Brooklyn-en jaio zen.[2] Langile familia bateko bost seme-alabetatik txikiena zen. Bere ama, Catherine Ann McPhee (1870-1911), umea zela hil zen eta bere aita, Byron E. Stevens (1872-1954), handik gutxira utzi zuen, eta hainbat harrera-familiatan egon zen.[3]
Familia txiro bateko alaba izanda, aktore bezala famatu izan arte hainbat lan izan zituen, telefonista, eta modelo adibide. Baita hainbat vodevil-ikuskizunetan korista gisa ere. Ondoren, Broadwayn lan egitea lortu zuen. Han ezagutu zuen lehen senarra, Frank Fay aktore polemikoa, eta harekin joan zen Los Angelesera zineman karrera bat egiten hasteko.William A. WellmanenHa nacido una estrella filmeren gidoia bere ezkontza gatazkatsuan eta senarrak izar bihurtzeko zuen obsesioan oinarrituta zegoela esaten zen. Bere lehenengo filmaBroadway Nights (1927) izan zen.[4]
1928tik 1935era bitartean egon zen ezkonduta Frank Fayrekin eta semea adoptatu zuen, Dion, gizona zein semearengandik tratu txarrak jaso zituela esan ohi zen garaian.[4] Ondoren, 1939anRobert Taylor aktorearekin ezkondu zen eta 1952an banatu ere, uztez Taylorrek Ava Gadner eta beste emakumen batzuekin engainatzen zuelako[2].Robert Wagner,Marlene Dietrich edoJoan Crawford bezalako aktoreekin ere harremandu dute, eta oso kritikatua izan zen genero berdineko edo gazteagoak ziren bikote sexualak izateagatik.[4]
1944ean emakumezko aktore ordainduena bihurtu zen, garaiko 360.000 euro jasota.[4]
Oscar Sarietarako lau izendapen izan zituen,Stella Dallas (1937),Suzko bola (1941),Galbidea (1944) etaHilhotsak (1948) filmengatik, baina ez zituen lortu, eta 1982an Oscar honorifikoa eman zioten.[4]
Nagusitu ahala zineman aukerak murriztu eta telebista saioetan hasi zen, eta berezko programa bat izan zuen Emmy bat eman ziona 50. hamarkadan.[2]
Lehen filmaBroadway Nights izan zen, 1927an. Film askotan parte hartu zuenFrank Caprarekin, besteak beste, Mujeres ligeras (Ladies of Leisure, 1930), La mujer milagrosa (The Miracle Woman, 1931) eta Amor debeku (Forbidden, 1932) filmetan, non aldakortasunagatik ematen baitu arreta.
Barbara Stanwyck, Ziegfeld girl 1924 inguruan
Beste film batzuen ondoren (John Ford, besteak beste),King VidorrenStella Dallas filmarekin iritsi zen lehen lan handia 1937an. Film horrekin, Oscar sarietarako lehen izendapena lortu zuen, bainaLuise Rainerrek jaso zuenLa buena tierra filmagatik.
Barbara emakume gogor eta sendoen roletan espezializatzen hasi zen. Haren edertasuna ez zen Hollywoodeko izar handienena bezain ortodoxoa, baina horrek ez zion eragotzi zinemaren historiako emakume hilgarri garrantzitsuenetako batzuk interpretatzea.
Beste hiru film zoragarri egin zituen:Howard HawksenBola de fuego (Ball of fire) (Oscarrerako bigarren izendapena ere ez zuen lortu); Frank CaprarenJuan Nadie (Meet John Doe), 1941ean;Preston SturgesenThe Lady Eve (Las tres noches de Eva, 1941), denak 1941ean eginak, non zinema beltzaz gain komediak eta melodramak egiteko gai zela frogatu zuen.
