardyetai izena eman zien eta kantabriarren eta baskoi artean bizi zirela idatzi zuen; Ponponio Melak, Klaudio enperadorearen agintaldian (K.o. 41- 54) idatzitakoDe Chorographia-n kantabriarren eta Pirinioen artean kokatu zituen.Plinio Zaharrak, pixka bat aurretik idatzitako baina K.o. 77. urtetik aurrera argitaratutakoNaturalis Historian, barduliarren hiriak aipatu zituen eta barduliar hiritzat aipatzen duFlaviobriga, egungo Castro Urdiales.[11] K.o. II. mendean,Plutarkok aipatzen du K.a. 114. urteanC. Mario kontsularen guardia pertsonaleko soldaduak, βαρδυαιοι (BARDYAIOI), agian Estrabonen Bardyetai, zirela.[12]Klaudio Ptolomeok, II. mendekoa ere bai, barduliarren lurraldea karistiarren eta baskoien artean kokatu zuen. II. mendekoa da halaber, Hadriano edo Antonino Pio enperadoreen garian C. Mocconius Verusek egin zuen baskoien eta barduliarren hirien errolda, inskripzio batean jaso zena; Erroman aurkitutako CIL, VI, 1643.[13] II. mendean, aurretik aipatuta agertu ziren hiriak,Antoninoren Ibilbidean agertzen dira, eta bertan, hirien arteko distantziak ematen direnez, hien gora beherako kokapena aurkitzeko erabili izan dute ikerlariek.[10]

Barduliarrek erromatarrekin izan zituzten lehen harremanak, Plutarkoren G. Marioren barduliar goardia pertsonalari buruzko pasartea onartzen badugu, K.a. 134-133 eta K.a. 114 urteen artekoak izan ziren. Argiago ikusten dira Zesarzaleen eta Ponpeiozaleen arteko gerra zibilean. Julio Zesarren pasarte bat dugu, K.a. 49. urtekoa, non esaten duen L. Afraniok, Ponpeioren legatuak, zaldun-tropak eta laguntza exijitu ziela Zeltiberiarrei, Kantabriarrei eta "itsasertzeko barbaroei".[10]

Erromatarren konkista eta antolaketa administratiboaren ondorioz, barduliarrakkomentu juridiko zesaraugustoarrean alakluniarraren barruan sartu ziren eztabaidagai da[14].

Esan bezala,K. a. 114an,Gaio Mariok barduliar guardia pertsonal zuen, ErromanBarduaioí esklabo izendatua. Oso gorrotatuak izan ziren eta beldur handia zabaldu zuten beren ekintzekin, Marioren aginduak betez, jeneralaren etsai politiko asko hil zituztelako[2].

Ponponio Melak hala esana, barduliarrakPirinioen aldean zeuden lurraldetan bizi ziren eta herri batua osatzen zuten.Kantabriarren porrotak ez zuen barduliarren artean eraginik izan, gerretan parte hartu ez zutelako.Britanian bazeuden barduliarkohorteak.Cohors Primae Fida Vardullorum civium Romanorum equitata milliaria Ingalaterra iparraldeko zenbait gotorlekutan egon zen. Datarik gabeko inskripzioak daudeCorbridgen (Corstopitum),Northumberlanden, Stanegateko (Stanegate ekialdetik mendebaldera eraikitako erromatar galtzada izan zen,Hadrianoren harresiko zati batean) muga zaharrean, baita Adrianoren harresiko 19.astellum miliarium-en (gotorleku txiki bat), eta Cappucken, Eskoziako mugako eskualdean, "Dere Street"-en (gaur egun erromatar galtzada bati ematen dioten izena da Dare Street: galtzada horrek Eboracumetik (York) iparraldera zeraman). BadirudiAntoninoren Harresiko kanpamenduCastlecaryn kokatu ditzakegula K.a. 138-61 urte inguruan. Lanchesterren (Longovicium),Durham konderrian, K.o. 175-8 urte inguruan egon ziren, eta Northumberland-eko High Rochesterren (Dere Street galtzadan), K.o. 216. urte inguruan[15].Hadrianoren Harresiaren 19. gotorlekuan kohorte horrek egindako aldare bat dago,Matres ama jainkosei eskainia. Barduliarren Lehenengo Kohorte huraAntoninoren Harresian,Durhamgo Longovicium,NorthumberlandekoBremenium etaCorbridge(Corstopitum) gotorlekuetan eta Cappuckeko Dere kalean zeuden idazkunetan ere ageri da[16].