Bere ibilbideko arrakastarik handiena 1944an iritsi zen,Double Indemnity filmarekin. EspainianPerdición du izenburua,Billy Wilderrek zuzendua, etaFred MacMurray etaEdward G. Robinson ditu protagonista.Raymond Chandlerren gidoiarekin,James M. Cainen eleberri batean oinarritua, filma zinema beltzaren maisulan handienetako bat da, eta berak emakume manipulatzaile, bihozgabe eta gaiztoa interpretatu zuen. Haren "Phyllis Dietrichson" rola, segur aski, emakume hilgarriaren estereotipo zinematografiko modernoa definitzeko erabili duten eredua da. Haren interpretazio bikainak hirugarren izendapena eman zion Oscarretan, baina ez zuen lortu, urte hartanIngrid Bergmanek irabazi baitzuen Gaslightengatik.
Pertsonaia horren ondoren, beste film gogoangarri batzuk ere egin zituen, hala nola Lewis MilestonerenEl extramor de Martha Ivers (1946) edoAnatole LitvakenVoces de muerte (Sorry, wrong number), 1948an. Horrek laugarren izendapena ekarri zion Óscaretan, etaJane Wymani eman zioten.
Film bikainak egiten jarraitu zuen ezohiko paperetan, hala nolaFritz Lang-enClash by Night filmean,Marilyn Monroerekin batera, 1952an, edoEdward Dmytryk filmekoWalk on the Wild Side filmean (La gata negra) 1962an, zinemaren historiako lehen lesbianaren rola interpretatu zuen. Film komertzialagoetan ere lan egin zuen, hala nolaRoustaboutElvis Presleyrekin.
Barbara Stanwyckek izarra du Hollywoodeko ospearen pasealekuan
1950ean eta 1960an telebista dezente egin zuen, bere programa propioa izan zuen, eta Emmy saria eman zion. Horrez gain, hainbat telesailetan ere parte hartu zuen, hala nolaValle de pasiones filmean.
Zinemari egindako ekarpenengatik, izar bat jarri ziotenHollywoodeko Ospearen Pasealekuan, Vine Streeteko 1751n, eta, karrera osoari esker, 1982. urtean ohorezko Oscar bat lortu zuen.
Falcon Crest telesail estatubatuarrean Angela Channing-ek zuen papera baztertu ondoren, Bárbarak laurogeiko hamarkadako hiru serie enblematikotan hartu zuen parte:El pájaro espino (Richard Chamberlainekin batera), Dinastia eta Los Colby, bietan Constance Colbyren paperean.
Robert Taylor eta Barbara Stanwyck "Meet John Doe" filmaren estreinaldian, Los Ángeles, California, 1941
Lehen ezkontza 1928ko abuztuaren 26an izan zuen, Frank Fay aktorearekin. Anthony Dion Fay izeneko haur bat izan zuen, eta 1936an modu dramatikoan dibortziatu zen, Dionen zaintzagatik borroka legal luze bat eginez. Legezko borroka irabazi ondoren, Stanwyckek Dion semea barnetegietan utzi zuen.[5][6]
Barbara Stanwyck Robert Taylor aktorearekin ezkondu zen 1939an. Senar-emazteek hamabi urte iraun zuten, eta 1951n dibortziatu zen, TaylorrekAva Gardnerekin etaLana Turnerrekin desleialtasunak tarteko. Gainera, bere buruaz beste egiten saiatu zen.[7]
Sueños de oro filmazioanWilliam Holden ezagutu zuen, eta han adiskidetasun luze bat hasi zen hura hil arte. 1982an Oscar saria irabazi zuenean, Holdeni eskaini zion, hil berria baitzen.
1990ean Barbara Stanwyck 82 urte zituela hil zen Santa Monicako etxean, bihotzeko gaixotasun baten ondorioz. Horrez gain, bizitza osoan endekapenezko artrosia izan zuen eta bere bizkarrezurreaneskoliosi mingarri bat izan zuen. Haren gorpua erraustu egin zuten eta errautsak Lone Pinen barreiatu ziren.[4][8]