Gure Jaunaren eta Varduliarren lehen kohortearen eta Bremeniumeko esploratzaileen taldearen estandartearen jenioari eskainitako aldarea, K.o 238-241 (High Rochester, Erresuma Batua), 1852an aurkitua.

Barduliarren azken aipamenaHidaziok egin zuen. Apezpikuak pirataheruloen erasoak aipatu zituen, 400. eta, berriro, 456. urteetan.

«Ad sedes propias redeuntes, Cantabriarum et Vardaliarum loca maritima crudelissime deproedatio sunt.»
Fontes Hispaniae Antiquae, IX, p. 74

Hau da, kantabriarrak eta barduliarrak aipatzen ditu, baina ez karistiarrak edo autrigoiak.

Aditu batzuen ustez, karistiar, autrigoi eta barduliarren arteko harreman etniko, politiko eta linguistikoek herrien batasuna bultzatu eta Bardulia sortu zuen.[17]

Bisigodoen garaien eta ondoren, barduliarrak eskuarki baskoi (vascones) izendatu zituzten.

Gipuzkoako armarriak honako legenda du:Fidelissima Bardulia, Nunquam Superata[18], hau da, "Bardulia leialena, inoiz ez garaitua".

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak., 3 or..
  2. abc (Frantsesez)Iglesias, Hector. (2008). «Les Vardules: exposé historique et linguistique concernant les “Guipuzcoans” de l’Antiquité et quelques autres peuples de l’Hispania et de l’Aquitania de l’époque romaine» Revista Portuguesa de Arqueologia (Instituto Português de Arqueologia) 2 (11).
  3. Van Nostrand, John James Jr. (1916). «The reorganization of Spain by Augustus» University of California Publications in History (4): 122ff..
  4. (Gaztelaniaz)Gurrutxaga, Ildefonso. «Localización de algunas ciudades várdulas citadas por Mela y Ptolomeo» VIIème Congrès d’Etudes Basques = Eusko Ikaskuntzaren VII. Kongresua = VII Congreso de Estudios Vascos (7. 1948. Biarritz). – Donostia : EuskoIkaskuntza, 2003. – P. 217-221. – ISBN: 84-8419-931-2.
  5. (Gaztelaniaz)Urteaga, Mercedes. El puerto romano de Irun..
  6. abc (Gaztelaniaz)Emborujo Salgado, Amalia. (1987). «El límite entre várdulos y vascones: una cuestión abierta» Príncipe de Viana. Anejo (7): 379–394. ISSN1137-7054. (Noiz kontsultatua: 2023-07-08).
  7. (Gaztelaniaz)«Autrigones, caristios, várdulos y berones. Contribuciones historiográficas (1983-2003) relativas a su evolución en época prerromana y romana» Vasconia. Cuadernos de Historia-Geografía 34: 47-88..
  8. «VARDULIA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-06).
  9. (Gaztelaniaz)Caro Baroja, Julio. (1976). Los pueblos de España..
  10. abc (Gaztelaniaz)Solana Sainz, Jose Maria. (2003). «Várdulos» Hispania Antiqua 27: 43-79. ISSN2530-6464, ISSN 1130-0515 ISSN-e 2530-6464, ISSN 1130-0515..
  11. In Cluniensem conventum Varduli ducunt populos xiiii (Plinio iii.26);A Pyranaeo per oceanum Vasconum saltus, Olarso, Vardulorum oppida.... iv.110.
  12. (Gaztelaniaz)Puyada, Iñaki Navascués. (2023-12-17). «Cayo Mario y Los Bardei» Boletín de la Real Sociedad Bascongada de Amigos del País 79 ISSN0211-111X. (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  13. «EDR - Epigraphic Database Roma» www.edr-edr.it (Noiz kontsultatua: 2024-10-27).
  14. (Gaztelaniaz)Beltrán Lloris, Francisco; Velaza, Javier. (2013). «El límite occidental del convento jurídico cesaraugustano» Cuadernos de Arqueología. Universidad de Navarra (Universidad de Navarra) (21): 51 – 71..
  15. (Ingelesez)«Cohors Primae Fida Vardullorum civium Romanorum equitata milliaria» Roman Britain (Noiz kontsultatua: 2024-05-29).
  16. Roman Britain Organisation. BREMENIVM Roman Fort & Marching Camps..
  17. Gurrutxaga, Ildefonso. Localización de algunas ciudades várdulas citadas por Mela y Ptolomeo..[Betiko hautsitako esteka]
  18. Gipuzkoako Batzar Nagusiak - Armarria eta bandera

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:BarduliarAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Barduliar&oldid=9952070"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp